2011/10/13

HIZKUNTZEN INGURUKO HAUSNARKETA. REFLEXIÓN SOBRE LAS LENGUAS.

Sei mila hizkuntza inguru daude gaur egun munduan. Hizkuntzalarien arabera, hizkuntza bat ez galtzeko ehun mila hiztun behar ditu gutxienez, eta datu oso garrantzitsua da munduan dauden sei mila hizkuntzetatik erdiak, gutxi gora behera, hamar mila hiztun baino gutxiago dituztela jakitea eta laurdenek ezta mila ere, hala ere, ikaragarriagoa da hogei hizkuntza bakarrik izatea milioi hiztun izatera heltzen direnak, horien artean, arabiera, gaztelania, ingelesa, portugesa eta txinera adibidez. Aintzinan, hizkutz asko sortu eta desagertu ziren, baina aztarnarik utzi ez zutenez ez dago hizkuntz horien zenbaki zehatzik,asko existitu zirela frogatzen duten frogarik ez daude eta zenbat denbora iraun zuten ez dakite ezta ere, baina esaten dutenaren arabera, oso hizkuntza guzti iraun dute bi mila urte baino gehiago, Euskera, Presiera, Grekoa, Latina Txinera eta Egiptotarra dira bakarrak. Egia esan, hizkuntzen etorkizunak ez du batere aurrera egingo, gaur egun hitz egiten diren hizkuntz horien ehuneko laurogeita hamabosta hil egingo dela mende honetan esaten dutelako adituek, eta horrek esan nahi du, bataz besteko hamar hizkuntz hiltzen dohazela urtean. Eta gertatzen denaren errudunak gizakiak gara. Nor bestela? Gu gara hizkuntzak zabaldu behar ditugunak, erabili behar dugunak, bai familiarekin, lagunekin, lanean... eta garrantzitsuena gure seme-alabei erakustea da, haiek izango direlako etorkizuna, hau da, zabaldu behar dutenek, beraz, haiei ere iritsi behar zaie, eta hori gure esku dago. Horixe da arrazoi bakarra. Eta denok dakigu horrelako jarrera izaten jarraitzen baldin badugu, ondorio kezkagarriak ekar ditzazke hizkuntzak desagertzea, azkenean hizkuntz bakarra hitz egitea adibidez, eta hori ezinezkoa da! Hizkuntza ezberdina izateak ezberdinak egiten gaituena da, bakarrak. Gure ohiturak isladatzen duena da hizkuntza. Denok berdin adieraziko bagina, non egongo litzateke berezitasuna eta ezberdintasuna? Gure hizkuntza, gure kultura da, gure bizitza, eta ez baldin badugu galdu nahi, pixka bat saiatu beharko gara, eta ez jakin arren, mintzatzearekin soilik asko egiten ari gara, eta ez zaigu batere kostatzen. Egin dezagun! Egilea: Virginia Eusebio. (DBH3)

No hay comentarios: