2006/11/15

IRAKURZALETASUNA


Liburu bakar bat irakurtzea aski da zerbait berria ezagutzeko, pertsonak pertsona izateko aztarnak topatzeko, bizipen berriak sentitzeko eta kultura eta bizimodu desberdinak ezagutzeko besteak beste; beraz, zenbat eta gehiago irakurri orduan eta opariagoak izango dira gure lorpenak.
Ikastolan egunero lantzen dugu irakurketa eta txiki-txikienetatik hasita gainera, baina irakurzaletasunerako familia funtsezkoa da ere. Bizitzaren ehenengo urteetan, neurri handi batean, gurasoek izango dute zuzenean irakurketa lantzearen eginkizun hori; modu erraz batean landu dezakete gainera, gauero ipuin bat irakurtzea aski izango da irakurketa ohiturara hurbiltzeko euren seme-alabak.
Irakurzaletasuna suspertzeko beraz, ikastolan egindako lana ez da nahikoa izango baizik eta etxean ere ahalegin horrekin jarraitu beharko da, zeren eta argi izan behar baitugu irakurketaz gozatzen ikasi egiten dela; beraz, guztion esku dagoen gauza da irakurzaletasuna.

Un sólo libro basta para aprender algo nuevo, conocer otras culturas y formas de vida y sentir nuevas vivencias; por lo tanto cuanto más leamos más abundantes serán nuestros logros.
En la ikastola trabajamos la lectura todos los días y empezando por los más pequeños; pero para que surja una verdadera afición por la lectura es necesaria la colaboración de los padres y madres. Cuando los niñ@s son pequeñ@s bastará con leerles un cuento cada noche para acercarles al hábito de la lectura.

6 comentarios:

Anónimo dijo...

-Irakurtzea maite duzu?
-Bai, eta zuk?
-Baita ere, banekien ondo konponduko genuela elkarrekin.
Eta eskutik helduta bideari ekin zioten.

Anónimo dijo...

...leer, leer,
leer es un gran placer,
la tele para los tontos
y para los que
les pagan bien...

Anónimo dijo...

Yo leo desde pequeño y cada vez me gusta más.

Anónimo dijo...

niri oso ondo iruditzen zait oso gauza polita delako txanogorritzuren aventura irakurtzea. Unai

Anónimo dijo...

Ba niri ere oso polita iruditzen zait txanogorritxuren abentura baina 3 txerrikumeena hobeagoa da. Pablo.

Anónimo dijo...
Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.