2006/11/15

IRTEERAK / SALIDAS

Hainbat irteera egin dituzte ikasleek urrian, Arabako hainbat toki historiko ezagutzea helburu harturik. Hala, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoak Antoñanan egon ziren eta DBH 3. eta 4. mailakoek aldiz Estibalitz eta Agurain ezagutu zituzten:
ANTOÑANA
Pasa den hilabetean, urriak 18, L.H.ko 3. eta 4. mailakoak Antoñanan egon ginen. Arabako beste eskualde bateko herri honek aukera eman zigun Erdi-Aroko bizi ohiturak, eraikuntzak eta pertsonai mitologikoak ezagutzeko. Arabako gune historiko honetara etortzeak merezi du. Guk primeran pasa genuen nahiz eta eguraldi kaskarra izan.

HARA BADA, ARABA DA: ARABAKO LAUTADA
Urriaren 31n Arabako Lautada ezagutzera joan ginen DBH 3 eta 4. mailakoak. Ekimen honen sustatzailea Arabako Diputazioa da eta helburua probintzia ezagutzea lekuan lekuko berezitasunekin.
Estibalizko Andre Mariaren Monasterioa eta Agurain ezagutu genituen, nahiz eta programan beste toki batzuk ere azaltzen diren. Kontua da urrun xamar gaudela Lautadatik eta dena bisitatzea ezinezkoa zitzaigula, luze joko liguke eta.
Estibalizko Monastegian Emilianok harrera egin zigun. Oso gustura egon ginen bere azalpenak entzuten eta badakigu bera ere gustura egon zela gurekin. Eliza ezagutzeaz gain, liburutegia ere ezagutzera eraman gintuen, bertan bitxikeria eta altxor dezente erakutsi zizkigun; 200/300 urte inguruko liburuak,... Kriptara ere jaitsi ginen eta bukaeran pikatzeko hainbat gauza atera zizkigun.
Agurain izan zen hurrengo geltokia. Bertako harresiaren bueltan ibili ginen gida batekin eta honek ere hainbat bitxikeria kontatu zizkigun. Herri interesgarria benetan!
Bazkal orduan etxetik eramandako bokatak jan genituen eta herrian zehar buelta bat eman ondoren, autobusean berriro igo eta Oionera bueltatu ginen. Eguraldi ona izan genuen eta primeran pasatu genuen, beraz berriro ere beste irteera bat egiteko deseatzen gaude.

ANTOÑANA “un enclave histórico alavés”
El pasado 18 de octubre, los alumnos de 3º y de 4º de primaria fuimos a conocer Antoñana, pueblecito de la montaña alavesa. Allí tuvimos la oportunidad de conocer la vida en la Edad Media, sus costumbres, construcciones y personajes mitológicos que surgieron en aquella época. Antoñana es un pueblo amurallado muy bonito . Lo pasamos en grande aunque el tiempo no nos acompañó demasiado.

3º y 4º DE ESO: LLANADA ALAVESA
El pasado 31 de octubre los/as alumnos/as de 3º y 4º de la ESO nos fuimos a conocer la Llanada Alavesa. La Diputación de Álava promueve esta iniciativa para que los/as estudiantes conozcan mejor el territorio y las peculiaridades de las diferentes zona.
En nuestro caso nos acercamos al Monasterio de Nuestra Señora de Estibaliz y a Agurain. Dentro de esta excursión había más lugares para visitar, pero debido a la lejanía no pudimos ir a todos los sitios programados.
En el Monasterio de Estibaliz nos recibió Emiliano. Allí nos enseñó la iglesia y más tarde fuimos a ver la biblioteca, en la que pudimos ver los pequeños tesoros que guardan con mucho mimo. La cripta fue el último lugar que conocimos y antes de marcharnos nos dieron un pequeño pic-nic.
Agurain fue el siguiente lugar de visita. Una guía nos mostró la muralla que bordea el pueblo y pudimos disfrutar de las anecdotas que nos contó.
Después de comer los bocatas que llevamos de casa tuvimos que volver de nuevo a Oion. El tiempo nos acompañó y lo pasamos muy bien, por lo que esperamos poder hacer otra salida pronto.

12 comentarios:

Anónimo dijo...

Araba oso polita da, ez dago zalantzarik.

Anónimo dijo...

Estibalitz zoragarria da eta Arabako lautada ere bai.

Anónimo dijo...

Araba, zazpigarren alaba.
Que bonita es, de norte a sur y de este a oeste.

Anónimo dijo...
Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.
Anónimo dijo...

Joan ginen lekuetara oso politak izan zen baina horrelako irteera askoz gehiago egin behar ditugu. Primeran pasatu nuen eta!!!
Irakasleak animatu eta prestatu irteera gehiago!

MATXALEN
PD: 3. mailakoak hoberenak jajaja

Anónimo dijo...
Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.
Anónimo dijo...

egiten ditugun irteerak oso ondo egon ohi dira baina nik gehiago egingo nituzke!!!

MARIA

Anónimo dijo...

horrelako egun gehiago egin behar dira, zerbait ezerberdina egiteaz gain, klasea galtzen dugulako!

-----tximbi-----

Anónimo dijo...

irteera azpergarria izan zen. baina horrelako irteera gehiago egin beharko genuke klasea galtzeko.

----joseba----

Anónimo dijo...

HORRELAKO IRTEERAK GEHIAGO EGITEA KOMENIGARRIA IZANGO ZEN. NOIZEAN BEHIN AIREA HARTZEA HONA DA IKASLEENTZAKO.

LORE

Anónimo dijo...

Irteera gehiago egotea. Klasea galtzen dugulako

Anónimo dijo...

iRTTERA GEHIAGO EGOTEA KLASEA GALTZEN DUGULAKO ETA EGUN HOIEK DIBERTIGARRIOAK DIRELAKO

SARAY