2009/06/18

Araba Euskaraz zure mugikorrean

Aupa lagunak.

Dakizunez, datorren ekainaren 21ean Araba Euskaraz ospatuko dugu Oionen.
Hainbat ekitaldi egongo dira ibilbide guztian, eta aurten gainera, lehengo aldiz, informazio guzti hori mugikorrean izateko aukera dugu!!!. Egitaraua, ibilbidearen mapa eta beste zerbitzu asko kontsultatzeko aukera berri bat da eta zure laguntza behar dugu paper gutxiago kontsumitzeko, baina aldi berean informazio guztia izateko.

Edukia mugikorrera jaisteko aukera ezberdinak jarri dira:

1-Bluetooth bidez.Debalde.
SAN BIZENTE IKASTOLAN eta ARABA EUSKARAZ DENDAN.
Piztu gune hauetan, zure mugikorraren Bluetooth-a eta jarraian jasoko duzu.

2-SMS bat bidaliz: "ARABA" hitza "5533" zenbakira.
0.60 euro + BEZa eta konexio kostua.
"ARABA" hitza 5533ra bidaltzen baduzu, mezu bat jasoko duzu.
Mezu hau lotura bat da, eta bertan sartzen bazara, zure mugikorraren nabigatzailea erabiliz, zure telefonoarentzako gida aproposa jasoko duzu.

3-Internet mugikorra: http://mobi.baturamobile.com/araba
konexio kostua.
Zure mugikorraren nabigatzailean helbide hau sartuta, zure telefonoarentzako gida aproposa jasoko duzu.

4-Zabaldu: Mugikor batetik bestera pasa!!!
SMS arrunt baten kostua.
Gida zure mugikorrean zabaltzen baduzu "zabaldu" aukeraren bitartez, beste lagunen bateri ahal diozu bidali.

Informazio gehiago: www.arabaeuskaraz.net

EZ GASTATU HAINBESTE PAPERA!!!
MUGIKORREAN ERE JOLASTU ARABA EUSKARAZ-EKIN!!!

No hay comentarios: