2006/09/22

Kaixo lagunok, hemen gara berriro motxila bete ilusiorekin ikasturte berriari ekiteko prest. Oporrak oraindik gogoan; eguraldi ona, lagunarte bikaina… Baina, ze demontre! ikastolara bueltak ere badu bere xarma, hamar hilabeteko bidaia bat egitea proposatzen dizuegu, bai ongi irakurri duzue bidaia bat. Bidaia guztietan bezala gure barrua edukiz eta esperientziez jantziko dugu, elkarbizitza, errespetua, lankidetza… bidelagun izango ditugularik. Badakigu batzuetan bidea erraz egingo dugula, beste batzuetan berriz, zailagoa izango zaigu: baina, bidaia egiteak merezi du, asko ikasten baita. Motxila betetzen joango gara hilabete hauetan eta horretan irakasle eta gurasook lagunduko dizuegu. Prest zaudeteeee? Heldulekuei ondo heldu eta GOAZEN!!! Ah! ARGITXOk, aurten ere izena eman du gurekin batera bidaia hau egiteko, berak banatzen dituen goxoki gozo-gozoak ekarri zuen mihiei itsatsita, bai, bai, EUSKARA jartzen duten horiek, horiek izango baitira zuen bidaia txartela.
GUZTIOK BIDAIA ONA IZAN DEZAGULA!!!

4 comentarios:

Anónimo dijo...

niri ere

Anónimo dijo...

beste komentario bat bloga pixka bat aberatsago izateko . GORA LA VESPI!!!!





RITXI Y LA VESPI

Anónimo dijo...

nik naiago nuke oporretan egon eta opariekin jolasten egotea baina ikastolan ez da ain gaizki egoten, lagunekin jolastu al duzu eta baita beraiekin oporrei buruz hitzegin

Anónimo dijo...
Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.