2009/06/30

ENJOY ENGLISH ikastolan

Aurten ikastolan gauza berriak egiteko gogoz gaude eta Enjoy English programa martxan jarri dugu.
Zertan datza Enjoy English?
Ba, umeek ingeles ikasi eta aldi berean ondo pasatzean datza proiektuak. Joku eta eskulan desberdinak egiten dituzte Galestik (Isabel Gundy) eta Irlandatik (Sara Reidy) etorri diren monitoreekin, eta lotura lanak egiten ari den Sandra Gonzalez ikasle ohiarekin. Egiten den lehen urtea denez 14 ume dauzkagu bakarrik baina espero dugu datorren urtean askoz gehiago etortzea.
Este año hemos comenzado en la ikastola con el programa Enjoy English, el cual consiste en aprender ingles con monitores nativos pero jugando y pasándolo bien. La irlandesa Sara Reidy, la galesa Isabel Gundy y la ex-alumna Sandra Gonzalez. Han comenzado con 14 alumnos y esperan ir incrementando en años sucesivos.

2009/06/29

OION, MUGA EDERREAN

Euskaltzaindiaren izenean, Arabako ordezkari bezala, zuen artean izatea eta zuekin hitz egiteko abagunea edukitzea ohore handia da niretzat.

Euskaltzaindia pozik dator gaur zuen festa alai honetan parte hartzera.

Araba Euskarazko ospakizuna aurten Oionen egiten da. Muga herria da Oion. Muga ederra.

Adibide sinboliko bat erabiliz, Oiongo oihaneko zuhaitz sendo bezala ikusten zaituztet zuek, hemen zareten San Bizente ikastolako eta ikastola guztietako kideok. Guraso, arduradun, irakasle, ikasle eta alde askotatik etorritako lagunok.

Dakizuen bezala, oihana mota askotako landareek osatzen dute. Eta horrez gain, oihanez oihan aldatuz doa haien osaketa. Ez da gauza bera Iratiko izei-pagadoia, Labrazako pinaduia (gaurko piñudia), zein Oionen litzatekeen Artederreta basoa; eta, hala ere, denak dira oihanak, basoak, tokian tokiko landarez osatuta.

Euskal oihanekin gertatzen dena, gure herriekin ere horrelako zerbait jazoten da. Herriz herri bagabiltza aldaerak nabaritzen dira haien artean, baina, hala izanda ere, euskal herrien artean badago hizkera lotura amankomun bat, itxuraz herri diferenteak direnak, izaeraz haiek batzen dituena. Euskal Herrian hizkera lotura hori euskara da. Euskara da gehien eta nabarien batzen gaituena, izena eman diguna eta izana azaltzen lagun duguna.

Oion hemen dago, Historiaren bilakaera luze baten ondoren, muga batean jarrita. Muga batean izatea, alde askotatik begiratuta eta batez ere kulturaren aldetik muga izate horri begiratzen badiogu, egoera hori aukera askoren gunea gerta liteke.

Gero eta gehiago, gaurko munduan, pertsona bakar bakoitza muga askoren artean mugitzen da; muga horietan aurkitzen diren balore ederrenak ongi eta egoki hautatzean pertsona horren bilakaera harmonikoa eta oparoa gerta daiteke.

Horretarako sortu ziren ikastolak. Gizon eta emakume euskaldunak sortzeko eta pertsona prestuak osatzeko. Horretan dihardu egunez egun Oiongo ikastola honek.

Kementsu ari zarete guztiok hemen, muga-herri eder honetan, gizon eta emakume osoak egiten laguntzeko adore handiz irakasten eta zuengan daukazuen hoberena ume eta nerabeei ematen.

Oiondarrak eta oiondartuak, muga herrian diharduzue. Muga ederrean. Araba, Nafarroa, Errioxa. Gune aproposa lan mamitsuak egiteko. Hitzaldi hau Euskaltzaindiaren lemak dioenarekin amaituko dut: Ekin eta Jarrai!

Oionen, 2009ko ekainaren 21ean
Manu Ruiz Urrestarazu
Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaria



Saludo de Manu Ruiz Urrestarazu, representante de Euskaltzaindia de Álava, el día21 de junio en la fiesta del Araba Euskaraz de Oion. "En nombre de Euskaltzaindia os puedo decir que hemos venido muy contentos a la fiesta del Araba Euskaraz, a este pueblo que está en la muga con la Rioja y Navarra".

"Los bosques los forman muchos tipos de árboles, no es lo mismo la selva de Irati que el pinar de Labraza, con los pueblos ocurre lo mismo: somos de aspecto y hasta de carácter diferente, pero lo que nos une y nos da nombre es el euskara."

"Las ikastolas surgieron para hacer euskaldunas a las personas, y así trabajáis en San Bizente ikastola. En esta tierra fronteriza estáis dando lo mejor para educar a vuestros niños y niñas y adolescentes. Como dice el lema de Euskaltzaindia seguid trabajando (EKIN ETA JARRAI)".



Ttiki Ttaka Elkarteak eskutitza bidali digu

San Bizente Ikastolako lagun Agurgarriok!

Nahiz eta zuek ere Ttiki-Ttaka Elkartearen bazkide eta partaide izan, ezin da denbora gehiago pasatzen utzi Araba Euskaraz 2009ko omenduen artean gure elkartea, Ttiki-Ttaka Arabako Errioxako eta Bianako Euskaldunon Elkartea, izaterakoan jaso dugun poztasuna eta esker ona zuei adierazteko.

Ttiki-Ttaka Elkartea 1992an jaio zenean eta egun dituen helburuak zoritxarrez hor jarraitzen du:
“Euskararen normalizazioa, euskararen presentzia: kalean, tabernan, dendan, futbol partiduetan, mahastietan, aurrezki kutxetan... leku guztietan".

Zoritxarrez denbora aurrera doa eta hezkuntza da, ikastolei esker, esparru bakarra gure eskualdean %50a gure hizkuntza bereganatzen dutelarik. Gainontzeko eskolek ez dutelarik ikasleen hizkuntzaren euskara maila egokia bermatzen.

Bizi dugun egoera ez da kasualitate hutsa, bi arrazoi nagusi daudelarik:

1- Gure eskualdeko gizartea, biztanleak konformatu, egokitu, ohitu egin gara bizi dugun egoera linguistikora.
2- Gaur egun arte gugandik hurbilen dauden administrazioek, hau da, udalek eta kuadrillak euskara anekdotikoki eta folklorikoki erabiltzen dute, benetan lehentasunen barruan ez dagoelarik hizkuntzaren normalkuntzaren aldeko lana eta baliabideak mahai gainean jartzea.

Ondorioz Ttiki-Ttaka Elkartea kultur ekintzak egiteaz gain, ume, gazte eta helduentzat, beti helburu nagusiaren bila lanean jarraituko du: etorkizunean benetan gure eskualde hau euskalduna izatea, gure ume eta gazteek euskara edozein lekutan erabiltzeko aukera izan dezaten.

Bukatzeko bene-benetan eskerrik asko eta besarkada handi bat San Bizente Ikastola osatzen duzuen guztioi izan duzuen detaile horrengatik eta ea denon lanarekin ttiki-ttaka, urratsez urrats, lortzen dugun gure helburua. Bitartean osasuna opa dizuegu denoi euskararen alde, gure hizkuntzaren alde lanean jarraitzeko.

Ttiki-Ttaka,
Arabako Errioxa eta Vianako Euskaltzaleon Elkartea

2009/06/23

LH igerilekuetan ikasturteari agur esateko


Aurten urtero bezala kurtsoari amaiera emateko igerilekuetara joan gara LHko ikasle eta irakasleak.
Eguraldi bikaina izan dugu baina ura oraindik oso hotza zegoen.
Ordu eta erdi bat besterik ez dugu izan bertan egoteko baino biziki disfrutatu
ditugu bertan emandako minutuak. Gogotsu eta urduri geunden ikastolan, bertara joateko itxoiten ematen dugun denbora antzekoa izan delako.
Eñaut irakaslearen agurra ere izan dugu. Ikasleekin bainatu da eta hemen dugu berataz gogoratzeko irudi bat. Ondo izan Eñaut eta zaindu zaitez.
Guk ez zaitugu ahaztuko, eta zuk gu? Kar, kar, kar.


Ondo pasa oporretan!!!




Como todos los años y para despedir el curso hemos estado en las piscinas.
Nos ha hecho
muy buen tiempo y hemos disfrutado un montón.
Aquí tenemos una foto de Eñaut al que no olvidaremos.
¿Lo hará él...?



Pasadlo muy bien y disfrutad en vacaciones.

2009/06/22

ARABA EUSKARAZ komunikabideetan

Jadanik bukatu da aurtengo Araba Euskaraz, eta egia esan ohiartzun handia izan du euskal komunikabideetan. Horren adibide duzueETBn egindako bideoa, eta baita beste hainbat komunikabideetako artikuluak ere.

Ayer tuvo lugar por fin el Araba Euskaraz, y hoy los medios de comunicación han reflejado el ambiente que tuvimos ayer en Oion. Aquí tenemos el video que se emitió en ETB, así como los artículos de muchos periódicos.



Hona hemen hainbat komunikabidetan ateratako artikulu eta argazkiak:

BERRIA: Oionen barrena euskararen alde
GARA: Euskaltzaletasuna lau haizetara oihukatu dute milaka lagunek Oionen
EiTB: Araba euskaraz Oionen (argazkiak)

El Correo: Un baño de sol y euskera a 5 kilómetros de Logroño
El Correo: Araba Euskaraz 2009 en Oion (fotos)
Noticias de Alava: Miles de personas avivan las brasas...
Deia: Miles de personas avivan las brasas...

2009/06/19

Araba Euskarazeko kontzertuak

Hona hemen ekainaren 21ean Araba Euskaraz egunean izango diren musika kontzertuen zerrenda. Bakoitzaren gainean klikatzen baduzu beraiei buruzko informazio eta bideoak ikusi ahal izango dituzu.







1 Gunean (San Bizente Ikastola):

16:30 Pirritx, Porrotx eta Marimotots
18:00 San Prudentzio Egunsentia Abesbatza (Oion)

2 Gunean (Igerilekuak):

13:00 En Tol Sarmiento
14:00 Zaunka
15:30 Seiren
17:00 Amaiur

4 Gunean (Hauspoa):

10:30 La Tercera Llave
11:30 Oihu
12:30 Deabruak Teilatuetan
14:00 Noraezean
15:00 Hyperakusia
16:00 Ezinean
18:00 Kauta

Patioan ekainak 19an



Ikasturtearen azkenengo patio orduak topera disfrutatzen dira.
Gehienak oso alai agertzen dira. Are gehiago egun hauetan, laister Araba Euskaraz hementxe ospatuko baitugu.
Gora gu eta gutarrak!!!

Estamos disfrutando a tope las últimas horas de patio del curso. La mayoría nos mostramos muy content@s. Y más, teniendo en cuenta que aquí mismo y en breve vamos a celebrar el Araba Euskaraz.
Gora gu eta gutarrak!!!

Ikastola Gorriko sarrera apainduta

Ikasleek eta protokolo komisiokoek San Bizente Ikastolako Eraikin Gorriko sarrera apaindu dute igande honetarako.
Ikusi argazkiak, baina hona ere etor zaitezte zuzenenan disfrutatzera.





Alg
un@s alumn@s y la comisión de protocolo han adornado la entrada del Edificio Rojo de la Ikastola San Bizente para el domingo.
Ved las fotos, pero venid aquí, para disfrutarlo.

LH6. mailakoen agurra


LH6. mailako ikasleek agur esaten digute, kasu honetan, txirula jotzen. Agurrrrrrr

Los alumnos de 6º nos dicen adios, en este caso tocando la txirula. Adiosssss

2009/06/18

Araba Euskaraz zure mugikorrean

Aupa lagunak.

Dakizunez, datorren ekainaren 21ean Araba Euskaraz ospatuko dugu Oionen.
Hainbat ekitaldi egongo dira ibilbide guztian, eta aurten gainera, lehengo aldiz, informazio guzti hori mugikorrean izateko aukera dugu!!!. Egitaraua, ibilbidearen mapa eta beste zerbitzu asko kontsultatzeko aukera berri bat da eta zure laguntza behar dugu paper gutxiago kontsumitzeko, baina aldi berean informazio guztia izateko.

Edukia mugikorrera jaisteko aukera ezberdinak jarri dira:

1-Bluetooth bidez.Debalde.
SAN BIZENTE IKASTOLAN eta ARABA EUSKARAZ DENDAN.
Piztu gune hauetan, zure mugikorraren Bluetooth-a eta jarraian jasoko duzu.

2-SMS bat bidaliz: "ARABA" hitza "5533" zenbakira.
0.60 euro + BEZa eta konexio kostua.
"ARABA" hitza 5533ra bidaltzen baduzu, mezu bat jasoko duzu.
Mezu hau lotura bat da, eta bertan sartzen bazara, zure mugikorraren nabigatzailea erabiliz, zure telefonoarentzako gida aproposa jasoko duzu.

3-Internet mugikorra: http://mobi.baturamobile.com/araba
konexio kostua.
Zure mugikorraren nabigatzailean helbide hau sartuta, zure telefonoarentzako gida aproposa jasoko duzu.

4-Zabaldu: Mugikor batetik bestera pasa!!!
SMS arrunt baten kostua.
Gida zure mugikorrean zabaltzen baduzu "zabaldu" aukeraren bitartez, beste lagunen bateri ahal diozu bidali.

Informazio gehiago: www.arabaeuskaraz.net

EZ GASTATU HAINBESTE PAPERA!!!
MUGIKORREAN ERE JOLASTU ARABA EUSKARAZ-EKIN!!!

LH6 TXIRULA

Hemen "TITANIC" abestia entzuteko aukera daukazue. Oso abesti polita, ezta?

Aqui podéis escuchar la canción "TITANIC". Es bonita, eh?

LH6. maila. Ikastolako abestia jotzen.



Ikastolako abestia jo eta abestu genuen. Ikasle guztiek parte hartu zuten abesten eta txaloak egiten.

Tocamos y cantamos la canción de la ikastola. Todos los alumnos participaron cantando y dando palmas.

2009/06/17

Araba Euskarazen materiala bidaiaria da



Oraingoan, Araba Euskarazeko materiala Kroazian eta Bosnia-Herzegobinan oporretan izan da: ikastolako guraso izandako Angel Flores eta Tere Santamaría bikoteak helarazi dizkigute beren argazkiak.
Kamiseta berdearekin:
Dubrovniken (kroazian)
Kamiseta Txuriarekin: Mostarren (Bosnia Herzegobinan)


Esta vez hemos recibido fotos con el material de Araba Euskaraz de una pareja: Angel Flores y Tere Santamaría, que ha estado de vacaciones en Croacia y Bosnia (Padres de la ikastola).


Con la camiseta verde
: En Dubrovnik (Croacia)
.
Con la camiseta Blanca: En Mostar (Bosnia Hercegovina)

5.mailakoen musika kontzertua

5. mailakoen ekainak 5eko musika kontzertua.
Argi geratzen da seriotasunez hartuta asko ikasi daitekeela eta horrela demostratu eta disfrutatu dugu hemen.
Aurrera neska-mutilak eta segi aurrera!!


Aquí están los videos del conciert0 de música que l@s alumn@s de 5º nos dió el 5 de Junio. (Por problemas técnicos la calidad no es muy buena, quédense con el sonido).
Aquí queda demostrado que todo trabajo hecho con seriedad da sus frutos, se demuestra y se puede disfrutar.
¡¡¡Ánimo chic@s, seguid adelante!!!

2009/06/16

LH 6ko bideoa

LH 6ko ikasleek bideo hau prestatu dute Oion herria ezagutu dezazuen eta igande honetan Oionera etortzen anima zaitezten. Ea gustuko duzuen bideoa.


LH4. maila. Alaitasunaren oda.


Beethovenek, bizirik egonez gero, abesti hau txalotuko luke.

Si Beethoven estuviera vivo, aplaudiría esta canción.

LH3B. KONTZERTUAN


LH3.B mailako ikasleek ere oso ondo egin zuten.

L@s alumnos de 3ºB tambien lo hicieron muy bien.

2009/06/15

Ekainak 5eko Musikako kontzertua

San Bizente ikastolako gimnasioan, ekainak 5ean eguerdiko 12ak eta laurdenetan, Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleen kontzertua izan zen. Bertan ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoak elkartu ginen.
Emanaldia bikaina izan zen. Ikasturtean musikako irakasgaian ikasitakoa erakutsi ziguten.
Gaurtik ostiralera izango dituzue ikusgai gela bakoitzeko emanaldiak. Momentuz hor doakizue aurkezpena eta 3A taldekoen emanaldia.
Orain... disfrutatzera!!!


El pasado 5 de junio a las 12 y cuarto del mediodía y en el gimnasio de la ikastola San Bizente, tuvo lugar el concierto de música de los alumn@s de 3º, 4º, 5º y 6º de Primaria. Allí nos juntamos alumn@s, profesor@s, padres y madres.
Fue un maravilloso espectáculo, donde nos dieron cuenta de lo aprendido durante el curso en esa asignatura. Desde hoy y hasta el viernes tendréis oportunidad de ver las diferentes actuaciones. De momento ahí os va la presentación y la actuación de l@s de 3ºA
Asi que, ahora....¡¡¡ a disfrutar!!!

2009/06/11

araba euskaraz: omenduak

TTIKI TTAKA

Arabar Errioxako eta Vianako euskaldunon elkartea 1992an sortu genuen. Garai hartan 15 urte inguru zeramatzaten euskaltegi eta ikastolek, eta kasik euskaldunik ez egotetik 100 euskaldun inguru izatera paseak ginen aipatutako urterako.
Ezin uka hau lortzea aurrerapauso handia zena, baina bazegoen eskualde honetan hutsune nabarmen bat euskaldun berrion kontra jotzen zuena. Hau da, ingurua, harremanak eta bizitzako esparru guztiak gazteleraz ziren eta horrela oso zaila egiten zen ikasitako
euskara erabiltzea eta mantentzea.
Egoera horri aurre egin nahian bertako zenbait euskaldunek beste herri batzuetako eskarmentua aztertu eta talde bat sortzea erabaki genuen: TTIKI-TTAKA.

Taldearen ezaugarriak ere zehaztu genituen:
Euskalduna: taldeak euskaraz funtzionatuko zuen. Partaideek ulertu eta hitz egiten moldatu beharra zuten.
Independientea: euskara izango zen bilduko gintuen elementu bakarra; hortaz, ez genuen izango lotura organikorik inolako alderdi edo elkarteekin.
Jokaera zabala: arrakasta irekitasunez eta zabaltasunez jokatzean zetzalakoan geunden, alegia, jokaera eta pentsaera askotako jendeak izango zuen lekua.

Egin ere gauza asko egin ditu Ttki-ttakak: aldizkaria 17. alera iritsi da, ekitaldi pila bat gauzatu dugu (hitzaldiak, bertso-afariak, antzerkiak, dantzaldiak...), gazteek ere ikastaro dezente izan dituzte (txalaparta, pandero, dj, graffiti...), begirale titulua lortzeko ikastaroak ere antolatu ditugu, udan herri askotan udaleku ireki euskaldunak antolatu ohi dira haurrentzat, Arabar Errioxako euskara eguna urte pila batez antolatu dugu herriak txandakatuz...

Hala ere, beti dago hobetzea eta Ttiki-ttakan hausnarketak etengabe gauzatu ditugu.
Duela hiruzpalau urte zonaldeko euskararen diagnosia gauzatu genuen. 10 urte bete zituen elkarteak eta sorreran egin genuen bezalaxe, azterketa sakon samar bat gauzatu genuen.
Zonaldeko ezagutza eta erabilera datuak aztertzeaz gain, Nazio Batuen Erakundearen lanak, Unescorenak, Eusko jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailak eginikoak, Euskal Soziolinguistika Institutuak buruturikoak... kontrastatu genituen. Garbi zegoen, pausu handiagoen beharra du euskarak.
25 urte baino gehiago dira euskararen inguruko lanean eta ezin dela dena motibazio pertsonalean utzi ikusi dugu, denon inplikazioa behar-beharrezkoa da: gizabanakoona, hasieratik euskararen motorra osatu dugun ikastola, eskola, euskaltegi eta zenbait elkarterena, eta nola ez, Administrazioarena.

Momentuan 60 bazkidek, ikastola guztiek, eskola batek, euskaltegiak eta zenbait elkartek osatzen dugun TTIKI-TTAKA BERRIAk helburua ez du aldatu: gure eskualdean euskara normalizatzea, biziberritzea, hau da, euskarak hizkuntza batek bete ohi dituen funtzio guztiak esparru guztietan betetzea, lana, familia, harremanak...

Elkarteak lau esparrutan egingo du lan:
Bakoitzak bere zentroetan: dela ikastola kanpoko jardueretan, dela ikastola barruko erabilera areagotu nahian. Zentro bakoitzeko bazkideen jarrera eta jokaera hobetzeko asmoz...
Herri bakoitzean: ikasleekin, ikasle ohiekin, ikastola eta euskaltegiko ikasleak harremanetan jarri, herritarren inplikazioa eta konplizitatea lortu...
Eskualdean edo zonaldean: gure zentroak harremanetan jarri. Euskara Eguna, kanpotik datozen kontuak (Korrika, Ikastolen festetako autobusak antolatu, ...), euskara sustatzeko plana…
Topaguneko bazkide ere bada Ttiki-Ttaka , beraz Euskal Herri mailako ardura ere badugu.

Funtzionamendu egokia eta arina izan dezan elkarteak, 6 lan-multzo egin ditugu eta zentruen artean banatu. Ardura nagusiak Lantziegoko eskolak, Oiongo ikastolak, Vianako ikastolak, Lapueblako ikastolak, euskaltegiak eta Bastidako ikastolak hartu dituzte.

ABEL ENBEITA

Abel Enbeita orain dela 25 urte ezagutu genuen. Oioneraino etortzen zen gure ikasleei bertsotan irakasteko asmoz. Hura bai asmo ausarta! Baina aurrera egin genuen, bertso motzak nahiz luzeak, errima kaxkarrarekin edo errimarik gabe, oinarrizko hiztegiaz osatuta eta erdarakadekin, baina aurrera. Abel pazientziaz armaturik Arabar Errioxako umeak hizkuntzarekin jolas zezaten lortu zuen.
Bere lekukoa Euzkitzek eta beste hainbat bertsolarik jaso zuten, gaur egun Julen Zulaika eta beste bertsolari batzuk ditugu bertsoaren garra piztu nahian hauspoari eraginez.
Hona hemen Abel Enbeitak ekainaren 7an. Oionera egin zuen bisitan kontatu ziguna.
Familia osoarekin etorri zitzaigun eta egun zoragarria pasa genuen, nola bestela, zoragarria den familia batekin?

“Muxikan (Bizkaian) jaio nintzen bertsolari familia batean, aitona eta aita bertsolariak baitziren. Etxean beti euskaraz egiten genuen, nik zazpi urtera arte ez nuen gaztelera ikasi.
“Orain dela 40 urte etorri nintzen Arabara. Arabako bertso eskola sortu genuen, asko kostata, hasieran bertsolari gutxirekin baina gero eta gehiago daude. Aurten Arabako bi bertsolari joango dira Euskal Herriko txapelketara: Oihane Perea eta Asier Otamendi”
Bere semeak, Zigorrek, horrela adierazi zuen orduko egoera

Egun batean Bizkaitik hona
era batean zu jausi,
gure hizkuntza zegoenean
Araban erdi biluzi,
zure buruan hala eta guztiz
horren umil ta ez oinutsi
lana soberan baitago hemen
ta oso langile gutxi
“Nire bi semeak, Zigor eta Oier, bertsolariak dira ere bai. Zigor Arabako txapelduna izan da. Bi biloba dauzkat…”
“Nik Araban Errioxan lan egin nueneko oso oroigarri polita daukat: oso giro ona zegoen, eta denak oso ondo portatu zineten. Ikasle batzuk oso bertso onak egiten zituzten, batez ere neskek”.
“Eskerrik asko San Bizente ikastolari.”


LUIS MARI BENGOA

Luis Mari Bengoa bizkaitarra da jaiotzez eta arabarra adopzioz, baina non bizida? Errepidean esango genuke, beti dabil handik hona euskal jaiak eta batez ere herri kirolak aurkezten eta suspertzen.
Oionera ere hala agertu zitzaigun eguerdi partean, bere tronpeta atzeko asientoan zeramala (entzuteko aukera izan genuen, bai).
Hona hemen Abel Enbeitak egin zion bertsoa:

Hau zuretzako doa Luis Mari
Eta hartzazu arretaz
Garai batean hara eta hona
Elkarrekin zenbat buelta
Nil eskatzeko ohiturak eta zuk
Bankua dizuz beteta,
Baina gaur non utzi duzu beti
Ondoan zendun tronpeta?

Bengoak, euskara erabili du beti bere lanean, horrela ezagutu genuen Oionen ere bai, eta bere lana herriz herri, jairik jai joatea da Euskal Herriko ohiturak eta herri kirolak jende guztia ezagutu dezan.
Ez al duzue ikusi ondorengo jaietan?

Fiesta de la vendimia de R.Alavesa
Uzta berri Eguna. Lapuebla.
Feria de la Patata
Dia de la Trufa
Feria Perretxiko. Kuartango
Txakolinare Eguna
Udaberriko ezti eguna
Zaldiaren eguna
Feria Santiago Gasteiz
Feria Gastronomita Gasteiz
Baserritaren eguna. Laudio
Feria de Angosto
Artzain eguna
Feria Salvatierra
Feria Alubia Pinta alavesa
Feria San Martin

HH eta LH 1 BEIREN:

Hona hemen Beiren egon ginenean egindako argazkiak:
Aquí podéis ver las fotos de Beire:

2009/06/08

Berriako Mantangorri gehigarrian agertu gara



Berria
egunkariak haurrentzat egiten duen Mantangorri gehigarrian agertu gara.
Azalean gure Txema ponposo ponposo dago Pirritx, Porrotx, Marimotots eta haur pilo baten erdian, eta barruan Gartxorekin batera ikastolako haurrek eginiko marrazkiak azaltzen zaizkigu.
Araba Euskaraz bertan dugu jadanik eta Berriak dioen bezala FESTARAKO PREST gaude!!!



Los alumnos de San Bizente Ikastola hemos aparecido en el suplemento infantil Mantangorri del periódico euskaldun Berria. Araba Euskaraz está cada vez cerca y como dicen en Berria, ya estamos preparados para la fiesta, Festarako prest!!!

2009/06/03

Heldu zaie!!!


Nikaraguatik eskutitz bat ikastolara heldu da.
Duela hilabete batzuk LH 5.mailako ikasleen proiektu baten barruan merkatu bat antolatu zen eta bertan lortutako dirua Nikaraguako Puerto Morazan herriko eskolara bidali zen. Zergatik? Beraientzako grabatzen ari ziren bideo bat ikusi ahal izateko.
Orduan, helburua dirua lortzea izan zen, telebista bat eta DVD bat erosteko adina. Diru dexente lortu zenez, bertakoek, trikimailu batzuk erabilita, erosi ahal izan dute bai haurreskolarentzako zein eskolarako gauza biak.
(Argazkietan: ezkerraldean eskolako LH 5.mailakoak eta eskubialdean haurreskolakoak gure laguntzari esker lortutako jangelan).
Poz-pozik agertu dira eta eskerrak ematen dizkigute eta prest agertu dira gurekin harremana mantentzeko eskutitzen bitartez.
Edonork ere beraiekin harremanatzeko aukera nahi izatekotan posible du, ikastolara etorri eta kontaktua pasako diogu. Eta noski,ikus ditzazkezuen argazki gehiago, fakturak eta idatzitako eskutitza baditugu ere.
Beraz, esan dezakegu dirua heldu zaiela, helburua lortu dugula eta denok pozik gaudela.
Zorionak eta mila esker hau guztia posible egin duzuenoi.


A la ikastola ha llegado una carta de Nicaragua. En ella aparecen unas fotos, facturas y una carta.
Todo esto es gracias a un proyecto que hace meses llevaron a cabo l@s alumn@s de 5º de Primaria. Organizaron un mercado para sacar dinero con el fin de que la escuela de Puerto Morazan Nicaragua comprara una televisión y un DVD y así poder ver el video que les estaban preparando.

El objetivo se cumplió y gracias a una serie de trucos que hicieron l@s de allá consiguieron comprar dos televisiones y dos DVDs. Un lote para prescolar y otro para la escuela.
(Fotos: a la izquierda l@s alumnos de la escuela de 5º de Primaria y a la derecha l@s alumn@s del prescolar en el comedor que gracias a nosotr@s tambien construyeron).
Estan contentísimos y nos dan las gracias, estan dispuest@s a seguir en contacto con nosotr@s vía postal .
Si alguien está interesado en relacionarse con ell@s lo puede hacer pidiéndonos el contacto. Y por supuesto, también os podéis acercar a ver el resto de las fotos, facturas y la carta.
Podemos decir que llegó el dinero, se consiguió por tanto el objetivo y tod@s estamos content@s.
Muchas gracias a tod@s los que lo habéis hecho posible.

Bitartean jolasean: txangoa

Bitartean jolasean ekartetik proposamen hau bidaltzen digute:

Desde la asociación Entretanto Entretente nos envian esta propuesta de excursión:

2009/06/02

Oionen inguruko bideoa

Baina, baina, oraindik ez duzu Oion ezagutzen?
Erreportaje hau mundu osoan zabaltzen ari da eta, ikusiko duzue, ARABA EUSKARAZ egunean, ekainaren 21ean, hamaika tokitako pertsonak etorriko zaizkigu.

Si queda alguien en el mundo que no conoce Oion, después de ver este pequeño reportaje querrá venir a conocerlo, y seguramente elegirá el día del ARABA EUSKARAZ, 21 de junio para hacerlo.

Agurtzane Olaiz gure ikastolako irakaslea izan zen hainbat urtez. Orain dela bost urte Bizkaiara itzuli zen eta han dago lanean, baina… ezin Oion ahaztu, eta noiz behinka bisitan etortzen da familiarekin.
Horietako batean lan bat burutzen ari zen Oion-Bermeo: ardo eta arrainaren ibilbidea-ri buruz, eta hona hemen Oionen grabatu genuen bideoa.
Ea gustuko duzuen, guk behintzat primeran pasatu genuen eta.



Agurtzane Olaiz fue profesora de nuestra ikastola. Hace cinco años que volvió a Bizkaia, pero ya sabéis que nadie nos olvida y de vez en cuando suele venir a visitarnos con su familia.
En una de esas visitas, nos comentó que estaba realizando un trabajo sobre La ruta del vino y el pescado: Oion-Bermeo, y para ello grabamos estas secuencias en Oion. Esperemos que os guste.