2007/12/23

zorionak eta urte berri on

ondo pasa oporretan

2007/12/21

bidezko merkataritza

Ikastolako gimnasioan, abenduak 15an eta 16an, Bidezko Merkataritzako postua izan dugu. Ez da izan egiten den lehenengo aldia. Bertan produktu ezberdinak izan ditugu: elikagaiak, arropak eta artesania. Hauek, Logroñoko Elkartasun dendatik ekarritako produktuak ziren. Postuarekin batera Nikaraguan egindako proiektu baten (Haur eskola batentzako jangela) argazki eta dokumentu erakusketa zegoen.
Jende asko hurbildu zen bertara eta hainbat erosketa egin.
Arduradunaren eskutik: mila esker guztioi.
argazki guztiak ikusteko: hemen





En el gimnasio de la ikastola, este 15 y 16 de diciembre, ha habido un puesto de Comercio Justo. No es la primera vez que se hace. Allí­ podí­amos encontras diferentes productos: de alimentación, textil y artesaní­a. Estos productos, fueron traí­dos de la Tienda de la Solidaridad de Logroño. Junto con el puesto había una exposición de fotos y documentos, de un proyecto hecho en Nicaragua (un comedor para un preescolar). Se acercó bastante gente y participó con su compra.
De parte de la responsable: muchas gracias a tod@s.
para ver todas las fotos: aquí

2007/12/20

LH 3. MAILAKOEN PROIEKTU ZORAGARRIA

LH 3. mailakoak zoragarri ibili dira lehen hiruhileko honetan TXANELA proiektuan. Beraien bitartez HH eta LH 5. mailako ikasleek eta HHko irakasleek, Isak eta Endikak Oion askoz hobeto ezagutzeko aukera paregabea izan dugu.

Hiruhilekoan zehar herrian zehar buelta bat eman, auzo ezberdinak ezagutu eta deskribatu, argazkiak atera, auzoak, herriak eta hiriak zer diren deskubritu eta guztia kartel erraldoietan antolatu dugu modu bikain batean. “Bazter guztiei begira”, “Argitxo” eta Euskal Herria zer den oso ondo adierazten duen “Zazpi Euskal Herriak” abestiak ere landu ditugu.

Lan bikaina egin dugu eta bukaera ere horrelakoa izan da, BIKAINA. Eginiko lan guztia bildu eta aurkezpen bikainak prestatu baitzituzten HH eta LH 5. mailako ikasle eta irakasleentzat.

ZORIONAK GUZTIOI ETA SEGI HORRELA!!!!!

L@s alumn@s de LH 3 han realizado un trabajo estupendo dentro del proyecto TXANELA durante esta primera evaluación. Gracias a ell@s tanto l@s alumn@s de HH, de LH, asi como Isa y Endika, hemos tenido oportunidad de conocer mucho mejor el pueblo de Oion.

Durante este trimestre hemos estado recorriendo el pueblo, conociendo y describiendo cada barrio, sacando fotos y plasmando todo esto en unos murales gigantes. Para ello también hemos trabajado con canciones como “Bazter guztiei begira”, “Argitxo” y “Zazpi Euskal Herriak”.

Resumiendo, la valoración ha sido excelente y asi hemos terminado, presentando nuestro trabajo antes nuestr@s compañer@s de HH y LH 5.

¡¡¡¡FELICIDADES A TOD@S Y A SEGUIR ASÍ!!!

Si quieres ver los videos aprieta el botón....


lh3koen aurkezpena

2007/12/18

Urtarrilaren 7an


Azkenean badakigu noiz aterako garen Aritz eta Mikel telebistan Mihiluze saioan. Urtarrilaren 7an izango da lehenengo programa eta hortik aurrera hainbat egunetan izango gaituzue zuen etxeetan.

Esan beharra daukagu esperientzia oso polita izan zela. Izugarri ongi zaindu gintuzten eta jende famatu ugari ikusi genuen; Goenkale, Noaoa! eta Vaya semanitako aktoreak, Txirri, Mirri eta Txiribiton... Gainera poltsikoa ere zerbait bete dugu eta ezingo gara kexatu.

Mila esker ikasle eta irakasle guztioi hainbeste animatzeagatik eta bereziki DBH 1-ekoei imihintzioka entrenatzen laguntzeagatik. Ondo ondo pasa guztiok gabonetan.

Ya sabemos cuando vamos a salir en la televisión. Será a partir del día 7 de enero.
Hemos de decir que ha sido una esperiencia muy bonita, pues nos han tratado de maravilla y además hemos coincidido con muchas caras famosas de varias series de ETB.
Queremos agradecer asímismo a todos los alumn@s y profesor@s por habernos animado tanto, especialmente a DBH 1, pues nos ayudaron con la prueba de mímica.

2007/12/14

paperezko egiturak

2007/12/13

gabonak datoz....

Hona hemen Andreak ekarri digun bideoa. Mila esker eta ea gustuko duzuen.

Parece que se acercan las navidades. Aquí teneis el video que nos ha pasado Andrea, a ver si os gusta.

2007/12/12

gure blog txapelketa


Beno, bada 100 botoetara ailegatu gara. Zorionak guztioi eta bereziki Ekaitzeri, bera baita boto gehienak lortu dituena.
Lan ederra egiten ari zarete, animo eta aurrera....


Pues ya llegamos a los 100 votos. Felicidades a tod@s y especialmente a Ekaitz que es el que ha logrado el mayor número de votos.
Estais haciendo un buen trabajo, animo y adelante...

2007/12/10

2007/12/05

LH 2 B maketa berria


Hementxe gaude berriro.

3.Txanela hasita daukagu. Honetan itsasoa, marinelak, euskal balea eta piratak aztertuko ditugu. Horregatik maketa berria egin dugu etxetik ekarritako eta aparte lortutako materialarekin. Oso polita geratu zaigu eta horregatik gonbidatu nahi zaituztegu gure gelara egindakoa ikus dezazuen.

Posible duzuenean etorri.

De nuevo aquí.

Al cambiar de libro de Txanela y con ello el tema. Hemos hecho una nueva maqueta, con el material recolectado entre tod@s l@s de clase. Nos ha quedado muy bien y os queremos invitar a que vengáis a verla.

L.H. 4. MAILAKOAK INDIOARENA EGITEN:


Karmeloren gelako ikasleak “Ameriketara joan nintzen!” txanela liburuarekin daudela indioarena egiten egon dira gelan eta horren erakusgarri argazki batzuk egin dizkiegu: Jau!

L@s alumn@s de 4º de Primaria han estado haciendo el indio en clase y como muestra de ello les hemos hecho unas fotos: Jau!

2007/12/04

HH 5 URTEKOAK MAMIA EGITEN


Gure aurreko ipuinean artzai bat genuen protagonista; haren bizimodua aztertu eta gero, ardiak eraisten ikusi genuen eta mamia egiteko gai izan ginen.
Bikain atera zitzaigun !!!


En nuestro cuento anterior el protagonista era un pastor; después de analizar su forma de vida y ver como ordeñaba a las ovejas, fuimos capaces de hacer unas deliciosas cuajadas. Estaban buenísimas!!!


Ikastola bertsotan


Azken urteotan bezala, Julen Zulaika etorri zaigu ikastolara DBH3ko ikasleekin bertsolaritza ikastaro bat egitera. Hasierako lotsa gainditu eta gero, gustora ibili ziren gure ikasleak eurek asmatutako bertsoak botatzen, hitz jokoetan parte hartzen eta bertsolaritzaren munduan murgiltzen. Ikastaroari amaiera jartzeko, ostiralean DBHko ikasle guztiak bildu genituen bertso saio bat egiteko. Juleni horretan laguntzeko Iñaki Biñaspre bertsolaria ere gure artean ibili zen, ofizioka eta bakarka bat-bateko bertsoak sortuz. Izandako harrera ona ikusita, espero dugu datorren urtean ere guregana itzultzea.

Como en anteriores años, el bertsolari Julen Zulaika vino a la ikastola a impartir un curso de bertsolaritza a los alumnos y alumnas de DBH3. Después de vencer la vergüenza inicial, participaron de buena gana cantando bertsos creados por ellos mismos, participando en juegos de palabras y profundizando un poco en el mundo de la bertsolaritza. Para finalizar el curso, juntamos a todos los alumnos de DBH en una sesión de bertsos. Para ayudar a Julen tuvimos entre nosotros al bertsolari Iñaki Biñaspre, y juntos nos mostraron las diferentes modalidades de improvisar bertsos. Vista la excelente acogida, esperamos que el año que viene volvamos a tenerlos entre nosotros.

2007/12/03

L.H.5 irratian


Joan den azaroaren 30ean Euskara Nazioarteko Eguna aitzakitzat hartuta, L.H.5 ikasleok irrati saioa prestatu genuen Arabar Errioxako irratian. Hainbat atalez osaturiko saioa aurkeztu genuen: ipunak, horoskopoak,... Bertan primeran pasa genuen eta berriro joateko prest gaude.
L.H.5 en la radio
Con motivo de la celebración del Día Intenacional del Euskara que se celebra el 3 de diciembre los alumnos de 5º de primaria preparamos una emisión radifónica en la emisora de la Radio Rioja Alavesa. Dicha emisión constaba de varias secciones: cuentos, horóscopo etc. Nos lo pasamos muy bien y esperamos volver pronto

2007/11/30

Txin-txin, txin-txin... diruaren hotsa.


Txin, txin, txin, txin,
diruaren hotsa,
harexek ematen dit maitia
bihotzian poza.

2007/11/27

LH6 AT THE RESTAURANT

LH6ko ikasleak idazle eta aktore finak dira, “At the restaurant” izeneko sketch labur hauek idatzi eta antzezteko orduan erakutsi duten bezala. Baldintza bakarra jatetxe batean gertaturiko istorioak idaztea zelarik, irudimena martxan jarri zuten. Hauxe da beren lanaren emaitza:


Los alumnos y alumnas de LH6 son grandes escritores y actores, como han demostrado con los sketches titulados “At the restaurant”. Con la única condición de que la acción se situara en un restaurante, pusieron en marcha su imaginación. El resultado salta a la vista:


The students from LH6 showed their writing skills and acting chops in these short sketches called “At the restaurant”. The only condition was that the action had to take place in a restaurant, so they had to put their imagination to work. Judge the result for yourselves:



at the restaurant




2007/11/23

“EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA”

Guraso agurgarriok;

Datorren abenduaren 3an, urtero legez, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu munduko txoko guztietan. Bai, munduko txoko guztietan!
San Bizente ikastolako kideok, Xabierko Frantzisko Deunaren eguna, gure hizkuntza den Euskararen eguna ospatzeko, azaroaren 27tik abenduaren 4ra bitartean egitarau mundiala antolatu dugu gure ikastolako ikasle, ikasle ohi, langile eta gurasoontzat, egitaraua ikusteko klikatu botoia:


euskara eguna

Besterik gabe, parte hartu antolatu ditugun ekintzetan eta jolastu euskaraz, bizi euskaraz, ikasi euskaraz, ligatu euskaraz eta lan egin euskararen alde. Eztarriak apurtu arte abestu eta hitz egin!


Guraso agurgarriak;

El próximo 3 de Diciembre, como todos los años, celebraremos en todos los rincones del mundo el día internacional del Euskera. ¡Sí, sí en todos los rincones!
Los miembros de la Ikastola San Bizente, hemos preparado un variado programa entre el 27 de Noviembre y el 4 de Diciembre para celebrar el día de San Francisco Javier y el día del Euskera, todo ello para los alumnos, ex-alumnos, trabajadores y padres/madres, para ver el programa clic en el botón:


euskara eguna

Esperamos que participéis en las actividades que hemos organizado y, ya sabes, juega en euskera, vive en euskera, aprende en euskera, liga en euskera y trabaja en favor del euskera. ¡Hasta que te quedes afónico!

astelehenean jai


Ez ahaztu datorren astelehenean jai dugula HHn, LHn eta DBHn, beraz profita ezazue ikasteko, lehenengo ebaluaketa bertan dugu eta!


No olvidéis que el proximo lunes celebramos San José de Calasanz y tenemos fiesta en toda la ikastola, HH, LH, y DBH.
Así que ya sabéis, aprovechad el día para estudiar que la primera evaluación se acerca!!!!

2007/11/22

Maitaneren Gutuna



Hemen daukazue gure Maitanek bidalitako iruzkina, animatu eta idatziozue zerbait.


Kaixo aspaldiko lagunak! Askotan bisitatzen dut ikastolako web orria, eta gustura irakurri eta ikusten ditut berriak eta argazkiak. Dagoeneko urte eta erdi da ikastolari agur esan niola baina hala ere, ez dut ahaztu bertan utzi nuen altxorra. Gainera gaur, nire azken urteko argazkiak ikustean, oroitzapen asko berreskuratu ditut. Gogoz amorratzen nago ikastolara bisita bat egiteko baino momentuz ekainera arte ez dut uste EHra joango naizenik. Orain lanean nabilen ikastetxea oso ederra da eta gauza berri ugari ikasten ari naiz. Oso ikasle jatorrak ditut. Espainola irakasten diet eta hautazko moduan euskara irakasteko aukera eman zidatenez, hori ere bai. Nola esan ezetz atzerrian euskara irakasteko aukerari? 6 ikasle ditut euskara klasean! Beno, baten bati jakinmina piztu badiot, hemen duzue ikastetxearen web orria. Ingelesa praktikatzeko aukera bikaina duzue! www.sonomaacademy.org

Ondo segi denok eta zaindu gure euskara maitea. Ikusi arte lagunak!
Maitane Elorza

2007/11/20

05/06 kurtsoko argazkiak ikusgai






Jadanik martxan daude 05/06 kurtsoko argazkiak, ea gustuko dituzuen.

Ya podéis ver las fotos del curso 05/06, a ver si os gustan

2007/11/19

DBH 3 eta 4 Aiara bailaran

Hara Bada, Araba da programaren barnean, azaroaren 16an Oiondik Iparraldeko haranak ikustera joan ginen. Bidaia luzea zenez, monumentu inportanteenak bisitatzea erabaki genuen, bi ordu baino ez baikenituen dena ikusteko. Horregatik, ikusi genuen lehenengo gauza Kexaan dauden Ayala Kantzilerraren dorretxea, hilobia eta eliza izan ziren.
Hango apaizak oso ondo azaldu zigun nortzuk zeuden dorrean lurperatuta, Kantzilerra bera eta Leonor bere emaztea. Erretaula gotikoa ere ikusi genuen. Gero dorrera igo ginen. Goitik, Ayalako Kantzilerrak haranak eta mendiak ikus eta kontrola zitzakeen, guk paisaiaz gozatzeko aprobetxatu bagenuen ere. Ondoren, bertako museoan, hainbat objektu ikusi genituen, adibidez erlikarioa, Ama Birjinaren ile bat gordetzen duena, eta bide batez Ayalatarren familiaren historia ezagutu. Hamarretakoa egin, autobusa hartu eta Artziniegara joan ginen. Han museo etnografikoa ikusi genuen: artilea, egurra, burdina... nola lantzen zen azaldu ziguten, eta hogei minutu izan genituen herria pixka bat ikusteko eta bokata jateko.

Hara Bada, Araba da-ren blogean azaltzen gara. Hau ikusteko klikatu hemen.

El pasado viernes, día 16 de noviembre, los alumnos de 3º y 4º de secundaria fuimos a conocer el valle de Ayala por medio del programa Hara Bada, Araba da. Al ser el viaje tan largo, tuvimos que limitar la visita a los monumentos más importantes. Así, disfrutamos mucho conociendo la historia del Canciller Ayala, con la visita a su casa-torre y al museo adyacente.

Luego fuimos a ver el museo etnográfico de Artziniega y tuvimos tiempo libre para comer el bocata mientras recorríamos las calles de la villa.



2007/11/16

esamoldeak ikasten


hona hemen aste honetako esamoldea, adarra jo gabe...

Aprendiendo expresiones del euskera:
Esta semana diferentes formas de "engañar"...

2007/11/15

Gurasoak lanean


Hemen dituzue 3 urteko gelako gurasoak lanean txoko berri bat eraikitzen. Zorionak eta milesker, guztion artean aurrera goaz. Ea animatzen zareten eta argazki gehiago bidaltzen dizkiguzuen zerbitzariaren albumean eskegitzeko.

Aquí tenéis a un grupo de padres y madres que estuvieron el fin de semana pasado "construyendo" un nuevo txoko en el aula de 3 años. Felicidades y muchas gracias. Entre tod@s hacemos día a día una ikastola mejor. A ver si os animáis y nos mandáis alguna foto más para colgarlas en el album del servidor.

2007/11/13

ikastola guztiona delako

dastamenaren eguna


Gaur "dastamenaren eguna" ospatu dugu Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailakook. Zapore ezberdin asko dastatzeko aukera izan dugu: gazia, gozoa, garratza, mingotsa… eta nola ez, sentsazio ezberdin asko mihiaren zona ezberdinetan. Ikasi behintzat, ikasi dugu dastamenak gure egunerokotasunean garrantzi handia daukala, eta ezin dugula inondik inora gure elikadura baztertu, garrantzi handia baitauka egunero gure gorputzean zer sartzen dugun kontuan izateak. Badakizue, zaindu zuen elikadura, honekin batera osasuna zaintzen ariko zarete eta.

Mila esker Alberto eta Mari Sol zuen prestutasunagatik.


Hoy, los alumnos/as de 4º y 5º de Primaria, hemos celebrado el "Día del gusto". Para ello hemos contado con dos estupendos cocineros, Alberto y Mari Sol, quienes nos han hecho experimentar una multitud de sensaciones diferentes en nuestro paladar: salado, dulce, ácido, amargo…

Nos han enseñado también lo importante que es comer de todo pero buscando siempre una alimentación equilibrada, la importancia que tiene el gusto, saborear los alimentos, mezclarlos… En definitiva, tuvimos la ocasión de disfrutar y aprender más sobre aquellos aspectos en los que normalmente no reparamos. Muchas gracias a los dos por brindarnos esta oportunidad.

2007/11/12

Euskal Begirale Ikastaro berria Assa ikastolan!!!


EUSKAL BEGIRALE
IKASTAROA 2007

2007 – 2008
2 ikasturtetan garatuko da.
2008 - 2009

2 atal nagusi:
a) Teoriko-praktikoa: 204 ordu.
- 1. ikasturtean: 118 ordu.
- 2. ikasturtean: 86 ordu.
b) Praktika: 120 ordu gutxienez.
Ikastaroa bukatu ostean,
Eusko Jaurlaritzak onartutako begirale diploma jasoko
duzue.
Baldintzak:
2008ko ekainean 18 urte betetzea.
Euskaraz hitz egin eta ulertzeko gaitasuna.
Euskara eta aisialdia bultzatzeko konpromisoa.
Dirua: 350 €
200 € lehen ikasturtean.
150 € bigarren ikasturtean.
Izena emateko:
Assa, Bastida, Biana, Lantziego eta Oiongo Ikastoletan.
IKA Euskaltegian.
Edo 945-607199 Telefonara deituz.
Antolatzailea:
Ttiki-Ttaka Arabako Errioxa eta Bianako Euskaltzaleen Elkartea

Por medio de Ttiki Ttaka, Asociación de Rioja Alavesa que fomenta el uso del euskara, se llevará a cabo una nueva edición del curso de monitores/as. Este curso se realizará en la ikastola Assa de Lapuebla en el periodo 2007-2009. Las clases serán inpartidas en euskara.
Este es el teléfono de contacto: 945-607199

Ikastolan ere HALLOWEEN.

5. mailan Ingelesa ikasgaiko proiektu bat sorginen inguruan dela aprobetxatuz, mozorratu egin ginen eta Halloween jaia ospatu genuen proiektuari bukaera zoragarria emateko.

L@s alumn@s de 5º celebraron HALLOWEEN durante la clase de inglés para finalizar el proyecto dedicado a las brujas; se disfrazaron y realizaron una ceremonia con pociones mágicas y encantamientos.


Witches and wizards from San Bizente Ikastola had a covens meeting last HALLOWEEN to introduce magic potions, spells and home remedies.


CONGRATULATIONS !!!

2007/11/09

Ikastola paraison


Urtero bezala Paraiso antzerki taldekoak etorri dira guri antzerkitxo bat eskaintzera. Oraingoan H.H eta L.H.ko lehenengo ziklokoekin batera Ramiro de Maeztuko H.H.ko ikasleak egon ziren Oiongo zineman. Ordubeteko antzerkia izan zen eta familia baten inguruko gertakizuna kontatu ziguten. Oso urduri zeuden arren bai hasieran zein antzerkiaren bukaeran antzezleak gurekin egon ziren hizketan. Eta ez hori bakarrik, batzuen ondoan eseri eta jolastu ere egin zuten.

Como todos los años, la compañía Paraíso nos ofreció una obra de teatro basada en la bonita historia de una familia. L@s actores, que estaban muy nervios@s, estuvieron hablando con nosotr@s antes y después de la función. Con nosotr@s también estuvieron l@s alumn@s de infantil del colegio Ramiro de Maeztu.

2007/11/08

L.H. 2B mailakoak H.H.ko geletatik abesten:

Asteartean, urriaren 6an, Lehen Hezkuntzako 2.B mailakook Haur Hezkuntzako geletatik pasatu ginen ikasitako 3 abesti kantatzeko.

Gure helburuak hainbat ziren: denbora batez ikasle izatetik irakasle izatera pasatzea, buruz abesti batzuk eta euren keinuak ikastea, txikien erreakzioak ezagutzea eta hurrengo saio baterako hasiera egitea.

Oso pozik egon ginen egindako lanarekin eta atera genituen ondorioekin. Hurrengo baterako motibazioa eta autoestima lortu genituen. Laister berriro izango gara gela hauetan beste saio ezberdin batekin.

bideo 1 ------ bideo 2 ------ bideo 3


El martes 6, estuvimos l@s alumn@s de 2ºB de Primaria cantando 3 canciones por las aulas de infantil. Conseguimos nuestro objetivo de realzar nuestra autoestima, actuando ahora como profesor@s en lugar de alumn@s y salimos con la satisfacción de haber hecho un buen trabajo. Pronto volveremos.




Encison ere dinosauroak badaude

Encisoko museoan eta parke paleontologikoan

Txanelan lehenengo mailan dinosauroak ikusten direnez, eta hauei buruz ikasten jarraitzeko, Encison dagoen dinosauroen inguruko museora eta parkera joan ginen. Izugarri ondo pasa genuen egun osoan dinosauroen inguruan.

Tamaina errealeko dinosauroak ikusi genituen, beraiek utzitako aztarnak, eta nola bizi ziren. Gero museora joan ginen eta bertan Nanik azalpen argigarriak eman zizkigun bideo, kartel eta irudiak erabiliz.

Ondoren beste parke batera joan ginen bazkaltzera, kolunpiotan aritu eta paleontologiaren inguruan jolasak egin genituelarik. Azkenik autobusean ere gustora itzuli ginen pelikulak ikusten eta abesten.

Dado que en Txanela estudiamos los dinosaurios, nos acercamos al Parque y Museo Paleontológico de Enciso para seguir aprendiendo. Allí disfrutamos con los juegos, videos y fósiles de los dinosaurios. Luego fuimos a otro parque a comer donde jugamos en columpios, a ser paleontólogos, viendo a una vaca...

El viaje en autobús fue también de lo más entretenido.

2007/11/07

HELBIDE BERRIA

Hau da gure helbide berria:

www.sanbizenteikastola.org

Esta es nuestra nueva dirección.



esamoldeak ikasteko


Euskarak dituen hainbat esamolde ikasteko gunea.


Para aprender expresiones en euskera.

HH 3 urtekoak

Gure argazkiak, zerbitzarian gero eta gehiago ditugu, ikastolan burututako ekintzak zuekin partekatzeko. Oraingo honetan HH-ko 3 urteko ikasleen argazkiak aurkezten dizkizuegu, ea gustuko dituzuen.

Para compartir con tod@s lo que hacemos en la ikastola, cada vez tenemos más fotos en nuestro servidor. Esta vez os presentamos una colección de fotos de l@s alumn@s de 3 años. A ver si os gustan.

2007/11/06

Ikusi makusi, zer ikusi...





ba goaz????

Paraiso antzerkilari taldekoek Mario Ipuin Kontalaria bidali digute:


Lehen Hezkuntzako lehenengo ziklokook Marioren bisita izan genuen azaroak 5eko eguerdiko 12etan ikastolako gimnasioan. Mario ipuin kontalaria da, egurrezko jostailuak egiten dituena eta tarteka ipuinak kontatzen dituenez egurrezko tren bati gertatutakoa kontatu zigun.

Hantxe geuden lehenengo eta bigarren mailakoak txintxo txintxo istorioa entzuten.

Bukatzerakoan antzerki baterako sarrerak oparitu zizkigun. Antzerki horretan tren familia batean izandako abenturak kontatuko dizkigute. Beraz, hurrengoan, antzerkian ikusitakoa kontatuko dizuegu.

Hemos tenido la visita de Mario, un artesano de juguetes de madera, que nos a contado lo que le pasó a un tren. Después nos ha regalado unas entradas para un teatro. Ya os contaremos lo que hemos visto en el teatro en la próxima.

2007/11/05

KOOPERAZIOAREN INGURUKO ERAKUSKETA


Oiongo Bazterra aretoan Kooperazioaren inguruko erakusketa zegoela eta, DBHko ikasle guztiak mailaz maila bertara joan ginen.
Susana aurkitu genuen han eta dinamika politen bidez kooperazioa zer den ulertzen lagundu zigun. Munduan biztanleriaren araberako banaketa egin genuen hasieran eta gero aberastasunen banaketa, bien artean dagoen desoreka ongi ikusi genuelarik.
Azkenik bertan erakusgai zeuden argazkiak aztertu genituen, non kooperazioaren bidez lortu diren proiektuak azaltzen baitziren.

EXPOSICIÓN SOBRE LA COOPERACIÓN: La semana pasada l@s alumn@s de secundaria acudimos a la Sala Bazterra de Oion a ver la exposición sobre Cooperación Internacional y Ayuda al 3er mundo. Susana nos guió en esta exposición utilizando dinámicas para comprender qué significa cooperar, en contraposición a ayudar económicamente. Pudimos comprobar el desequilibrio que existe entre la distribución de la población y de la riqueza en las diferentes zonas del planeta. Por último, Susana nos explicó el significado las fotos de la exposición.

2007/10/31

ze polita den mendia!!

DBHko ikasleak Izkizera joan ginen, han gertatukoa irakurri nahi baduzue, begiratu Albaren blogean edo Ederren blogean.
Mario, Endika eta Eliren ikuspuntua irakurtzeko... hemen.
argazki guztiak ikusteko... hemen

L@s de DBh nos fuimos de paseo a Izki; si queréis leer lo que nos pasó echadle un ojo al blog de Alba o en el blog de Eder.
para ver todas las fotos... aquí.


2007/10/30

L.H. 2.mailan Erdi Aroa ari gara lantzen.


Honi buruz gauza anitz ikasteko, etxetik aurkitutako gauzak hartu eta gelara ekarri ditugu.
Bildutako gauza guztiekin Txanelaren Txoko Txuria bete dugu. Orain, gure asmoa da ezagutaraztea ematea.Lehendabizi, gurasoei pergamino batean maketa ikusteko gonbitea idatzi eta helarazi genien, eta orain ikastolako blogaren bitartez ikastolako edozeini gure lana ikusteko aukera eman nahi diogu.
Zer iruditzen?


En segundo estamos estudiando la Edad Media y por eso hemos hecho una maqueta con cosas traídas de casa. La intención es no sólo aprender sino que aprendaís con nosotr@s, por eso queremos haceros partícipes de nuestra obra. ¿Qué os parece?

2007/10/29

HH 5 magia ikustera joan ginen


5 urtekoen gelako umeok 6. mailako ikasleek eskeinitako magia ikuskizun paregabe bat ikustera joan ginen. Bertan magia truku ederrak ikusi genituen, guztiok parte hartu genuen eta trukuak egiten ere irakatsi ziguten. Oso ondo pasa genuen eta horregatik ia noiz bueltatzen zareten berriro gure gelara horrelako sorpresa polit bat ematera. Mila esker 6. maila! Argazki guztiak ikusteko.

L@s niñ@s de 5 años de educación infantil fuimos a ver un espectáculo de magia ofrecido por l@s alumn@s de 6º de primaria. Allí pudimos ver unos trucos fantásticos, nos hicieron a tod@s partícipes del espectáculo y pudimos aprender algún truquillo que otro. Nos lo pasamos genial y cuando queráis estamos dispuest@s a repetirlo. Eskerrik asko 6. maila! Para ver todas las fotos.

DBH 3koen zine txartelak


Gutxi barru zine-gela onenetan ikusgai...
Kartelera osoa ikusteko.

Proximamente en las mejores salas...
Para ver toda la cartelera.

2007/10/26

argazkiak direla eta.


eskubian dagoen botoia erabiliz aurtengo eta iazko argazkiak ikusi dezakezue. Beste urtetakoak ere noizbait egongo dira eta horrela gure "alopecien" garapena jarraitu ahal izango duzue. ;-)

usando el boton de la derecha podeis acceder a las fotos de este curso y el pasado. A ver si os gustan.

MURGILTZE ASTEA


Urtero gertatzen den bezala, DBH 4-ko ikasleek ikasturtea hastearekin batera murgiltze astea izan zuten Irailaren erdialdean. Uda pasa ondoren euskarazko erabilera jaitsita egoten denez ikasturtea sentsibilizazio bereziaz hastea zuen helburu aste berezi honek. Garazi monitore jatorra etorri zitzaigun horretarako eta jolasak, hausnarketak, idatziak eta hainbat ekintza ludiko erabiliz euskara ahotan izatea lortu zuten.

SEMANA DE LA INMERSIÓN EN EL EUSKARA

Tal y como viene sucediendo todos los años, los alumnos de 4º de secundaria tuvieron una semana muy especial con actividades enfocadas al uso del euskara. La monitora Garazi planteó unas sesiones lúdicas con juegos y reflexiones en torno al euskara, y con ello se consiguió que los alumnos empezarán el curso con una especial sensibilidad hacia el idioma.


DBH 1eko ZODIAKOA


DBH-ko lehenengo mailako ikasleok astronomia ikertzen ari garela eta zodiako erraldoia egin dugu. Bertan DBH osoko ikasleak eta irakasleak jarri ditugu, bakoitza dagokion konstelazioaren ondoan. Honetaz gain eguzki sistema erraldoia ere egin genuen Ikastolako patioan. Oso ondo pasa dugu zodiakoa egiten eta asko ikasi dugu.


EL ZODIACO DE 1º DE SECUNDARIA
L@s
alumn@s de primero de secundaria estamos estudiando la astronomía y hemos pintado un zodiaco donde hemos puesto las fotos de much@s alumn@s de secundaria e incluso de algun@s profesor@s. También realizamos un enorme sistema solar en el patio de la ikastola. Lo hemos pasado muy bien y hemos aprendido mucho.