2007/05/09

DBH-3 LABRAZAN



Aste-santuko oporrei ongietorria egiteko Labrazan egon ginen DBH-3koak bertako aterpetxean bi egun pasatzen. Labraza, Oionetik eta Bianatik gertu badago ere, leku ezezaguna zen ia guztiontzat. Dena den, irteera honetan txoko guztiak ezagutzeko eta eta gainera hainbat gertaera desberdinen berri izateko aukera izan dugu. Gida turistiko bikaina izan genuen Labrazan, Urbano Requibatiz, DBH1eko Jokinen aitona dena hain zuzen ere. Ur
banok herriko zirrikitu guztiak erakutsi zizkigun. Esaterako, herriko kale desberdinetan dauden etxeen inguruko gertaera historikoak jakin genituen. Bestalde, Labrazako kanpandorrean egoteko aukera ere izan genuen eta han enteratu ginen zergatik deitzen dioten dorreko kanpai handienari garbantzeroa (igandetako janari zirelako garbantzuak eta kanpai horrek igandetan joten zuelako bakarrik). Gida turistikoa bukatu ondoren, eta agurtu aurretik Urbanok berak idatzitako poesia liburu bateko olerkiak errezitatu zizkigun, besteak beste. Ezin dugu esan gabe utzi gure taldeko pertsona bakoitzari liburuaren ala bana oparitu zigula. Bestalde, egonaldiko jatordu, garbiketa eta egin beharreko lan guztiak talde guztiko pertsonen artean banatu genituen. Oso ondo moldatu ginen arren onartu behar dugu gutako batzuk sukaldaritza ikastaro bat ez litzaigukeela gaizki etorriko. Eskerrak eman nahi dizkiegu Labrazara eraman eta ekarri gintuzten guraso guztiei.

3 ESO EN LABRAZA

Los alumnos de 3 de ESO pasamos 2 días en Labraza antes de las vacaciones de Semana Santa. Aunque Labraza este muy cerca de Oyon y Viana, era un sitio desconocido para nosotros hasta ahora. En esta excursión hemos tenido la oportunidad de conocer todos los recovecos de este pueblo. Estuvimos con Urbano Requibatiz, abuelo de Jokin de 1 de ESO. El hizo de guía para nosotros y además de enseñarnos y contarnos la historia de las calles también estuvimos en el campanario de la iglesia. Allí supimos porque se le llama garbancero a la campana mayor (era una campana que sonaba solo los domingos y es que era el domingo el único día de la semana que se comían garbanzos). Cuando acabamos de visitar el pueblo y antes de despedirnos, Urbano nos recito algunos poemas escritos por el y también nos regaló un libro que recoge sus poesías a cada uno de nosotros. Por otro lado, todos los trabajos los realizamos entre todos (comida, limpieza, etc), y aunque fue todo bien, hemos de reconocer que a algunos de clase no nos vendría mal un curso avanzado de cocina. Queremos agradecer a todos los padres que nos ayudaron a hacer el trayecto a Labraza.

1 comentario:

Anónimo dijo...

aupa Labrazaaaaaaaaaaaaaaa oion ere bai baina labraza onenaaaaa!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!