2008/04/21

Egonaldiak eta udalekuak



Ikastolen Federazioak gazteentzat antolatu dituen Gazte egonaldiak eta KaleArte euskal udalekuen matrikulazioa oraindik zabalik dago. Espejoko udalekuan ikus-entzunezkoak lantzeko aukera izango dute ikasleek. KaleArten, bestalde, sormena landuko da antzerki mundura hurbilduz. Informazio hau gazteen (12-18) artean zabaltzea eskertuko genizueke. Ikastolaren batek proiektuen aurkezpena ikastola bertan egitea nahiko balu, jarri gurekin harremanetan (944354340).

Aurtengo udan gazteok aukera berriak ezagutuko ditugu!

Gazte egonaldiak 08: Gazte Egonaldiak 08 Euskal Herriko gazteon bilgune izango da, Espejon.
Uda beste era batera gozatu nahi duzu? Kortoak edo bideoklipak egiten, Gasteizko Halabedi Irratian benetako irratsaioak egiten, gustuko musikariak elkarrizketatzen, gustuko kirolariak estudioan bertan ikusi eta entzun, blogak sortu eta eraldatu... Guzti horretan arituko gara.
Uda honetan ENTZUN GAITZATELA!! Iaz egindakoa ikusteko, bisitatu gure bloga: www.gazte-egonaldiak.net.


Astebeteko lau txanda: eka29-uzt6 / uzt6-uzt13/ uzt13-uzt20 /uzt 20-uzt27.

Kal[e]Art[e]-ri esker “dzanga” gaitezen, gure kultura oinarri, sormena eta antzerki mundura!
Lekeitio herrian antolatzen den Nazioarteko Kale antzerkia aitzakia… aprobetxa ditzagun herriarekin eta lekeitxarrekin batera errealitatetik deskonektarazi eta hain irekia den mundu hauetara hurbildu araziko gaituzten pertsonaiak ezagutzera. Guztion artean oso zeurea izango den esperientzia ahaztezina biziko dugu.
Guazemank! Zure zain gaude!

Astebeteko bi txanda: eka29-uzt6 / uzt6-uzt13.

ZATOZ GUREKIN!


No hay comentarios: