2007/11/20

05/06 kurtsoko argazkiak ikusgai






Jadanik martxan daude 05/06 kurtsoko argazkiak, ea gustuko dituzuen.

Ya podéis ver las fotos del curso 05/06, a ver si os gustan

1 comentario:

Anónimo dijo...

Kaixo aspaldiko lagunak!

Askotan bisitatzen dut ikastolako web orria, eta gustura irakurri eta ikusten ditut berriak eta argazkiak. Dagoeneko urte eta erdi da ikastolari agur esan niola baina hala ere, ez dut ahaztu bertan utzi nuen altxorra. Gainera gaur, nire azken urteko argazkiak ikustean, oroitzapen asko berreskuratu ditut. Gogoz amorratzen nago ikastolara bisita bat egiteko baino momentuz ekainera arte ez dut uste EHra joango naizenik.
Orain lanean nabilen ikastetxea oso ederra da eta gauza berri ugari ikasten ari naiz. Oso ikasle jatorrak ditut. Espainola irakasten diet eta hautazko moduan euskara irakasteko aukera eman zidatenez, hori ere bai. Nola esan ezetz atzerrian euskara irakasteko aukerari? 6 ikasle ditut euskara klasean!
Beno, baten bati jakinmina piztu badiot, hemen duzue ikastetxearen web orria. Ingelesa praktikatzeko aukera bikaina duzue!
www.sonomaacademy.org

Ondo segi denok eta zaindu gure euskara maitea. Ikusi arte lagunak!

Maitane Elorza