2006/10/10

DBH 3 BERTSOTAN

Aurreko asteazkenean hasita DBH 3. mailak beste ukitu bat du, izan ere bertsotan aritzen dira ikasleak eta, plaza itxura hartzen hasia da.
Ikastolen Elkartean bada Bertsolaritza bultzatzeko lantalde bat eta Arabako arduradun den Julen Zulaika etortzen da gure etorkizuneko bertsolariak trebatzera. Modu oso dinamiko eta ludikoan ikasten dute nola egin behar den bertso bat. Batzuetan errima, besteetan neurria, nahiko korapilo eta nahaste sortzen zaie, baina ordu beteko saioa di-da batean pasatzen da eta bukaerarako eskatutakoa egitea lortzen dute, ez dira ez makalak gure ikasleak!
Dagoeneko bi dira jasotako eskolak, guztira bost izango dira, seigarrenean plazan aritzen diren bertsolariak izango ditugu ikastolan gure ikasleek jarritako gaiei erantzuten. Baina, horren berri hurrengo Berriaken jasoko duzue, beraz badakizue, gehiago jakin nahi baduzue hurrengo alea irakurri.

El miércoles pasado los/as alumnos/as de 3º de la ESO, de mano del bertsolari Julen Zulaika comenzaron la primera clase de bertsolarismo. La Federación de Ikastolas impulsa este proyecto para acercar el bertsolarismo a los/las jóvenes. De una forma lúdica y dinámica nustros/as alumnos/as han conseguido improvisar un bertso entre todos/as.
Serán cinco las sesiones que realicen y en una sesta vendrán a cantar a la ikastola bertsolaris profesionales y serán los/as propios/as alumnos/as los/as que les den los temas para cantar.

3 comentarios:

Anónimo dijo...

Kurtso hori oso ondo dago, gu pasaden urtean nahiko ondo pasatu genuen. Hasieran lotsa gurekin egon zen baina gero lotsa alde batera utzi eta egun onak pasatu genituen. hori dena esanda animatu nahi dut hori antolatzen duenari D.B.H.4 rako beste kurtso bat egitea. asko eskertuko genuke.gainera Julen Zulaika klaseak ematea ez litzateke gaizki egongo gauzak berriak ikasteko.-lore-

Anónimo dijo...

kaixo julen:
aurten ere eman beharko zenigun bertsolaritza. oso ondo pasa nun ta aurreko urtean. kriston parrak bota genitun denak batera. Aurten izango da nire azkeneko urtea ikastolan, oso ondo disfrutatuko det urte hau. muxu bat denei eta batez ere nire klasekoei, ez zaituztet inoiz ahaztuko.

NAHIKI

Anónimo dijo...

ze guapo den Julen, ezta?