2013/10/30

ERPURUTXO IKUSKIZUNA

Atzo L.H.3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleak irakasleekin batera, Oiongo zinemara gerturatu ziren antzerki bat ikustera Arabako Foru Aldundiak antolatzen duen "Antzerkia eskolara heltzen da" kanpainaren barruan. Urtero bezala, Gasteizko "Paraiso" antzerki taldekoek  antzezlan berria ikustera gonbidatu gintuzten. Eta urtero bezala, ikusgarria eta hunkigarria izan zen.
Aurten "Erpurutxo" ikuskizunean abandonuaren gaia beste egoera baten bidez aurkeztu ziguten: arretarik eskaini ezin diolako aitona zahar-egoitzara eraman nahi duen aita. Gaixorik dago, eta norbait behar du ondoan uneoro.
Egoera hori umeekin abandonuaz hitz egiteko aitzakia izan zen.

Ayer l@s alumn@s y maestr@s de 3º, 4º, 5º y 6º de Primaria se acercaron al cine para ver una obra de teatro del grupo Gasteiztarra "Paraiso" dentro de la campaña "El teatro llega a la escuela" de la Diputación Foral de Álava. Como todos los años, la obra nos sorprendió y emocionó.
El título es "Erpurutxo"(Pulgarcito) y trata el tema del abandono, pero ahora referido a l@s abuel@s que tienen que ir a una residencia porque sus familiares no pueden prestarles la atención necesaria. Lo que da pie a hablar con l@s alumn@s sobre el tema del abandono o no de las personas mayores.


No hay comentarios: