2011/10/21

L.H. 6 SEGURAKO BARNETEGIAN

Urriaren 17tik 21era L.H. 6.mailakoak Segurako Barnetegian izan gara. Gurekin tutoreak etorri dira eta bertan 4 begirale izan ditugu: Txema, Amaia, Agustin (Takolo) eta Ainhoa. Barnetegia oso polita eta handia zen, janaria oso goxoa eta ekintzak nahiko bereziak. Euskara eta hizkuntzen inguruan dexente hausnartu dugu. Pasiatzera joan ginen egun batean eta Zeraingo museoa ezagutzera joan ginen.
Azkenengo gauean gu geu prestatutako antzezlanak gainontzekoei aurkeztu genien eta dantzaldia izan genuen.
Emozioak agertu ziren eta gustora egin genuen lo.
Errepikatzeko gogoekin itzuli gara.

L@s alumn@s de 6º de primaria hemos estado en el barnetegi de Segura del 17 al 21 de octubre. A parte de nuestros tutores allí hemos tenido 4 monitores: Txema, Amaia, Agustin (Takolo) y Ainhoa. El albergue además de grande estaba muy bien, la comida ha sido buena y las actividades especiales. Hemos tenido la oportunidad de reflexionar mucho sobre el euskera y otros idiomas. Además hemos ido de paseo, conocido el museo de Zerain, karaoke... Ah!! y para el último día preparamos unas graciosas actuaciones. En este las emociones estuvieron a flor de piel. Tod@s nos hemos quedado con ganas de repetir

H.H5 URTEKOEN ESKULTURAK




Jorge Oteizak egin zituen klarionezko eskulturak eta guk ere antzekoak egin ditugu. Zer politak!!! Gure maskotak esaten duen bezala: hauek artistak tximistak!
Jorge Oteiza hizo unas esculturas con tizas y nosotros hemos hecho unas parecidas. ¡Que bonitas!

IRAKURZALETASUNA:


Gaur egun, sekula baino arrisku handiagoa dago haurrek irakurketa guraso eta irakasleen inposaketa gisa har dezaten; gauzak horrela zaletasun hori galtzeko arriskua ikusten da eta beraz, honako galdera hau sortzen da: euren denboraren zati bat letra artean murgilduta egon barik eta hegoaldeko itsasoetako abentura liluragarririk gabe hazi daitezke gaur egungo neska-mutikoak?

Bizitzako lehen hamarkadan hartzen dugu, hain zuzen ere, ohitura hori; hamar urte horietan izaten da irakurtzeko nahia eskuratzeko aukera. Pedagogoek diote irakurketaz gozatzen ikasi egiten dela eta, horrenbestez, irakatsi egin daitekeela izan behar dela kontuan.

Horretarako funtsezkoa da familia; irakurketa prozesua bereganatu ahal izateko gurasoek ere asko lagundu diezaiokete euren seme-alabei, hori bai haurraren izaera, motibazioak, zaletasunak eta interesak kontuan izanda. Azken batean, liburuenganako jakin-mina suspertzea da erronka.

Zer egin dezakezuen zuen seme-alabek irakur dezaten:

-Ez behartu irakurtzera.

-Liburuak eskura jarri.

-Liburu dendak bisitatu.

-Irakurketa eguneroko ohitura bihurtu.

-Zalantzak argitu.

-Liburutegiko bazkide egin...


Ikastolan egunero saiatzen gara irakurketarako gogoa pixten eta txiki-txikienetatik hasita gainera; baina, esan bezala, irakurzaletasuna suspertzeko ikastolan egindako lana ez da nahikoa izango; beraz, animo guztion esku baitago!

AFICIÓN A LA LECTURA:

Cada vez es mayor el peligro de que l@s niñ@s de hoy en día comprendan la lectura como algo impuesto por sus profesores/as; es por eso que está en peligro esa afición natural que surge en ellos hacia la lectura.

Los primeros diez años son claves para empezar a sentir la necesidad de leer libros, por lo tanto durante esos años tienen la posibilidad de aficionarse a la lectura.
L@s pedagog@s dicen que se aprende a disfrutar leyendo, por lo tanto que es algo que podemos enseñar a l@s niñ@s.

Para todo esto es imprescindible también la labor de la familia; l@s padres/madres pueden ayudar mucho en la asimililación del proceso de lecto-escritura de sus hij@s; pero eso sí, siempre se tiene que tener en cuenta cuales son sus intereses, motivaciones, aficiones... y partir desde ahí.

Qué podéis hacer para que vuestr@s hij@s lean:

-No les obligéis a leer.

-Que siempre tengan los libros a mano.

-Llevarles a visitar librerías.

-Convertir la lectura en un hábito diario.

-Aclararles las dudas.

-Hacerles socios de alguna biblioteca...

En la ikastola todos los días intentamos que nuestr@s alumn@s sientan esa afición hacia la lectura pero necesitamos vuestra colaboración, ¡ánimo!

2011/10/18

Baratza negurako prestatzen. Preparando la huerta para el invierno

Uda pasa da eta jada hasi gara gure baratza negurako prestatzen landare zaharrak kentzen eta berriak jartzen.
Prozesua jarraitu nahi baduzue, eta argazkiak ikusi sartu hemen

Ya pasó el verano y hemos comenzado a preparar nuestra huerta para el invierno quitando las plantas viejas para dejar sitio a las nuevas.
Si quieres seguir el proceso y ver las fotos entra aquí.


2011/10/14

LH6koak SEGURAKO barnetegira goaz

Bai, bai, penaz gelditzen zarete gu gabe ikastolan baina aukera ezin hobea dugu: bost egun euskal girotze barnetegi batean izan. Gainera komentatu digute begiraleak oso jatorrak direla, janaria oso goxo dagoela eta bertan egingo ditugun ekintzak primerakoak direla.
Irrikitan gaude.
ondo zaindu ikastola laister bueltan izango baikara.


Si,si que os quedáis con mucha pena pero tenemos que aprovechar esta oportunidad. Nos han dicho que l@s monitor@s son muy majos, la comida que es buena y que las actividades son geniales. ¡Qué ganas tenemos!
Cuidad la ikastola en nuestra ausencia.

2011/10/13

HIZKUNTZEN INGURUKO HAUSNARKETA. REFLEXIÓN SOBRE LAS LENGUAS.

Sei mila hizkuntza inguru daude gaur egun munduan. Hizkuntzalarien arabera, hizkuntza bat ez galtzeko ehun mila hiztun behar ditu gutxienez, eta datu oso garrantzitsua da munduan dauden sei mila hizkuntzetatik erdiak, gutxi gora behera, hamar mila hiztun baino gutxiago dituztela jakitea eta laurdenek ezta mila ere, hala ere, ikaragarriagoa da hogei hizkuntza bakarrik izatea milioi hiztun izatera heltzen direnak, horien artean, arabiera, gaztelania, ingelesa, portugesa eta txinera adibidez. Aintzinan, hizkutz asko sortu eta desagertu ziren, baina aztarnarik utzi ez zutenez ez dago hizkuntz horien zenbaki zehatzik,asko existitu zirela frogatzen duten frogarik ez daude eta zenbat denbora iraun zuten ez dakite ezta ere, baina esaten dutenaren arabera, oso hizkuntza guzti iraun dute bi mila urte baino gehiago, Euskera, Presiera, Grekoa, Latina Txinera eta Egiptotarra dira bakarrak. Egia esan, hizkuntzen etorkizunak ez du batere aurrera egingo, gaur egun hitz egiten diren hizkuntz horien ehuneko laurogeita hamabosta hil egingo dela mende honetan esaten dutelako adituek, eta horrek esan nahi du, bataz besteko hamar hizkuntz hiltzen dohazela urtean. Eta gertatzen denaren errudunak gizakiak gara. Nor bestela? Gu gara hizkuntzak zabaldu behar ditugunak, erabili behar dugunak, bai familiarekin, lagunekin, lanean... eta garrantzitsuena gure seme-alabei erakustea da, haiek izango direlako etorkizuna, hau da, zabaldu behar dutenek, beraz, haiei ere iritsi behar zaie, eta hori gure esku dago. Horixe da arrazoi bakarra. Eta denok dakigu horrelako jarrera izaten jarraitzen baldin badugu, ondorio kezkagarriak ekar ditzazke hizkuntzak desagertzea, azkenean hizkuntz bakarra hitz egitea adibidez, eta hori ezinezkoa da! Hizkuntza ezberdina izateak ezberdinak egiten gaituena da, bakarrak. Gure ohiturak isladatzen duena da hizkuntza. Denok berdin adieraziko bagina, non egongo litzateke berezitasuna eta ezberdintasuna? Gure hizkuntza, gure kultura da, gure bizitza, eta ez baldin badugu galdu nahi, pixka bat saiatu beharko gara, eta ez jakin arren, mintzatzearekin soilik asko egiten ari gara, eta ez zaigu batere kostatzen. Egin dezagun! Egilea: Virginia Eusebio. (DBH3)

Haurrentzako masaje ikastaroa


Egun on,

hementxe daukazue ikastolan egingo den haurrentzako masaje ikastaro interesgarriaren informazio osoa: datak, lekua ,...
Anima zaitezte! Aukera bikaina da zuen haurtxoekin momentu politak pasatzeko!


HAURRENTZAKO MASAJE IKASTAROA


“Egiozu opari hau zure haurtxoari”

0 hilabete eta 12 hilabete tarteko umeen gurasoei zuzendua.

Emalea:Alazne Gómez de Segura Ortiz, Haurrentzako Masaje Hezitzailea eta Haur Hezkuntzako Goi-Mailako Teknikaria.

  • Masajeek haurtxoen sabelminak arintzen dute.
  • Masajeei esker lokarri afektiboak indartzen dira eta konpartitzen den denbora zoragarria da.
  • Haurtxoek hobeto jaten dute eta lasaiago egiten dute lo.

DATAK ETA ORDUTEGIAK:
(5 SAIO) 17:15etik 18:45ak arte gutxi gora behera.
Azaroak 7 (astelehena)
Azaroak 14 (astelehena)
Azaroak 21 (astelehena)
Azaroak 28 (astelehena)
Azaroak 30 (asteazkena)

Tokia: San bizente Ikastolan (Oion).
Informazio gehiago: Zenbaki honetara deituz: 674847263 edo
Blog: http://bebemasajeinfantil.blogspot.com
E-mail: sanbizente.alazne@gmail.com
Prezioa: 60 euro (5 sesioak). Gurasoek masajea etxean praktikatzeko materiala barne).



CURSO DE MASAJE INFANTIL
“Regálale un masaje a tu bebé”

Dirigido a mamás y papás con bebés entre 0 y 12 meses.

Impartido por:Alazne Gómez de Segura Ortiz, Educadora de Masaje Infantil y Técnico Superior en Educación Infantil.

  • Los masajes alivian los gases y cólicos que molestan al bebé.
  • Con el masaje se refuerzan los vínculos afectivos y se comparte un tiempo fabuloso.
  • Los bebés comen mejor y duermen más tranquilos después de un masaje.

FECHAS Y HORARIOS:
(5 SESIONES)- De las 17:15 a las 18:45 aproximadamente.
7 de noviembre (lunes)
14 de noviembre (lnes)
21 de noviembre (lunes)
28 de noviembre (lunes)
30 de noviembre (miércoles)

Lugar: Ikastola San Bizente (Oyón).
Más información: Llamando al 674847263
Blog: http://bebemasajeinfantil.blogspot.com
E-mail: sanbizente.alazne@gmail.com
Precio: 60 euros las 5 sesiones. (Incluye material de repaso para que los padres/madres puedan practicar el masaje en casa).

2011/10/10

Euskaltegiko IKASTAROAK. Euskara ikasi nahi?

Gurasoak eta ikasleak zein ikasle ohiak animatzeko IKAtik heldu zaigun informazio hau dugu.
Norbait animatzen al da euskara ikastera?
Pena merezi du, egin ezazue esfortsua ez zarete damutuko.

Arabako Errioxako IKA euskaltegiaren matrikulazio kanpaina amaitu da eta dagoeneko hasiak daude taldeak eskoletan. Urrian hasi eta ekainaren 21ean amaituko dute taldeok aurrez aurreko lana. Guztira 160 ikasle inguruk eman dute izena aurten, iazko antzeko kopurua. Ikastetxeetan ematen ditugun taldeak( aurten 3 talde) eta autoikaskuntza guztiz betea daude baina gainerako 12 taldeetan lekua bada, hau da, sar daiteke, oraindik, ikasi nahi duena. Talde gehienak 8 ordukoak dira, hala ere, badira 10, 4 eta bi ordu eta erdikoak ere. Honekin batera duzue taula ordutegi eta mailak ikusteko.


Tanto padres y madres como almun@s y exalumn@s que quieran estudiar euskera aquí tienen la información que no ha hehco llegar el euskaltegi.
¿Alguien se anima a aprender euskera?
El esfuerzo merece la pena y seguro que no os arrepentiréis.

Ha finalizado la campaña de matriculación del euskaltegi IKA de Rioja Alavesa y ya están los grupos en marcha. Las clases han comenzado en octubre y finalizarán el 21 de junio. En total el euskaltegi ha comenzado con 160 alumnos/as, cifra parecida al curso pasado. Exceptuando los grupos de los centros escolares (este curso tres grupos) y el autoaprendizaje, que están a tope, en el resto de los grupos todavía hay sitio para estudiar. La mayoría de los grupos son de 8 horas, aunque hay alguno de 10, de 4 y de dos y media. Adjuntamos la tabla con los grupos por niveles y horarios