2011/06/23

DBH 4ko IKASLEEN AGURRA

Kaixo lagunak:
Dakizuenez hau gure azken urtea izan da ikastolan (espero dugu) eta horregatik agurtu nahi zaituztegu.
Lau urte hauetan DBHn oso momentu onak izan ditugu gure klasekideekin baita irakasleekin ere. Adibidez, DBH 1 eta 2an Mariarekin Faustinora Aritz Aranburu ikustera joan ginenean edo parkera marraztera joaten ginenean.
Eugeniorekin ere oso ondo pasa dugu, bai ikasbidaian bai hemen ikastolan, nahiz eta behin "tximuak" deitu.
Ibon iritsi zenetik lanak gehiagotu dira baina azterketak murriztu dira. Lasai Ibon, ez negarrik egin, Kuban ikusiko gara.
Gariri esker "pilak jarri" ditugu eta uste baduzu ez garela berriz ikusiko: "ez flipatu!", bisitan etorriko gara eta.
"A ver, ¡eii!", Bearen txanda dela. Kostatu zaigun arren, azkenean lortu dugu Beak farre egitea.
Azken urte honetan Xango ezagutu dugu, baina pena bat da lehenago ez ezagutu izana, orain arte ez genekielako aditza ONDO erabiltzen.
Abrahamekin asko nekatu gara (batzuk) eta oso ondo psa genuen Bardeetara joan ginenean, nahiz eta urte honetan ezin izan garen joan. Gainera oso eskuzabala izan zen izozkitara gonbidatu gintuenean. Mila esker!
Arturo! Ez garela zutaz ahaztu, nahiz eta urte honetan guri klaserik ez eman bisitan etorri zara. Garantziak zure semeari.
Ah!, eta nola ez, David! Zurekin informatikari buruz asko ikasi dugu baita farre asko egin zure "txisteekin". Ah! Ez ahaztu!: "Olentzero gurasoak dira, oki doki?"
Ez ditugu ahaztu joan zirenak: Mikel, Ortzi, Alex (x2), Maite, Myriam, Amaia...

Honekin agurtzen zaituztegu eta eskerrak ematen dizkizuegu urte hauetan gurekin egoteagatik.

Andoni, Raquel, Eka, Janire, Julen, Oihane, Eder eta Nekane.

3 comentarios:

xango dijo...

Aupa zuek! Primeran pasatu nuen bazkarian eta pozten naiz denek azkenean zuen hoberena eman izanaz. Zorte on guztioi zuen abentura berrian eta etor zaitezte bisitan. Besarkada handi bat.H.K.

Anónimo dijo...

Aupa Koadrila!!!

Mezu hau DBH 4. mailako ikasle guztientzat da, baina bereziki, ikasle batentzat. Aspaldian elkarrekin egon ginen eta berak bakarrik daki zenbat kostatu zaion momentu honetara ailegatzea, zenbat lagun utzi dituen bidetik, zenbat malko bota behar izan duen baina azkenean... HELMUGARA ailegatu zara. Dena den, bizitza honetan helmuga asko izango dituzu eta oztopo guztiak gainditzeko borrokatuko duzula ziur nago.
Animo eta jarraitu horrela hemendik aurrera.

mikel dijo...

Aupa DBH4!!!!
Besarkada haundi haundi bat Gartxoren partetik