Kaixo, Hemen daukazue Maiteren blogetik hartutako sarreratxo bat:
Aupa aspaldiko! Hemen natzaizue berriz ere, udaberriarekin batera, azkenaldi honetan egin ditugun hainbat gauza erakustera. Bigarren ebaluazioa amaitu da eta mendiarekin lotuta eta izan dugun negu gogorrarekin batera, ekintza zoragarri asko egin ditugu. Hemen doazkizue, beraien argazki eta guzti:
Otsailaren 3an, 50 ikasle inguru joan ginen Valdezcay-ko estazioara, L.H5, L.H6,DBH1, DBH2,DBH3 eta DBH4 ak eta 6 irakasle. Oso egun polita izan genuen eta ikasleek oso ondo pasa zuten, batzuk eskiatzen eta beste batzuk snow-ean. 2 orduko ikastaroa ere izan zuten eta egia esan batzuk lehenengo aldia izateko primeran egin zuten.
Aurten ekintza berri bezala, eta mendiarekin lotuta aurrera pauso bat eman dugu Gorputz Hezkuntzako programaketan, datorren urteari begira xiba proiektuarekin bat egiteko. Froga bezala Oiongo Arkaitz mendi taldeak daukan rokodromora joan ginen L.H5eko ikasleekin. Esperientzia polita izan zen eta ikasleak zoriontsu ibili ziren denbora asko ez izan arren. Ea datorren urteari begira mendi talde honekin harremanetan jartzen garen. Mila esker taldeari.
7 comentarios:
Aupa eta gustiok korrika egitera.
Aupa eta gustiok korrika egitera.
GUAI EEEEEEEEEEE BA NI JOATEN NAIZ PRAKTIKETARA
IRENE
mundiala izan zen
izan
mundiala izan zen
izan
Kaixo argazki hau osopolita da eta gainera egun ori oso polita izan zen.
GUILLERMO R.G.
Oso ondo pasa genuen rokodromoan eskalatzen.Denbora gutxi euki genuen baina primeran pasa egin genuen.
Itziar
Publicar un comentario