2007/11/06

Paraiso antzerkilari taldekoek Mario Ipuin Kontalaria bidali digute:


Lehen Hezkuntzako lehenengo ziklokook Marioren bisita izan genuen azaroak 5eko eguerdiko 12etan ikastolako gimnasioan. Mario ipuin kontalaria da, egurrezko jostailuak egiten dituena eta tarteka ipuinak kontatzen dituenez egurrezko tren bati gertatutakoa kontatu zigun.

Hantxe geuden lehenengo eta bigarren mailakoak txintxo txintxo istorioa entzuten.

Bukatzerakoan antzerki baterako sarrerak oparitu zizkigun. Antzerki horretan tren familia batean izandako abenturak kontatuko dizkigute. Beraz, hurrengoan, antzerkian ikusitakoa kontatuko dizuegu.

Hemos tenido la visita de Mario, un artesano de juguetes de madera, que nos a contado lo que le pasó a un tren. Después nos ha regalado unas entradas para un teatro. Ya os contaremos lo que hemos visto en el teatro en la próxima.

No hay comentarios: