Ttiki-ttakak antolaturik, datorren martxoaren 9tik 15era erakusketa eta emanaldi interesgarri bat ikusteko aukera izango dugu Oiongo “Bazterra” aretoan:
Castillo Suarezen poema batzuetan oinarriturik, Koldo Arnantzek margoak egin ditu eta Juan Miguel Arzelusek musika piezak. Mugarri Estaliak mugei buruzko hausnarketa da: gure baitakoak, inposatutakoak, geografikoak, ikusezinak… Egileek espresuki adierazi nahi dute ez daudela mundu zedarritu batean bizitzeko prest; alegia, mundu karratu baten gainean idazteko, margotzeko eta konposatzeko.
Emanaldia (poesia eta musika) martxoaren 12an 20:00etan izango da eta erakusketa astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara zabalik egongo da. Larunbat eta igandean, berriz, 12:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 18:00etatik 20:00etara.
Ttiki Ttaka Euskara Elkartea ha organizado una esposición llamada "Mugarri estaliak" en la Sala Bazterra. Es una combinación de los poemas de Castillo Suarez, los cuadros de Koldo Arnantz y la música de Juan Miguel Arzelus. Habrá un espectáculo de música y poesía el jueves día 12 a las ocho de la tarde, pero la exposición estará abierta del día 9 al 15 de marzo de 18:00 a 20:00, y el sábado y el domingo, de 12 a 2 y de 6 a 8.
¡Animáos a venir!
No hay comentarios:
Publicar un comentario