2009/05/20

XAXATU: Arizmendikoekin topaketa.

Asteartean, hilak 19, Arrasate aldera joan ginen Xaxatuko kideak bertako Arizmendi Ikastolako ikasleekin elkartzera. Aurrez beraiek etorri ziren Oion ezagutzera eta orain guri tokatzen zitzaigun Leintz Bailarara joatea.
Lehenik eta behin Goiena Komunikazio Zerbitzuak-en egoitza ikusi genuen, bertan telebista, irratia, aldizkaria eta web orria nola egiten den erakutsi zigutelarik. Dagoeneko Goiena.net web orrian azaltzen gara. Han geundela aprobetxatuz Araba Euskarazen inguruko elkarrizketatxoa egin ziguten irratian eta gure kanta abesteko aukera ere izan genuen. Ondoren Arrasateko kaleetan bueltatxo bat eman genuen eta Herensugearen eta Maritxu Kajoiren istoriak entzun genituen. Ondoren beren bi zentru nagusiak bisitatu genituen. lehenik eta behin Arrasaten Gaztelupe bertan Arizmendi ikastolaren aurkezpena eta talde dinamika bat egin genituelarik eta ondoren Aretxabaleta eta Eskoriatza artean dagoen Almen, eta bertan bazkaldu genuen. Ikasleek oso ondo pasa zuten eta benetan bikain portatu ziren. Datorren urtean ea zer egin dezakegun harreman honekin aurrera jarraitzeko...

El día 19 de mayo los alumnos de Xaxatu fuimos al valle Léniz a visitar a los alumnos de Arizmendi, los cuales habían venido en abril a conocer Oion. A parte de ver los dos centros mayores del complejo Arizmendi (Gaztelupe y Almen) tuvimos la oportunidad de ver la sede de Goiena Zerbitzuak, en el cual están integrados la televisión, la radio, la revista y la página web del valle. Aprovechando esta visita nos hicieron una entrevista en la radio y también cantamos la canción del Araba Euskaraz. Luego dimos una vuelta por Arrasate y después de una presentación de lo que es la Ikastola Arizmendi y una dinámica entre grupos, nos fuimos a comer. Los alumnos de ambas ikastolas se relacioanron muy bien y lo pasaron estupendamente, por lo que el curso que viene queremos continuar con esta relación.

No hay comentarios: