2010/01/11

AGUR ANDEREÑO!

Kaixo lagunok:

Urte berriak albiste txar bat ekarri digu: Ane Idarreta andereñoa hil zaigu bihotzekoak jota. 27 urte eman eta gero gure ikastolan asko gara bere gelatik pasa garenok edo berarekin lan egin dugunok. Une honetan denok bat egiten dugu bere familiaren doluminarekin.
AGUR ANDEREÑO ANE! Maite zaitugunok gurekin eramango zaitugu beti.

El nuevo año que acabamos de estrenar nos ha traído una mala noticia: la muerte de la andereño Ane Idarreta. Tras 27 años y medio de trabajo en la Ikastola somos muchos los que hemos pasado por su gela o hemos trabajado con ella. En estos momentos tan difíciles queremos acompañar a su familia.
AGUR ANDEREÑO ANE! Todos los que te queremos te llevaremos siempre con nosotros.

22 comentarios:

Anónimo dijo...

Hasta luego Ane. Gracias, gracias, gracias. Estos tres últimos años has enseñado a mi hija casi todo lo que sabe. Gracias en su nombre y en el nuestro. Te has ido fiel a tu forma de ser; sin hacer ruido, pasando desapercibida. Pero has dejado huella. Sólo podemos conservarla. Agur. Txema.

aitordelavilla dijo...

Nik ez dut tutore gisa eduki Aneri, ezta edozeingo irakasgai baten irakasle bezala. Baino bai Idoia ezin zuenean klase eman (gaixo zegoelako...etab) Anek ematen zigun. Oso irakasle on bat izan zen, animatzailea eta euskera ahoan zeramana beti. Nire anaiari asko lagundu zion ikasketekin eta hori benetan eskertzekoa izan zen bere aldetik.

ez zaitugu ahaztuko, goian bego Ane.

Anónimo dijo...

Guk ere agurtu nahi zaitugu Ane.
Zu ezagutzeak obeak egin gaitu, zure maitasuna nabarmena izan bait da denontzat, eta batez ere gure semeentzat. Zure falta handia izango da, baina handiagoa da zuk eman diguzun guztia. Eskerrik asko.
Leire

ana dijo...

no se que es peor si no creer lo que ha pasado o no querer creerlo,mientras solo puedo hacer una cosa y es darte las gracias ane,gracias por como trataste a mi hijo cuando fuiste su tutora se que le tenias cariño y asi me lo demostrabas,gracias por tus charletas de pasillo cuando teniamos prisa y por las otras cuando el tiempo no apremiaba tanto,gracias por tus consejos que siempre fueron acertados y por supuesto gracias por tu sonrisa en las conversaciones amenas y en las que no lo eran tanto.Todo mi cariño para tu familia,compañeros,amigos(que en muchos casos eran ambas cosas).Y mientras sigo dandote las gracias intentare creerme lo que ha pasado aunque sinceramente....no quiero hacerlo.con todo mi cariño ana.

Anónimo dijo...

Hasta siempre Ane. Gracias por ser como eras, gracias por tu compañía, por tus consejos, por tu sonrisa, por tu ayuda. Permanecerás en nuestros recuerdos y en nuestros corazones, por lo que siempre estarás entre nosotros.
Todo nuestro apoyo a la familia y a las personas más cercanas. Ez zaitugu ahaztuko. Eskerrik asko. Agur. Monika.

uxue dijo...

Agur Ane.
Nire irakaslea ez zara izan,baina bai egonniz zrek btzuetan,eta zure arpgak isadatzen zuena ikaragarria zen. Eskerrik asko zure laguntzagaik eta nolakoa izan zarenengatik.
Beti gogoan izango zaitugu denok.
Eskerrik asko denagatik.
Uxue.

Anónimo dijo...

Agur Ane. Ezin izan dut zurekin igaro denbora asko baina bestalde Jonekin oso ondo portatu zinen eta asko lagundu diozu. Berak dakien ia guztia zuk irakatsi ziozun eta dikien euskera pitin hori zu irakatsi ziozun. Ni eta nire familia guztiaren aldez bakarrik hitz onak ditugu zutaz hitz egiteko. Mila ezker Ane.
Arantza de la Villa

Anónimo dijo...

Agur ane, bai, agur.
Lehenengo maila baino lehen nire lagunaren ama zinen, baina handik aurrera ANE izaten hasi zinen nire irakasle ezin hobea!!!
Benetan asko botako zaitudala faltan, baina ez nik solik, baizik eta ikastolako eta herriko jende guztia!!!
Ez zinen irakasle ona bakarrik, bazinen ere pertsona itzela!!!
Hitz bat dago bakarrik zu agurtzeko, ESKERRIK ASKO!!!
Beti eramango zaitugu gure bihotzetan!!!

* Virginia *

Anónimo dijo...

Agur Ane beti eramango zaitut nire bihotzean.
Eskerrik asko izan zaren bezala izan zarelako nirekin, eskerrik asko momentu alai eta farregarri horiengatik, bai kalean, bai lehenego mailan eta bai pasa den kurtsoan plastikan.
Lehen esan dudan moduan beti eramango zaitut nire bihotzean eta ez zaitut inoiz eta inola ahastuko.
Agur Ane betirako, zure ikasle eta lagun bat,
Ander Alvarez de Uralde
BETI ANE

Anónimo dijo...

Asko gogoratzen naiz zutaz eta inoiz ahaztuko zaitut.oso ongi portatu zinen nirekin.Gogoratzen naiz patiora juan baino lehenago nire ogitartezko zati bat ematen nizula eta klasean korrika zeudenean barre asko botatzen genuen.ASKO MAITE ZAITUGU

Anne eta Sara Aguilar

Anónimo dijo...

Irakasle bezala izan zaitugu ikastolan baina lagun bezala eduki zaitugu bihotzean.Oraindik ez gara ideia egin joan egin zarela.Nahiz eta horrela izan ez zara gure bihotzetatik joango gorputzean joan egin baizara baina zure arima maitasuna eta adiskidetasuna beti izango da gurekin.
gogoan izango zaitugu beti irakasle eta lagun bezala.Marisel

amaia faces dijo...

Nik ere, Ane, agurtu nahi zaitut, nirekin beti primeran portatu zarelako, baina ez orain, baizik eta azpalditik nik zure ikaslea nintzenean; bakarrik hitz onak ditut zutaz, pertsona maitagarria eta ezin hobea izan zarelako horregaitik beti nire bihotzean eramango zaitut.
Agur y gracias por todo lo que has ido aportando en todos estos años de tu sabiduría a la Ikastola. Hasta siempre, de una exalumna agradecida AMAIA FACES.

Anónimo dijo...

andereño anek irakatsi zidan idazten eta irakurtzen, niri bezela beste hainbati ere. gure hizkuntzaren babesle eta irakasle izan da eta izango da beti. ikastolako historian inoiz ez zitzaigun irakasleren bat hil, gure ikastola familia bat bezalakoa da, txikitxoa, horregatik sentitzen dugu hainbesterainoko mina.
muxu handi bat eta goian bego.
agur andereño ane.

idoia dijo...

Ez zaitut tutore bezala eduki, irakasle gisa bai! Esan beharra dago zurekin, lagun moduan momentu ikaragarriak pasa ditudala: Barreak.... eta gainera eskertzekoa zenbat lagundu nauzun baina ez bakarrik niri, guztioi baizik.
Zure irria indarrez betetzen gintuen.
Ezin zaitut adjetibo bakar batekin definitu, zere ZU nire nire bizitzako zati handitxo bat zara.
Ez zaitut inoiz ahaztu, beti egongo zara nirekin.
ESKERRIK ASKO ANE! Maite zaitut. Idoia Marauri

Anónimo dijo...

Eskerrik asko nire laguna izateagatik.
Egia esan oraindik ez dut sinezten gertatutakoa baina oso momentu onak pasa ditut zurekin eta ez zaitut inoiz ahaztuko.
Beti nire bihotzean izango zara eta ez bakarrik nire bihotzean baizik eta beste jende askoren bihotzean ere.
ESKERRIK ASKO!!!! Ane
olaia tarragona

arantxa dijo...

Anerentzat (habanera doinuaz)

Idarreta Galarraga
Ane zuen bere izena
San Bizente ikastolan
gure lankidea zena.
Hogeita zazpi urtetan
irakatsi egin diena
hainbat ta hainbat umeri
bizitza(ra)ko beharrezkoena.
Euskaldun peto petoa
donostiarra galanta,
Oiongo ikasleentzako
bai andereño xarmanta.
Herrian geratu gara
zure irribarrearen falta.
Dudarik gabe zu zinen
oso emakume aparta.

Anónimo dijo...

ANDEREÑO ANERI bertsoa
airea: habanera


Orain dela gutxi jun da
gure irakasle kuttuna,
urte asko ta askotan
albon izan duguna.
Jun danetik sartu zaigu
gorputz osoan asuna,
andereño Ane izan da
laguntzaile ta laguna.
San Bizente ikastolan
irakasle euskalduna,
ta ez bakarrik lagundu
garatzen gure garuna,
maitasunaren beharra
ondo erakutsi diguna
eta berak gu maitatu
jkinarazi ziguna.


Edurne Azkarate

Anónimo dijo...

Hay personas que luchan 1 día y son buenas. Hay otras que luchan 1 año y son mejores. Hay quienes luchan muchos años y son muy buenas. Pero las hay que luchan toda la vida: esas son las que valen.
Para tí Ane. Hasta siempre.
Esti

AINHOA dijo...

agur ane
beti gure bihotzean egongo zara,
ez gara zutaz ahaztuko inoiz.
mila esker zure laguntzagaitik,primeran portatu zarelako gurekin.
muxu handi bat.
zure ex-ikasleak.....
diego eta ainhoa.
maite zaitugu

Anónimo dijo...

Nahiz eta heriotza
helduko zaidala jakin
ez dut
haatik
horren aurka
buru-bihotzez borrokatzetik etsiko.
ez nau
ustekabean harrapatuko!
bizi naizeno bizitza kantatuko dut.
eta behar dudan
denbora baino lehen
hiltzen banaute
nere hortzetan itzaliko den azken antzia
beste batenetan
loratuko den
lehen irria
izango da.

Agur eta ohore.

Anónimo dijo...

kaixo ane,pena hasko eman zidan zu juatea,faltan botako zaitugu denok eta inoiz ahaztuko zaitugu.Oso irakasle ona zen,eta hasko irakatzi zigun.gure irakasle berria oso ona da baina ez ane bezalakoa.asko maite zaitugu

PAULA eta ANNE

Anónimo dijo...

andereño onena izan zara beti naiz eta batzuetan haserretu.HASKO MAITE ZAITUGU.
INOIZ AHASTUKO ZAITUGU .L.H.4.A