2007/03/09

korrika badator...


Hemen dator KORRIKA, Euskal Herrian egin ohi den eta euskararen herriko txoko asko eta askotatik pasa ohi den euskararen aldeko jairik handiena, benetako uholdea!
Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak (AEK) bi urtean behin antolatu ohi duen euskararen aldeko jai erraldoia martxoaren 22an Karrantzan hasi eta apirilaren 1ean Iruñean amaituko da. Aurtengo jaiaren leloa HELDU da; HELDU HERRIARI (Izan euskaldun), HELDU HITZARI (Guztion konpromisoa beharrezkoa da euskara Euskal Herri osoan ofizial izan dadin), HELDU ELKARLANARI (Elkarlana beharrezkoa da, guztiok gara beharrezko; bai haur, bai gazte, bai heldu eta baita zaharrak ere), HELDU EUSKARARI (Euskara ikasi eta erabili, erabiltzen ez den hizkuntza hil egiten baita), HELDU LEKUKOARI (Orain arteko lanari jarraipena eman).
Aurtengo edizioan omendua EUSKAL EMAKUMEA izango da, euskaraz hitz eginez egiten dugu gure Euskal Herria eta lan horretan euskal emakumeak izan duen garrantzia eta ezinbesteko papera goraipatu nahi du KORRIKA 15ek
Arabar Errioxara lehenengo aldiz martxoaren 23an iritsiko da, egun honetan Bastidatik barrena pasako baita. Gurera, Oionera, martxoaren 28an iritsiko da Lapuebla eta Lantziego atzean utzi ondoren eta gure herrian bira eder bat emanda Moretarantz abiatuko da Bianara bidean.
Oiongo ikastolako langileok ekintza dezente antolatzeko asmoa dugu ikasle, irakasle, guraso eta herritarrentzat eta ahal duzuen neurrian bertan parte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu, guztiok baikara beharrezko euskararen aldeko lanean.
Beraz, ANIMATU ETA ZATOZ GUREKIN!!!!

Korrika 15ari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu weborri honetan: http://www.korrika.org



Una vez más, una nueva edición de la korrika está apunto de comenzar. Una fiesta que inundará los rincones más insólitos de nuestra geografía con un mensaje muy explícito a favor del Euskara.
Como casi todos/as sabréis, la Korrika es una fiesta que AEK organiza cada dos años. Esta decimoquinta edición comenzará el día 22 de marzo en Karrantza para 9 días más tarde terminar el día 1 de abril en Iruñea.
En esta ocasión, la korrika pisará nuestras tierras de la rioja alavesa en dos ocasiones. La primera el día 23 de marzo en Bastida, y posteriormente el 28 de marzo por las localidades de Lapuebla, Assa, Lantziego, Oion y Moreta antes de adentrarse en tierras navarras por Biana.
Desde la ikastola, tenemos la idea de organizar diferentes actividades con profesores/as, alumnos/as y evidentemente con vosotros/as, padres y madres, cuya ayuda y colaboración consideramos indispensable. Por lo tanto, os animamos desde hoy a que toméis parte en esta nueva apuesta por el euskara.
ANIMÁOS Y ACUDID CON NOSOTROS

Para más información os adjuntamos la siguiente dirección: http://www.korrika.org

No hay comentarios: