2007/02/23

Zertarako behar du euskarak marketina?






Izenburu hori du ARGIA astekariak eskatuta “euskara eta publizitatea” gaiaren inguruan idatzi dudan azken artikuluak.ARGIAren aste honetako zenbakian plazaratu dute (2.054. zenbakian), eta Sareko Argian ere eskuragarri dago, hemen, nahi duenarentzat.Zer pentsatua eman al dizu? Zer?

2007/02/22

geologia dela eta


Kåre Kullerud, Norvegiako Tromsø Unibertsitateko Geologia Departamentuko irakaslea da. Geologiako hainbat gai (Lurrikarak, Tektonika, Lurraren barrualdea …etab) flash modulo batzuen bidez lantzen ditu (guztira 22 modulo). Bertan idatzizko informazioaz gain animazioak daude. Moduloen barruan gaia atalka banatuta dago. Beraz modu linealean landu daiteke (atal guztiak bata bestearen atzetik) edo saltoka. Hori dela eta, moduloak “liburu elektroniko” gisa erabil daitezke.
Materiala kalitate handikoa da. Horren adierazgarri hainbat hizkuntzetara itzuli dela da (Modulo guztiak Norvegierara, Errusierara eta Ingelesera itzuliak daude eta orain Axular Lizeoa Ikastolari esker euskeraz ere aurki ditzakegu batzuk. ea gustoko duzuen...
http://www.ig.uit.no/webgeology/
aqui teneis unos materiales para estudiar geologia creados por un profesor de una universidad noruega. están programadas en flash y son de gran calidad. las podeis encontrar en noruego, ruso e inglés y gracias al trabajo de un grupo de la ikastola Axular Lizeoa van apareciendo poco a poco también en euskara. a ver si os gustan.

2007/02/21

guraso eskola / escuela de padres y madres


Ah zenbatetan kexatzen gara umeak instrukziorik gabe datozela?
zenbatetan gure seme-alaben hezkuntzan sentitu gara tresnarik gabe ?
Hona hemen lagungarriak izan daitezken hitzaldi batzuk. Gero ez kexatu....
¿cuantas veces nos quejamos de que nuestr@s hij@s vienen sin instrucciones?
¿cuantas veces nos hemos sentido sin recursos para hacer frente a la educación de nuestr@s hij@s?
Aqui teneis unas charlas que nos pueden ayudar. Luego no nos quejemos....


2007/02/17

ihauteriak


ah ze ongi pasa genuen... ezta?
gutxi barru argazki guztiak blog honetan jarriko ditugu, bitartean...
qué bien que lo pasamos...no? dentro de poco colgaremos las fotos en este nuestro blog, de momento ahí va una para abrir apetito.

2007/02/14

korrika 15

hasi prestatzen.... korrika badator!!!




2007/02/07

OLENTZERO !!!




Urtero bezala, aurten ere Olentzeroren bisita izan dugu Ikastolan txikien gozamenerako. Batzuk poz pozik,beste batzuk urduri eta baten bat beldurrez, guztiak hurbildu zitzaizkion gure ikazkinari
gelan idatzitako eskutitza eman eta muxu ematera.
Datorren urterarte Olentzero!!!!
DBHn ere Olentzero eguna ospatu genuen. Egun berezi honi hasiera emateko eta bide batez pilak kargatzeko herri kirolekin hasi ginen. Lau taldetan banatuta txingak, lokotxak, sokatira… egiten aritu ginen ikasle eta irakasleok. Jarraian gorputza bero eta logura alde batera utzita, pintxo lehiaketarako prestaketak egiten hasi ginen: 1. mailakoak arrautza beteak egin zituzten, 2. mailakoak kojonudoak, 3. mailakoak talo beroak, 4. mailakoak txistorra eta irakasleak datilak gaztarekin......uhmmmmm zein goxoak!!!! Denok jan genituen denon pintxoak eta lehiaketako epaileak ziren APA-koek ere gure pintxoak dastatu zituzten. Tripa bete ostean herrira atera ginen kantu-kantari eta HH eta LHkoekin parkean elkartu ginen azken gabon kantak elkarrekin abesteko ....Baina etxera joan baino lehen .pintxo lehiaketaren sariak jasotzea falta zen!!!!!! APA-koak izan ziren diplomak banatu zituztenak, eta den-denok izan genuen sari bat edo beste.
1.mailakoak: “Pintxorik goxoena”
2.mailakoak: “Pintxorik landuena
3.mailakoak: “Pintxorik euskaldunena”
4.mailakoak: “Pintxorik goxoena”
Irakasleok: “Pintxorik originalena”
Egia esan, denok merezi genuen !!!!! AHHHH eta Olentzerok ere lehen opariak utzi zizkigun.....APAkoen gaileta paketetxoa bakoitzarentzat eta gelatan egin genuen lagun ezkutuaren oparitxoa ere bai!!!!!Horrela bukatu zen Olentzero eguneko ospakizuna DBHn, giro alaian eta gabonetako oporretaz goxatzeko PREST!!!!!







Como en años anteriores, Olentzero nos volvió a visitar en la Ikastola. Los niños de Educación Infantil, algunos muy contentos, otros algo nerviosos y alguno que otro bastante asustado pero, a fin de cuentas, todos emocionados, se acercaron a entregarle la carta escrita en clase y a darle un gran beso.
¡Te esperamos de nuevo el año que viene, Olentzero!
¡Descansa mucho!

En Secundaria también celebramos el día del Olentzero. Para empezar, qué mejor que un poco de deporte rural: chingas, lokotxak socatira... para calentarnos, cargar pilas y dar comienzo ha este día especial... Así, vencido el sueño y con las pilas cargadas, cada grupo comenzó con sus preparativos para el concurso de pinchos: los de primero hicieron huevos rellenos, los de segundo "cojonudos", los de tercero talos, los de cuarto pinchos de txistorra y los profesores dátiles con queso... uhmmmm ¡¡qué rico!! Todos probamos de todo y los del APA, jurado de este concurso, también. Una vez llena la tripa salimos a cantar canciones navideñas por las calles de Oion y las últimas las cantamos junto con los de HH y LH en el parque junto al Olentzero. Pero el día no había terminado, ¡nos quedaban por recoger los premios del concurso de pinchos! Los del APA fueron los encargados de repartir los diplomas y todos tuvimos algún que otro diploma, la verdad que merecido:

DBH1= “El pincho más rico”
DBH2= “El pincho más elaborado”
DBH3= “El pincho más euskaldun”
DBH4= “El pincho más rico”
LOS PROFESOREs=”El pincho más original”


AHH... y el Olentzero nos dejó sus primeros regalos: ¡un paquete de galletas del APA y el regalo de nuestro amigo invisible! Así dimos por finalizado el día del Olentzero en la Ikastola y con este ambiente festivo dábamos comienzo a las vacaciones de navidad!!!!

Agate deuna

Gaur egun, Agate Deuna folklore kutsuko jaitzat hartzen bada ere, jatorriz, kristau kutsuko ospakizuna dugu, otsailaren 5ean.
Martiri hau patronatzat hartu zen Euskal Herrian eta bere bizitza abesten dugu bertso – kopletan Agate Deuna bezperan, otsailaren 4an.
San Bizente Ikastolako DBH1Ko eta DBH2ko ikasleak, etxerik etxe abesten eta eskean aritu dira. Eguraldi freskoari aurre egiteko eta eztarriak afinatzeko txokolatada egin dute.Oso egun polita pasa dute.
“Itsasoan handi ura
basoan ugari zura,
euskaldun izan, euskaldun bizi
zainduz euskal kultura”.
Los alumnos-as de primer ciclo de secundaria, conservando antiguas tradiciones de la cultura vasca, han celebrado la víspera de Santa Águeda .
Ha sido un día muy bonito. Nunca se deben perder las buenas costumbres
.

LH 5 pintxo eta antzerkia














L.H 5. mailakoak denetan trebeak gara. Alde batetik pintxo dastaketa antolatu genituen Ikastola osorako, arrakasta handia izanik. Bestetik antzerki munduan murgilduta ibiliak gara. Hurrengoan ez dakigu zertan ibiliko garen...
Esta vez los alumnos/as de 5º de Primaria nos hemos dedicado a la elaboración de pinchos para toda la ikastola y al teatro.
La próxima vez ya os sorprendernos con nuevas aventuras...

LH 4. mailako museoaren bisita


Pasaden hilabetean, urtarrilan, 4.mailako ikasleak eta Aimar, Logroñoko "Casa de las Ciencias" museora joan ginen. Hara hurbiltzeko, kategoriazko bi taxilari izan genituen:Mari Carmen eta Marije, beti bezala gure esanetara.
Erakusketaren izena "BOSQUE DE BOSQUES".Han izugarri gozatu genuen basoei buruzko erakusketarekin. Gero tailer interesgarri batzuk egin genituen: hostoen sailkapenak, zuhaitzen urteak antzeman, ukimena erabili zuhaitzen enbor desberdinak bereizteko…
Baina, gauza bat batez ere ikasi genuen edo ikasi behar dugu:
"GU ZAINTZEN GAITUZTENAK
ZAINDU BEHAR DITUGU"


Los alumnos de 4º de Primaria junto con Aimar, tuvimos ocasión de acudir al museo "Casa de las Ciencias" de Logroño el pasado enero. Para ello contamos con taxistas de lujo: Mari Carmen y Marije, como siempre a nuestra disposición.
Allí disfrutamos de lo lindo con la exposición "BOSQUE DE BOSQUES" y con los talleres donde clasificamos hojas, adivinamos la edad de los árboles y aprendimos a diferenciar diferentes árboles según el tronco, utilizando el tacto. Pero sobre todo aprendimos que:
"HAY QUE CUIDAR DE LOS QUE NOS CUIDAN"

LH2koen txontxongiloa



Abenduaren bigarren astean, LH 2. mailakoak, Haur Hezkuntzako eta LH 1eko ikasleak gonbidatu zituzten haien gelara “ Eguzkia baino ahaltsuagoa” ipuinaren moldaketa ikustera.

La segunda semana de diciembre, los alumnos de Infantil y LH 1 fueron invitados por los de LH 2 a ver la adaptación del cuento “Más poderoso que el sol".

Euskararen sustapena jolasen bidez



Abenduaren 19an Euskararen sustapena jolasen bidez izeneko saioa izan genuen.Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza 1.zikloko gurasoei zuzenduta. Han bildu ziren guraoek: jolasak umeen garapenean duen garrantziaz eta jolasen bidez lan daitezken zenbait balore eta gaitasunaz eztabaidatu zuten.Honez gain euskaraz jolasteko dauden baliabideak ezagutzeko aukera izan zuten. Oso esperientzia interesgarria izan zen.

El pasado 19 de diciembre tuvimos el taller-conferencia :”Cómo impulsar el euskara a través de los juegos. Los padres/madres allí reunidos pudieron debatir sobre la importancia del juego en el desarrollo de l@s niñ@s y cómo se pueden trabajar diversos valores a través de los juegos.Además de esto tuvieron la oportunidad de conocer los diferentes recursos que existen para jugar en euskara. La experiencia fue muy gratificante.

Kandelarioz euria... laster da udaberria

Beno, bada, abestiak dioen moduan, gaur ostirala, euririk ez badu egiten oraindik elurra egin dezakeela esan nahi du. Beraz oraindik ez gorde txaketa potolo, eskularru, txano eta enparauak. Aurreko astean Euskal Herriko hainbat tokitan elurra izan zen eta egun batean irakasle batzuk ikastolara etorri ezinda geratu ziren, baina hemen Oionen ia ez zuen ezer egin eta ikasleek txintxo-txintxo ikastolara etorri beharra izan zuten. Halere, inguruak zuri-zuri egon direnez batek baino gehiagok izan du aukera elurretan gozatzeko.
Beno, apurka-apurka ikasturtea aurrera doa, Gabonak atzean utzi ditugu eta Santa Ageda eguna ate joka dabilkigu. Gutxi barru gure bidaia honetako bigarren ataka gainditu beharrean aurkituko gara; bigarren ebaluaketari buruz ari gara. Hori dela eta, ezin gara despistatu eta lanean tinko aritzea behar-beharrezkoa da. Animoa ez da galdu behar eta kemenez ekin behar diogu lanari. Tartean inauteriak izango ditugu eta ikastearekin batera ongi pasatzeko beta izango da, beraz batak bestea kentzen ez duenez, gozatu eta ikasi biak egin daitezkeela da garbi atera dezakegun irakaspena.