2008/05/14

Historia duten harriak


Arabarri programaren barruan atzo DBH1 eta DBH2ko ikasle eta irakasleok irteera egin genuen. Programa honek Arabako, eta bereziki Buradon Gatzaga, Bastida eta Urizaharra-ko, Hirugune Historikoen ikuspegi orokorra eskaini nahi izan zigun, haien garapena historian zehar eta haien gaur egungo ezaugarriak. Erdi Aroko tipologia arkitektoniko desberdinak identifikatu eta aztertu genituen, etxeak, dorretxeak, jauregiak, armarriak… Argazkiak ateratzeko eta hamaiketakoa egiteko aukera ere izan genuen!

Zein paraje ederrak!



Ayer los alumn@s de DBH1 y DBH2 fuimos de excursión. Realizamos un itinerario que pretendía ofrecer una visión general de los Cascos Históricos de Álava y en particular de los de Salinillas de Buradón, Labastida y Peñacerrada. Identificamos y analizamos varias tipologías arquitectónicas como casas de alforja, torres defensivas, palacios, casas señoriales, escudos….. También tuvimos tiempo para sacar fotos y almorzar.

No hay comentarios: