2007/05/10

ARABAR ERRIOXAKO ETA BIANAKO IKASTOLEN EGUNA




Aurreko igandean maiatzaren 6an Arabar Errioxa eta Vianako ikastolen euskara eguna ospatu zen Lapueblan. Lau urte pasa dira horrelako azkeneko jaialdia egin zenetik eta asmoa da hemendik aurrera urtero ospatzea.
Aurtengoa bertako eta Bastida ikastolako ikaslea izan zen Alexander Santosen eta ikastolen bultzatzailea izan zen Eduardo Pascualen omenean egin zen; biak ikasturte honetan zehar utzi gintuzten eta egun horretan familia Lapueblara hurbildu zen jende guztiaren elkartasuna jasotzeko.
Bertan aurkeztu ziren erakustaldien artean gurea azpimarratuko dugu, Oiongo zaindarien omenez urtarrileko jaietan egiten den Katxiaren “rebolkoia” antzeztu ziguten; hau guztia aurrera eraman ahal izateko ezinbestekoa izan zen Ane Aguilar, Urtzi eta Jone Mendibil, Maitane Alvarez eta gure Maite Floresen laguntza; mila esker guztiei.
Jaialdia beraz, primerakoa izan zen; ia urtero errepikatzen dugun. Bukatzeko, egun horretako lema aurrera eramango dugulakoan gelditzen gara: “mintzatu euskaraz, etorkizuna gara”.


(argazkiak arabar errioxako koadrilaren kortesiaz)

EL DIA DE LAS IKASTOLAS DE RIOJA ALAVESA Y VIANA:
El pasado domingo 6 de mayo se celebró en Lapuebla el día de las ikastolas de Viana y Rioja Alavesa.
La fiesta dio comienzo con un emotivo homenaje para Alexander Santos que fue estudiante de las ikastolas Assa y Bastida y para Eduardo Pascual que fue un gran impulsor de nuestro proyecto educativo. Ambos fallecieron a lo largo de este curso escolar.
De entre los espectáculos que allí se ofrecieron tenemos que destacar el nuestro, ya que gracias a la colaboración de Ane Aguilar, Urtzi y Jone Mendibil, Maitane Alvarez y Maite Flores gustó mucho al público allí presente, desde aquí queremos agradecer a todos ellos su ayuda.
(fotos por cortesía de la cuadrilla de la rioja alavesa)

1 comentario:

Anónimo dijo...

ni oso ondo pasatu nuen eta gure tailerrak onenak izan ziren.
GORA OIONGO IKASTOLA...