2007/11/22

Maitaneren Gutuna



Hemen daukazue gure Maitanek bidalitako iruzkina, animatu eta idatziozue zerbait.


Kaixo aspaldiko lagunak! Askotan bisitatzen dut ikastolako web orria, eta gustura irakurri eta ikusten ditut berriak eta argazkiak. Dagoeneko urte eta erdi da ikastolari agur esan niola baina hala ere, ez dut ahaztu bertan utzi nuen altxorra. Gainera gaur, nire azken urteko argazkiak ikustean, oroitzapen asko berreskuratu ditut. Gogoz amorratzen nago ikastolara bisita bat egiteko baino momentuz ekainera arte ez dut uste EHra joango naizenik. Orain lanean nabilen ikastetxea oso ederra da eta gauza berri ugari ikasten ari naiz. Oso ikasle jatorrak ditut. Espainola irakasten diet eta hautazko moduan euskara irakasteko aukera eman zidatenez, hori ere bai. Nola esan ezetz atzerrian euskara irakasteko aukerari? 6 ikasle ditut euskara klasean! Beno, baten bati jakinmina piztu badiot, hemen duzue ikastetxearen web orria. Ingelesa praktikatzeko aukera bikaina duzue! www.sonomaacademy.org

Ondo segi denok eta zaindu gure euskara maitea. Ikusi arte lagunak!
Maitane Elorza

5 comentarios:

Anónimo dijo...

ndo pasaaaaaaaaaaaa!!!!!!!!!!!1

Anónimo dijo...

Ondo pasatu Floridan !!!
Eta laster ikustea espero dut

Anónimo dijo...

Aupa Maitane,

denbora asko zan honezkero zutaz ezebe ez nakixela bañe bieldu dozun argazkixen beti bezain guapa eta alai ikusten zaut.

Honezkero zeure eskola barrixen konturatuta eongo dien zelako altxorra topau dauien, seguru nau.

Muxu handi bi eta aber nox egoten garen barriro.

Mikel

Anónimo dijo...

aupa maitane!
asko poztu gara zure iruzkina irakurtzean denbora asko pasatu baita ikusi zintugun azkenengo alditik...ea noiz egoten garen.
weno wapa ba besterik gabe zorte on zure gauzetan eta muxutxu pila aio!!

Maria eta Saray

Anónimo dijo...

Maitane, maitia:
Ospatu ezazu euskararen eguna Floridan ere.
Eskerrik asko zure mezuagatik.
Muxu handi bat
Aran