2007/11/19

DBH 3 eta 4 Aiara bailaran

Hara Bada, Araba da programaren barnean, azaroaren 16an Oiondik Iparraldeko haranak ikustera joan ginen. Bidaia luzea zenez, monumentu inportanteenak bisitatzea erabaki genuen, bi ordu baino ez baikenituen dena ikusteko. Horregatik, ikusi genuen lehenengo gauza Kexaan dauden Ayala Kantzilerraren dorretxea, hilobia eta eliza izan ziren.
Hango apaizak oso ondo azaldu zigun nortzuk zeuden dorrean lurperatuta, Kantzilerra bera eta Leonor bere emaztea. Erretaula gotikoa ere ikusi genuen. Gero dorrera igo ginen. Goitik, Ayalako Kantzilerrak haranak eta mendiak ikus eta kontrola zitzakeen, guk paisaiaz gozatzeko aprobetxatu bagenuen ere. Ondoren, bertako museoan, hainbat objektu ikusi genituen, adibidez erlikarioa, Ama Birjinaren ile bat gordetzen duena, eta bide batez Ayalatarren familiaren historia ezagutu. Hamarretakoa egin, autobusa hartu eta Artziniegara joan ginen. Han museo etnografikoa ikusi genuen: artilea, egurra, burdina... nola lantzen zen azaldu ziguten, eta hogei minutu izan genituen herria pixka bat ikusteko eta bokata jateko.

Hara Bada, Araba da-ren blogean azaltzen gara. Hau ikusteko klikatu hemen.

El pasado viernes, día 16 de noviembre, los alumnos de 3º y 4º de secundaria fuimos a conocer el valle de Ayala por medio del programa Hara Bada, Araba da. Al ser el viaje tan largo, tuvimos que limitar la visita a los monumentos más importantes. Así, disfrutamos mucho conociendo la historia del Canciller Ayala, con la visita a su casa-torre y al museo adyacente.

Luego fuimos a ver el museo etnográfico de Artziniega y tuvimos tiempo libre para comer el bocata mientras recorríamos las calles de la villa.



No hay comentarios: