2011/06/23

AMPAkoen Jaia





Aurten ere AMPAk ikasturteari agur esateko kriston jaialdia prestatu digu: puzgarriekin, eskulan tailerrak, hennazko tatuajeak, perkusioa eta afrikar-dantza, mural erraldoia eta nola ez hamaiketako goxo-goxoa.






Este año también el AMPA nos ha amenizado el fin de curso con una fiesta espectacular: danza y percusión africana, talleres de manualidades, tatuajes de henna, almuerzo...
Gracias AMPA



Musika kontzertua


Hona hemen ikasturte amaierako musika emanaldiako argazkiak. Gela guztiek parte-hartu zuten dantza egiten edo txirula jotzen. Bukatzeko DBH 1.mailako ikasleek rock kontzertu didaktikoa eskeini ziguten eta oso ondo pasa genuen.

Aqui teneís las fotos del concierto de música de final de curso. Participaron todas las clases, bailando o tocando la txirula. Para terminar los alumnos de 1º de la ESO nos ofrecieron un concierto didáctico de rock y lo pasamos muy bien.

DBH 4ko IKASLEEN AGURRA

Kaixo lagunak:
Dakizuenez hau gure azken urtea izan da ikastolan (espero dugu) eta horregatik agurtu nahi zaituztegu.
Lau urte hauetan DBHn oso momentu onak izan ditugu gure klasekideekin baita irakasleekin ere. Adibidez, DBH 1 eta 2an Mariarekin Faustinora Aritz Aranburu ikustera joan ginenean edo parkera marraztera joaten ginenean.
Eugeniorekin ere oso ondo pasa dugu, bai ikasbidaian bai hemen ikastolan, nahiz eta behin "tximuak" deitu.
Ibon iritsi zenetik lanak gehiagotu dira baina azterketak murriztu dira. Lasai Ibon, ez negarrik egin, Kuban ikusiko gara.
Gariri esker "pilak jarri" ditugu eta uste baduzu ez garela berriz ikusiko: "ez flipatu!", bisitan etorriko gara eta.
"A ver, ¡eii!", Bearen txanda dela. Kostatu zaigun arren, azkenean lortu dugu Beak farre egitea.
Azken urte honetan Xango ezagutu dugu, baina pena bat da lehenago ez ezagutu izana, orain arte ez genekielako aditza ONDO erabiltzen.
Abrahamekin asko nekatu gara (batzuk) eta oso ondo psa genuen Bardeetara joan ginenean, nahiz eta urte honetan ezin izan garen joan. Gainera oso eskuzabala izan zen izozkitara gonbidatu gintuenean. Mila esker!
Arturo! Ez garela zutaz ahaztu, nahiz eta urte honetan guri klaserik ez eman bisitan etorri zara. Garantziak zure semeari.
Ah!, eta nola ez, David! Zurekin informatikari buruz asko ikasi dugu baita farre asko egin zure "txisteekin". Ah! Ez ahaztu!: "Olentzero gurasoak dira, oki doki?"
Ez ditugu ahaztu joan zirenak: Mikel, Ortzi, Alex (x2), Maite, Myriam, Amaia...

Honekin agurtzen zaituztegu eta eskerrak ematen dizkizuegu urte hauetan gurekin egoteagatik.

Andoni, Raquel, Eka, Janire, Julen, Oihane, Eder eta Nekane.

2011/06/22

LH IGERILEKUETAN!!!

Urtero bezala ikasturteari amaiera emateko Oiongo igerilekuetara joaten gara. Aurten ez dugu eguzkia gehiegi ikusi baino beroa egiten zuen eta nahiz eta haizea egon ez dizkigu kendu bainatzeko genituen gogoak.
Hemen dituzue irudi batzuk.

Como cada año al finalizar el curso hemos estado en las piscinas de Oyón. No nos ha acompañado mucho el tiempo pero tampoco nos ha traido las ganas que teníamos de bañarnos. Aquí tenéis algunas fotos.

2011/06/16

LH 5 eta 6 Espejon egon ziren

Ups!! Arazo tekniko bat izan nuen. konponduta.
ups!! Tuve un error técnico. listo ya estan aquí las fotos


Hemen dituzue 5. eta 6. mailakoek aurten egindako irteeraren argazki batzuk. Espejoko aterpean egon ziren. Eguraldia apartekoa ez zen izan baino bai ekintzekin, zein aterpean oso ondo pasa zuten. Argazki gehiago ikusteko aukera izango dute ikasleek pendrivean grabatuko dituztelako.

Aquí tenemos algunas fotos del Albergue de Espejo donde han estado l@s alumn@s de 5º y 6º de Primaria. No disfrutamos de muy buen tiempo pero se lo pasaron muy bien con las actividades y en el Albergue. L@s alumn@s tendrán la oportunidad de grabarse en el pendrive todas las fotos que les hicimos.

LH5 eta 6 KOMIKI DIGITALAK egiten

Sekulako aukera izan zuten 5. eta 6. mailako ikasleak. Urko Zabala Asua

SAURE Argitaletxetik etorri zen ikastolara 5. eta 6. mailako ikasleei diseinatuta zegoen programa batekin komiki digitalak egiten irakastera. Ikasle bakoitzak bere komikia asmatu zuen, txuriz agertzen ziren hiru ereduen artean bat aukeratu ondoren. Gero emailez bidali zizkioten Urkori berak aztertzeko. Lan polita egin zuten. Artista batzuk dira.



L@s alumn@s de 5º y 6º de Primaria tuvieron la oportunidad de hacer un cómic digital de la mano de Urko Zabala Asua que vino de parte de la Editorial SAURE. Él trajo un programa en el que cada alumn@ debía elegir un modelo de cómic en blanco, rellenarlo y mandárselo vía email. Se hizo un bonito trabajo ya que son un@s artistas.

2011/06/14

EKA eguna Guardian

Ekainak 2an eta 5ean EKA (Euskal Kultur Asteburua) eguna ospatu genuen Guardian Arabar Errioxako Ikastolakoekin TTiki-TTaka Elkarteak antolatua.
Ekainak 2an Ikastoletako ikasleak Guardiara gerturatu ginen irakasleekin bertan eguna ematera. Beste Ikastola batzuetako ikasleekin egoteko aukera izan genuen: Lantziego, Eltziego, Bastida, Guardia eta Lapuebla. Hasieran guztiok elkartu ginen Txirrinen abestiarekin Victor Tapian eta herriko kaleak alaitzeko eginda genituen musika instrumentuekin kalegira polit eta handi bat sortu genuen. Ondoren hamaiketako ederra oparitu ziguten eta jarraian ekintzekin hasi ginen: HHkoek zirkua izan zuten eta LHkoek Laguardia Express jolasa ikastola ezberdinetako ikasleak nahastuta sortutako taldeetan Guardia herria ezagutu zuten. Gero bazkaltzeko ordua heldu zitzaigun. Arratsaldean HHkoek eta LH 1go ziklokoek Eskulan Tailerrak izan zituzten eta gainontzekoek Herri Kirolak.
Ekainak 5 berriro igo ginen Guardiara familiarekin ospatzeko eguna zenean. Oraingo honetan partehartzea gutxiagoa izan zen baino eguraldi bikaina izan genuen eta giro polita somatu zen. Bertan Eskulan Tailerrak, Dantza saioak (Ikastola bakoitzak berea eraman behar zuelarik), Ardo eta Txorizo dastaketa, Ttiki-Ttakako kamiseten salmenta eta Herri-Bazkaria izan genituen disfrutagai.
Non izango ote da datorren ikasturtean...?

El 2 y 5 de junio celebramos el día de EKA (Fin de Semana kultural en favor del Euskera) organizado por la Asociación TTiki-TTaka en Laguardia, donde nos juntamos las Ikastolas de Rioja Alavesa.
El 2 de junio fuimos a Laguardia l@s alumn@s de las Ikastolas de Rioja Alavesa junto con l@s tutor@s. Tuvimos la oportunidad de relacionarnos con alumn@s de otras Ikastolas: Lanciego, Lapuebla, Elciego, Bastida y Laguardia.
La fiesta comenzó juntándonos tod@s en el Colegio Vitor Tapia mientras cantábamos la canción de Txirrin. Para animar las calles del pueblo hicimos una " Kalegira" amenizada con instrumentos hechos por l@s alumn@s. Acabada ésta nos regalaron un delicioso almuerzo. Continuamos con las actividades: l@s de Infantil fueron al Circo y l@s de Primaria participarón en el juego Laguardia Express con el que tuvieron la oportunidad de conocer mejor el pueblo. Despúes llegó la hora de comer. A la tarde continuamos con talleres para Infantil y el primer ciclo de Primaria, el resto participó en Herri Kirolak.
El día 5 volvimos a Laguardia pero esta vez para celebrarlo en familia. En esta ocasión la participación fue menor, pero el tiempo nos acompañó y se vivió un ambiente agradable. Durante el día tuvimos la ocasión de disfrutar de: talleres y actuaciones (organizadas por las Ikastolas), degustación de vino y chorizo, venta de camisetas de la Asociación TTiki-TTaka y Comida Popular.
¿Dónde nos juntaremos el año que viene...?

2011/06/13

LURRASKA 2011:

Begira zein ondo pasa zuten ikastolako txikitxoak Lurraskan:

Mirad qué bien se lo pasaron los más peques de la ikas en Lurraska:

2011/06/07

Azken hilabeteko antolaketa


Azken hilabete honetan landareak ureztatu dituzte txikiak. Ur asko botatzen zituzten txikiak eta landareak itotzen zituzten orduan gauza bat bururatu zitzaigun. Landare bakoitzaren kupeleetan fitxa batzuk jarri genituen. Bertan zenbat ur bota behar zen landare bakoitzari jarri genuen, landareak ez itotzeko.




En este último mes los niños
pequeños de la ikastola han regado nuestra maravillosa huerta. Como ahogaban a las plantas de tanta agua que le echaban se nos ocurrio la brillante idea de poner carteles con las necesidades hidricas.

MERKATU EKOLOGIKOA


Egin klik irudia ondo irakurtzeko
Haz clik en la imagen para verlo más grande