2008/10/31

Mintzalagun hasiko da.

Mintzalagunen bigarren ikasturtea abian jarriko dugu datorren astean.
Joan den ostegunean, urriak 30, euskaltegian bildu ginen hogei bat lagun mintzalagunen ikasturte berriari hasiera eman eta aurtengo planteamenduaz hitz egiteko. Iaz 47 pertsonak eman zuten izena eta 35 inguruk oso ondo eraman zuten egitasmo hau aurrera. Aurten ere berrogeitik gora animatu dira izena ematera eta bederatzi talde osatu ditugu ordu, toki eta egun desberdinetan bilduko direnak. Gehienak Oiongoak bagara ere badaude Bianatik, Logroñotik, Lapueblatik eta inguruko beste hainbat herritatik datozenak. Ekintza osagarrien zerrenda bat ere sortu nahi da, beraz ideiarik baldin baduzue iradokizun guztiak jasotzeko desiratzen gaude.
Has bedi ba aurtengo Mintzalagun!
Esta semana comenzará un nuevo curso de Mintzalagun, que como ya sabéis es un proyecto que pretende que los euskaldunes de la zona se puedan juntar y hablar entre ellos en euskara. El año pasado se apuntaron 47 de los cuales unos 35 fueron habituales. Este año se han animado más de cuarenta. La mayoría somos de Oion pero también viene gente de Biana, Logroño, Lapuebla, etc... ¡Que comience Mintzalagun!

No hay comentarios: