2008/11/28

ANTZERKI POLITA IKASTOLAN

Ttiki Ttakak antolatuta, antzerki polita ikusi ahal izan genuen atzo, hilak 27, ikastolako gimnasioan. Zirika Zirkus-en "Nik egin beharko"&ko antzezlana ikustera berrogei bat inguratu ginen eta benetan oso ondo pasa genuen Pantxikaren koreografiarekin. Gainera Eñauti protagonista izatea tokatu zitzaion eta benetan oso ondo sartu zen bere paperean.


Ayer, día 27 de noviembre, pudimos disfrutar
en el gimnasio de la ikastola de una obra de teatro muy divertida "Nik egin beharko"&ko de la compañía Zirika Zirkus. Organizado por Ttiki Ttaka, acudimos unos cuarenta espectadores y lo pasamos en grande. Además a Eñaut le tocó ser protagonista de la coreografía de Pantxika, y realmente hizo muy bien su papel.

LH6 At the restaurant 2.0


LH6ko ikasleek sketch sorta bat idatzi eta antzeztu zuten. Horientzako baldintza bakarra jatetxe batean gertatzea zen. Hona hemen beren ahaleginaren emaitza:

Los alumnos y alumnas de LH6 escribieron y escenificaron una serie de sketches para los que sólo había una condición: que sucedieran en un restaurante. He aquí el resultado de sus esfuerzos:

The students from LH6 wrote and produced a series of short sketches with a single premise: they had to take place in a restaurant. Here is the outcome of their effort:

2008/11/27

LH5.mailan Txanelan


2.gaian Txanelaren eskutik Euskal Herriari buruzko informazio pilo bat ari gara ikasten. Honi buruzko zerbait baduzue gure blogean klikatu hemen.

En el segundo tema de Txanela estamos aprendiendo mucho sobre el País Vasco. Si queréis obtener algo de información acudid a nuestro blog clicando aqui.

2008/11/26

Denak abesten!!

Hemen daude L.H.1 eko ikasleak denboraren makinaren kanta abesten.
Joango ote dira Maddalen eta Ferminekin dinosaurioen garaira?

Aquí están los alumnos de L.H.1 cantando la canción de la máquina del tiempo.
Se marcharán con Maddalen y Fermin a la época de los dinosaurios?

IRRATSAIOAK ARABAR ERRIOXA IRRATIAN

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta Ttiki Ttaka Euskara Elkartea osatzen dugun ikastolok Arabar Errioxako Irratian irratsaioak egingo ditugu egunero goizeko 11-etatik aurrera. Bihar bertan hasiko gara irratsaioekin:

- azaroaren 27an, osteguna, Lantziego Ikastola.
- azaroaren 28an, ostirala, SAN BIZENTE IKASTOLA (Oion).
- abenduaren 1an, astelehena, Erentzun ikastola (Biana).
- abenduaren 2an, asteartea, Assa ikastola (Lapuebla).
- abenduaren 3an, asteazkena, Oiongo IKA-Errioxa euskaltegia.

Jar ezazue diala dagokion tokian eta entzun itzazue gure irratsaioak.

Con motivo del día Euskararen Nazioarteko Eguna (Día Internacional del Euskara), las ikastolas que integramos la asociación del euskara Ttiki Ttaka realizaremos programas de radio a partir de mañana jueves a las 11 de la mañana.

-
27 de noviembre, jueves, Lantziego Ikastola.
-
28 de niviembre, viernes, SAN BIZENTE IKASTOLA (Oion).
-
1 de diciembre, lunes, Erentzun ikastola (Biana).
-
2 de diciembre, martes, Assa ikastola (Lapuebla).
-
3 de diciembre, miércoles, el euskaltegi IKA-Errioxa de Oion.

Ya sabéis pues, sintonizad el dial y escuchad nuestros programas.

Biharko plana: Antzerkia ikastolan

Bihar arratsaldeko 20:30etan, Ttikittakak antolaturik, Zirika zirkus taldearen
"Nik egin behar & ko"
antzerkia ikusteko aukera izango dugu ikastolan.

Anima zaitezte eta etorri; ez galdu aukera polit hau, ikastolan bertan antzerkia ikusteko.

El plan para mañana:
Mañana a las 20:30 y organizado por Ttikittaka, tendremos la oportunidad de disfrutar de la obra de teatro "Nik egin behar & ko" de la compañía Zirika Zirkus.
Animaos y no dejeis escapar esta bonita oportunidad de disfrutad del teatro en la misma ikastola.

LH5ekoen 1.gaikoen lanak


Lenguan eta Txanelan egindako proiektuak ikusgai daude. Azalpen gehiago nahi izatekotan klikatu hemen.

Los proyectos hechos en Txanela y en Lengua se pueden ver. Si queréis más información, klicad aquí.

2008/11/25

Lh5ekoen albisteak


Txoko txuri berria daukagu ikusi nahi baduzue klikatu hemen.

En 5º tenemos nuevo rincón temático si queréis verlo haced klic aquí.

ARABA EUSKARAZ AURKEZTU GENUEN ATZO

Denborale ikaragarriari aurre eginez Araba Euskaraz 2009 jaia aurkeztu genuen atzo Gasteizen. Federazioan geneukan hitz ordua eta hantxe agertu ziren hainbat komunikabidetako kazetari ugari bakoitza beren blok, mikrofono eta kamerak eskutan hartuta, eta guztien aurrean urduri xamar Lorea Unanue lehendakaria, Txema Okiñena zuzendaria eta Mikel Fdez/Arroiabe logoaren egilea geunden. Araba Euskarazen helburuen berri eman, logoaren esanahia azaldu eta ikastolaren historia laburraz hitz egin genuen bai euskaraz eta baita gazteleraz ere. Ondoren Txemak eta Loreak elkarrizketa ugari egin zituzten zuzenean Radio Vitoria, SER, Onda Cero eta Laudio Irratiarentzako.
Ikus ezazu egunkarietan gaur izan dugun oihartzuna:
berria
gara
noticias de alava
eitb
el correo
telecinco
argia

A pesar del terrible temporal, ayer presentamos el Araba Euskaraz 2009 en Gasteiz. La cita era en la Federación y allí nos reunimos muchos periodistas y con ell@s la presidenta de la ikastola Lorea Unanue, el director Txema Okiñena y el realizador del logotipo Mikel Fdez/Arroiabe. Allí presentamos los objetivos de la fiesta, el significado del logo y una breve historia de la ikastola. Nada más terminar la rueda de prensa Txema y Lorea tuvieron que hacer varias entrevistas en directo para Radio Vitoria, SER, Onda Cero y Radio Llodio.
Arriba tenéis lo que ha aparecido en la prensa de hoy.


ikastolako argazkiak



Kaixo bada jada daukagu martxan ikastolako argazkien zerbitzari berria. Bertan sartzeko egin klik goiko "argazkiak" botoian. Ea gustuko dituzuen.



Hola, ya está en marcha el nuevo servidor de fotos de la ikastola. Para acceder a él hacer clic en el botón "argazkiak" de la barra superior. A ver si os gustan.

2008/11/21

Egungo gizartean hezitzeko erronka-el reto de educar en la sociedad

Pasa den larunbatean Langraiz Okan oso hitzaldi interesgarria izan genuen Jaume Funes hizlaria izanda. Arabako landa eremutik bi autobus antolatu ziren eta hitzaldian baita bertan eman ziguten hotamenarekin primeran pasa genuen.

Anima zaitezte hurrengorako!!!

El sábado pasado tuvimos una conferencia en Nanclares de la Oca teniendo como ponente a Jaume Funes. Fuimos dos autobuses y la conferencia resultó muy amena ya que pudimos tomar parte con nuestras preguntas y disfrutar del lunch con el que nos obsequiaron.

¡Animaos para la próxima!

2008/11/20

L.H.5-WITCHES AND WIZARDS


Ikusi nahi baduzu zein ondo pasatzen duten ingelesean, sakatu PLAY

Para comprobar lo bien que se lo pasan en inglés, dale al PLAY

2008/11/19

Orain badakigu dinosaurioen desagerpenaren zergatia. Hemen duzue bideoa: Lehenaldian, dinosaurioak ere puzkerrak botatzen zituzten!! Baina dinosaurioen puzkerrak ez zuten zer eginik txerrien puzkerren kontra!!!!

Ahora ya sabemos el porqué de la extinción de los dinosaurios. Aqui teneís el video: En el pasado, los dinosaurios tambien se tiraban pedos!! Pero los pedos de los dinosaurios no tenian nada que hacer contra los de los cerdos!!!!!!

2008/11/18

"El vaso que colmó la gota" antzerkia ikusten

Astelehenean "SOS Racismo"k antolatutako "El vaso que colmó la gota" antzerkia ikusi genuen Oiongo zineman. Carlo Mó eta konpainiaren eskutik ikuskizun barregarri honetaz gozatzeko aukera izan genuen DBH eta LH6ko ikasle guztiok.

El lunes los alumnos y alumnas de DBH y LH6 acudimos a ver la obra de teatro llamada "El vaso que colmó la gota", de la compañía de Carlo Mó. Tuvimos la oportunidad de disfrutar de este divertido espectáculo gracias a que "SOS Racismo" hizo posible que se escenificara en el cine de Oion.

H.H 5 GIMNASIOAN


Ikusi nahi baduzue 5 urtekoak gimnasioan hemen daukazue aukera.

Si quereis ver a los niños de 5 años en el gimnasio aqui teneis la oportunidad.

Urrutiko intxaurrak hamalau gerturatu eta lau


Intxaur kanpainarako LH6. mailakoek egin duten antzerkiaren argazkiak ikusi nahi badituzue kliklatu hemen
Para la nueva campaña de potenciación del uso del euskara en la ikastola los alumnos de 6º de Primaria han realizado un pequeño teatro. Si queréis pinchad arriba (hemen)

2008/11/14

EZ-OHIKO BATZAR OROKORRA / ASAMBLEA GENERAL EXTRAORDINARIA

San Bizente Ikastolako Kooperatiba elkartearen ez-ohiko batzar orokorrerako deialdia luzatu dugu azaroaren 18an bertan parte hartzeko. Arratsaldeko 19:00etan izango da lehen deialdia eta 19:30tan bigarrena. Hegoalde Aretoan izango da (Osakidetza ondoan).
Gai zerrenda:
1.- Agiria onartzeko bi bazkideren izendapena.
2.- Eskola Kontseilurako hauteskundeak.
3.- Ikastolako Urteko Plana 2008-09.
4.- Hezkuntza proiektuak: Urtxintxa-Txanela, Teknologia Berriak y Hazitegi.
5.- Araba Euskaraz 2009.
6.- Galde eskariak.
Oharrak:
- Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.



El Consejo Rector de la Sociedad Cooperativa San Bizente ha convocado la Asamblea General Ordinaria para el día 18 de noviembre a las 19:00 (en primera convocatoria) y a las 19:30 (en segunda) en la sala Hegoalde (en el Centro de Salud).


Orden del día:
1.- Nombramiento de dos socios para la firma del Acta.
2.- Elecciones al Consejo Escolar.
3.- Plan Anual del Centro 2008-09.
4.- Proyectos educativos: Urtxintxa-Txanela, Nuevas Tecnologías y Hazitegi.
5.- Araba Euskaraz 2009.
6.- Ruegos y preguntas.
Nota:
- Habrá servicio de guardería.

LH 6: Europara goaz

http://gogotsu.blogspot.com/2008/10/gai-berria-hasi-dugu-europa.html

Goiko helbide honetan klikatuz gero gurekin jolasteko aukera izango duzue, anima zaitez gurekin herrialdeak ezagutzen.

Si visitáis la dirección propuesta conoceréis algunos países de Europa con nosotros. ¿Os animáis?

2008/11/13

Unibertsoaren gaia


Unibertsoa izan genuen gure Txanelako 1.gaia eta horretan gauza mordo bat ikasi genitue. Zuek jakinmina baldin baduzue sartu zaitezte gure blogean eta pilo bat ikasteko aukera izango duzue.

En el primer tema de Txanela estudiamos el universo y con ello aprendimos un montón de cosas. Si tenéis curiosidad y ganas de aprender meteos en nuestro blog.

Greba egin duten Ikasleen ituna

Gure DBH 3 eta 4ko ikasle batzuk gaurko greba deialdia jarraitzea erabaki dute eta itun hau aurkezten digute:

BOLONIAKO ITUNAREN KONTRAKO GERRA
Azaroaren 13an, osteguna, DBH 3 eta 4ko ikaslegoaren gehiengoa greba egiteko erabaki dugu Boloniako itunai ezetza emateko. Boloniako itunaren plangintza hau azkenean aurrera ateratzen bada, hainbat ondorio txar ekarri ahal ditzake.
Selektibitarearen gogortzea. Horren eraginez, jende gutxiago sartuko da unibertsitatean eta bakoitza egin nahi duen karrera egiteko oztopo bat izango da.
Unibertsitatean diru gehiago ordaindu beharko da, gainera asistentziak notaren zati bat hartuko du eta lan egiten duen jendeak zailtasun izango ditu gainditzeko.
Beraz, plan Bolonia hori aprobatzen bada bakarri ondoko txarrak ekarriko ditu. Gure ustez, unibertsitatea guztiontzako zerbitzu bat izan behar da eta ez zerbait elitista.


Algun@s de nuestr@s alumn@s de DBH 3 y 4 han secundado la convocatoria de huelga que había para el día de hoy.

HUELGA EN CONTRA DEL PLAN BOLONIA
El jueves 13 de noviembre, la mayoría del alumnado de 3ª y 4ª de ESO han llevado a cabo una huelga para protestar por el plan de la carta Bolonia. Si al final se lleva a cabo el plan que el gobierno pretende, solo traerá consecuencias negativas.
El endurecimiento de la prueba de selectividad: Esto, hará que menos gente entre en las universidades.
Habrá que pagar más dinero en las universidades, encima la asistencias a clase contará para las notas. Asi que la gente que quiera trabajar a la vez que estudiar tendra dificultades para trabajar.
Finalmente, si el plan Bolonia se aprueba solo dará una imagen elitista a las universidades de nuestro estado, algo que debería de ser algo publico, para todos.

Sinatuta: Nerea Correa, Klaudia de la Huerta, Adrian Cabañas, Ibai Landa, Pablo Eusebio, Endika Sarabia, Josune Alvarez, Endika Calleja, Irune Gaston, Ruben Crespo, Jokin Zabala eta Ander Albarran.

Esteka interesgarriak honen inguruan:
Zertan datza: http://es.wikipedia.org/wiki/Declaraci%C3%B3n_de_Bolonia

L.H.6. MAILAKOEK JO TA SU INFORMATIKAREKIN


Oso motibatuta daude ikasle gehienak informatikarekin baina espreski ikusten ditut 6.mailako ikasleak. Saio gutxi batzuetan asko ikasi dute eta gehiago lortuko dute horren txintxo eta adi jarraitu ezkero.
Animo eta segi horrela!!!

Tod@s l@s alumn@s están muy emocionados con la informática. Pero especialmente l@s alumn@s de 6º. En pocas clases han aprendido un montón y conseguirán aprender mucho más si siguen así de atentos y formales. ¡¡Ánimo y seguíd así!!

Umeentzako txokoa:

Hemen duzue umeentzako interesgarria izan daitekeen ipuin bat.
Lauraren txokoa

UN TXOKO PARA L@S NIÑ@S:
Aquí tenéis un cuento que puede ser interesante para los/as niñ@s.
Lauraren txokoa

2008/11/12

gure bloga berriro martxan

Ikusi ahal izan duzuenez, azken bost egun hauetan gure bloga ez da ikusgai egon. Eskerrak aldeko haizeak piratak aurkitzea lagundu gaitu eta kainoien hotsa desagertu denean konpontzea lortu dugu. Jarrai dezagun beraz gure blogaz gozatzen. Animo eta aurrera.
Como habréis podido ver, durante estos últimos días nuestro blog no ha estado visible. Menos mal que vientos favorables nos han ayudado a encontrar a los piratas y tras el bramido de los cañones hemos conseguido arreglar el desaguisado. Sigamos pues disfrutando de nuestro blog. Animo eta aurrera.

2008/11/11

Larunbatean Aretxabaletan izan ginen


Larunbat honetan, hilak 8, Aretxabaletan izan ginen irakasleak, irakasle ohiak eta familiakoak. Bertan bildu ginen Txema, Eugenio, Karmele, Alvaro, Endika, Itziar, David, Maite Flores, Eñaut, Maite Remen, Iker, Myriam, Iñigo, Arantxa, Ima, Txaro, Laura, Teresa, Ortzi, Amaia, Leire, Joana eta Mikel, eta gurekin batera Ane, Aitor, Oier, Ainhize eta Asier. Goizean Urkulu urtegiari bira eman genion eta bertan argazki ederra atera genuen Araba Euskarazen arroparekin, eta ondoren bazkaltzera joan ginen. Giro onean ibili ginen eta aspaldi ikusten ez genituenekin egoteko aukera bikaina izan genuen. Eguraldiak ere lagundu zigun... ezin gehiago eskatu!

2008/11/10

LH5 eta 6 Munduko emakumeen erakusketan


Bazterra aretoan egon ginen argazki erakusketa bat ikusten.
Gehiago jakin nahi baduzue klikatu hemen. Eta hemen.

L@s alumn@s de 5º y 6º estuvimos en la sala Bazterra en una exposición fotográfica. Si queréis saber mas haced clik aquí. Y aquí también.

2008/11/08

Dinosaurioen garaia

L.H.1 klasean txanelako 2.liburuarekin hasi dira eta liburu horretan dinosaurioen garaia lantzen dute. Maddalen eta Fermin garai horretara joan dira denboraren makinaren bitartez.

En la clase de 1º han empezado con el segundo libro de txanela en el cual se trabaja la época de los dinosaurios.
A esa época han viajado Maddalen y Fermin mediante la máquina del tiempo.

2008/11/07

Dislexia ezagun ezezaguna


Denek entzuna dugu dislexia, baina benetan nahaste honek duen eraginaren jabe gara? Eta erantzun egokia emateko baliabide posibleak ezagutzen ditugu?
Klikatu hemen

Todos hemos oido hablar de la dislexia, ¿Pero realmente conocemos lo problemas que causa? y ¿Sabemos como actuar?
Pulse aquí

Ezusteko bixita DBHn

Iaz DBH 4n izan genituen ikasle batzuk bixitan etorri zaizkigu gaur. Azterketa garaian daudenez une labur batez liburuak alde batera utzi eta iazko irakasleak agurtzera etorri dira Sandra, Iraultza, Nekane, Aitana, Unai eta baita duela urte batzuk agur esan zigun Naikari ere. Ondoan duzue DBH4 bukatu zutenean egin genuen bazkariko argazkia.
Denak oso gustura omen dabiltza eta notak ere nahiko onak ateratzen omen dituzte.
Irakasleon partez mila esker bixitan etortzeagatik eta zorterik onena aurrerantzean.
Hoy hemos tenido una visita inesperada por parte de alumn@s que el año pasado estuvieron en cuarto de secundaria. Sandra, Iraultza, Nekane, Aitana, Unai y con ell@s también Naikari. Tod@s están muy content@s en la nueva ikastola y están sacando buenas notas también.
Muchas gracias por la visita y buena suerte.

ESKOLA KONTSEILUA - CONSEJO ESCOLAR

Pasa den azaroaren 4ean izandako Eskola Kontseiluan adostu zen bezala, hiru kide berriren hautaketarako prozesua abian da dagoeneko.
Azaroaren 6tik 11ra artekoa izango da hautagaiak aurkezteko epea eta aurkezturiko kandidaturen hautaketa azaroaren 18an egingo da San Bizente Ikastolako Ez-ohiko Asanbladan.

Tras el Consejo Escolar celebrado el 4 de noviembre, se pone en marcha el proceso de elección de tres nuevos candidatos para dicho Consejo. El plazo de presentación de candidaturas será el 6 al 11 de noviembre y la votación se llevará a cabo el 18 de noviembre, en la Asamblea General Extraordinaria de San Bizente Ikastola.

2008/11/04

LH 6: ipuinak idazten


LH 6ko ak ipuinak idatzi dituzte eta bideo bat prestatu dute.
Ikusi nahi baduzue beraien lana, sartu Gemaren blogan hemen.

L@s alumb@s de 6º de primaria han escrito unos cuentos preciosos y con ellos han preparado un video. Si queréis ver su trabajo, entrad en el blog de Gema aquí.

2008/11/03

Teknologia berrien beste pauso bat: Azterketa digitala.

Aurreko posta batean azaldu genuen bezala jadanik hasiak gara ordenagailu gela birtualarekin. Horretan bereziki aritu direnak Amaia, Maider, Ortzi eta Maria dira eta jadanik ikasleek gustura hartu dituzte ordenagailu bidezko klaseak.
Gaur pausu berria eman dugu. Laugarren mailako ikasleek lehenengo azterketa digitala egin dute Biologia arloan. Hona hemen azterketa. Anima zaitezte zuek ere betetzen, ea zein nota ateratzen duzuen.

Hace unas semanas os mostramos como l@s alumn@s de DBH habían comenzado a practicar con los nuevos ordenadores en el aula digital. Amaia, Maider, Ortzi y Maria los han utilizado varias veces.
Hoy hemos dado un nuevo paso adelante al plantear el primer examen digital. Aquí tenemos el examen.



1. irudia



2. irudia





3. irudia




4. irudia




5. irudia




6. irudia