2009/03/03

Arabako Bertsolarien Kanporaketa Oionen



Arabako Bertsolarien Kanporaketa Oionen ospatu zen otsailaren 27an.

Otamendi, txapeldun; Andere, bikain; Izar, mundial; Betto, xelebre; Xabi, gartsu eta Ander ausart, gure sei bertsolariek saio polita eskeini zieten otsailaren 27an Oionen bildu ziren 50 baino gehiago ikusentzuleei .
Primeran pasatu genuen Arabako bertsolarien kanporaketan.
Zuazo Gaston bodegara egin genuen lehenengo eta bertan oso ondo hartu gintuzten, beharrezko azalpenak eta baita meriendatxo bat ere eskeini ziguten.
Gero La Cueva jatetxean derrigorrezko patatak txorizuekin eta txuletillak denontzat, eta bapo afaldu ostean bertsoak. Denetarik egon zen baina denek mailari eutsi zioten, gure uste apalean, jakina. Bi bertsolari 17 urtekoak ziren, eta handik gorakoak besteak; beteranoena eta errukirik izan ez zuena gure Asier Otamendi izan zen.

Finalerdiak Zigoitian eta Aramaion izango dira eta finala Gasteizen, apirilaren 4ean. Informazio gehiago, http://www.bertsozale.com/

Todo el mundo lo pasó estupendamente esa noche, primero en la visita a la bodega Zuazo Gastón y después en la bertso afaria de la eliminatoria del campeonato de bertsolaris de Araba que se celebró en el restauranta la Cueva de Oion en la que Asier Otamendi fue txapeldun y pasa directamente a la final que se celebrará el 4 de abril en Gasteiz.
Zorionak eta eskerrik asko.

No hay comentarios: