2011/04/05

17. KORRIKA


"Euskararen herria zeharkatuko du Korrikak 17. aldiz. Apirilaren 7tik 17ra, Trebiñutik Donostiara egingo duen ibilbidean euskalakariak elkartuko ditu Korrikak Maitatu, ikasi, ari… euskalakari lelopean." Arratsaldeko 17:00etan hasiko bada ere, hurrengo goizerako Arabar Errioxara iritsiko da: 9:50etan, hain zuzen, Moretatik pasako da eta 10:00etan gure DBHko ikasleek hartuko dute lekukoa Oiongo sarreran, herri osotik zabaltzeko asmoarekin. Hauxe da Oionen egingo duen ibilbidea, Ikastola eta Eskolako ikasleen eskutik:

10:00 DBHko IKASLEAK HILERRIAN

10:05 MEDIKUARENEAN 6.MAILA

10:07 ESKINAN 5.MAILA (Avda Gernikaren bukaeran aldaparen bukaeran)

10:10 LABORALEAN 4.MAILA

10:13 ARMARRIAN (Hotelaren ondoan) 3. MAILA

10:16 ESTIBALIZ KALE BUKAERAN PARKEAREKIN 2.MAILA

10:19 GARAI TABERNAN 1.MAILA

10:21 SAN MARTIN KALEAREN BUKAERAN H.H.5

10:23 FAUSTINOREN ETXEAN H.H.4

10:25 DAMASEKO ENPARANTZAN H.H. 3 eta 2

10:26 HERRIKO PLAZAN: JAIALDIA (AGURRA, ABESTIA, DANTZA).

Bukaeran hamaiketako eder bat izango dugu ikastolako patioan, Guraso Elkarteak antolatua.


"La Korrika recorrerá el País del Euskera (Euskararen Herria) por 17ª vez. Del 7 al 17 de abril reunirá a todos los euskalakaris para hacer el recorrido que une Trebiño con Donosti bajo el lema Maitatu, ikasi, ari… euskalakari." Auque la salida será a las cinco de la tarde, para la mañana siguiente ya habrá llegado a Rioja Alavesa: pasará por Moreda a las 9:50 y a las 10:00 nuestros alumnos de Secundaria cogerán el testigo en la entrada del pueblo para llevarlo por todo Oion, labor en la tomarán parte todo la comunidad educativa de Oion. Para recuperar fuerzas, al terminar habrá un espléndido hamaiketako en el patio de la Ikastola.

No hay comentarios: