2011/09/16

Uzta eguna



Igandean Oionen Uzta Eguna ospatzen dugu eta Ikastola bertan izango da postu batekin. Gartxoren ipuinak eta puzzleak, gabonetako loteria, txanpiak eta ura izango dugu salgai.



Animatu zaitezte eta etorri bisitan!!!


Este domingo celebramos en Oion el día de la Vendimia y allí estará también la Ikastola con su puesto. Venderemos: puzzles y cuentos de Gartxo, lotería de Navidad, champis y agua.
¡¡Animaos y venid de visita!!

Gaurko hamaiketakoa Baba ganouss


LH 3.zikloko ikasleak Ikastolako baratzatik hartutako produktuekin Libanoko plater bat prestatu dugu Ikastolako guztientzat: baba ganouss.
Plater honetarako erabili ditugu: baratzeko tipulak eta berenjenak eta gero limoia, tahin, pimentoia, gatza eta olio koipea + ogi xigortua.

Astelehenenan LH 6Bkoek Ikastolako baratzera joan ginen geratzen ziren fruituak hartzera. Hurrengo egunean LH5.mailako ikasleek teknologia gelara joan ziren eta sukaldatu zituzten. Eta gaur berriro ere LH6Bkoek, sukaldatutakoa prestatu egin dute geletatik banatzeko hamaiketako moduan.
DBHkoak ez zeudenez probatu gabe geratu dira baino bestela nahi izan duenak baba ganouss dastatzeko aukera izan du. Eta batek baino gehiagok sorpresa ederra hartu du. Etxean egin nahi baduzue LH5.mailakoei galdetu nola egiten den.
Oso gomendagarria da gauza berriak probatzea.




Esta semana hemos estado cocinando con los últimos productos recogidos de nuestra huerta: berenjenas y cebollas. L@s alumn@s de 3er ciclo de Primaria han sido los encargados de ello. El lunes se recogieron los frutos de la huerta, el miércoles se cocinaron y hoy se han preparado y saboreado. Más de un@ se ha sorprendido y está deseando repetir. Os animamos a que probéis este plato típico del Líbano que se llama Baba ganouss.

Software askea / libre... zergatik?

Dakizuenez ikastolan badira 4 urte software askearen aldeko apostua egin genuela; baina ba al dakizu zergatik? Badakizu zer esan nahi duen software askea? Jakin nahi baduzu.... Sartu hemen

Como sabrás en la ikastola decidimos apostar por el softwarelbre hace ya 4 años. Pero ¿sabes por qué lo hicimos? ¿conoces que significa que un software es libre? Si quieres las respuestas.... entra aquí. (el video está en castellano) ;-)

2011/09/14

Igandeko Uzta Eguna

Igandean Oionen Uzta Eguna ospatzen dugu eta Ikastolak Txanpi pintxoak prestatuko ditu dastatzeko. Guraso guztien laguntza beharko dugu txandak antolatzeko eta ahalik eta hoberen antolatzeko. Animatu zaitezte.
Guztiak bat!!!
Ikastola aurrera!!!



El domingo celebraremos el día de la vendimia y la Ikastola dara a degustar txanpis por lo que necesitamos de tod@s l@s padres y madres que podáis colaborar para que entre tod@s salga lo mejor posible.
¡¡Tod@s un@!!
¡¡La Ikastola adelante!!

2011/09/13

Ikastolan gela berriak ditugu



Aurten 2 urteko bi gela ditugunez (HH2A eta HH2B) gela berriak baditugu eta hauek aurkeztu nahi dizkizuegu. Polit-politak dira Haur Hezkuntzari dagozkion bezala: alaiak.
Lehenengo argazkiak HH2Ako gelakoak dira, hurrengo biak HH3 urtekoenak eta azkenengoa HH5 urtekoenak.
Zer diozue?
Politak ezta?
Este curso al haber dos clases de l@s alumn@s de 2 años (HH2A eta HH2B) tenemos clases nuevas. Estas son como corresponde a Infantil: muy bonitas y alegres.
Las primeras fotos son de la clase de HH2A, las siguientes dos de HH3 y la última de HH5.
¿Qué os parecen?
¿Bonitas a que sí?

DBHko ikasleak Zuhatzan


Aurten ere ikasturteari hasiera emateko DBHko ikasleek Zuhatza irlan dagoen aterpetxera joan dira. Ondo pasatzeaz gain hainbat helburu lortuko dituzte: euskararen erabilera bermatu eta talde koexioa edota giroa indartu.
Zer kontatuko digute itzultzen direnean?

Una vez mas al principio del curso l@s alumn@s de secundaria se han ido al albergue de la isla de Zuaza. A parte de disfrutan cumplirán otros objetivos: reforzar el grupo y asegurar el uso del euskera.
¿Qué nos contarán a su vuelta?

2011/09/12

Ikastolako Baratza



Orain bai hartu ditugula gure baratzeko azkenengo fruituak, behintzat udakoak. Hauekin hamaiketako bat prestatzeko asmoa daukagu hainbat geletan banatzeko. Ideia polita ezta?

Ahora si que hemos recogido los últimos frutos del verano y haremos con ellos un almuerzo para repartirlo en algunas de las clases. Bonita idea, ¿verdad?

2011/09/11

Euskal kontzertua Oionen



Oiongo IKA euskaltegiak eta Logroñoko Laminiturri elkarteak Mikel Markez eta Erramun Martikorenaren kontzertua antolatu dute Oiongo zineman irailaren 16rako arratsaldeko 20:00retan.
Bertan elkar ikusiko gara.

IKA el euskaltegi de Oion y la Asociación Laminiturri de Logroño han organizado el concierto de Mikel Markez y Erramun Martikorena en el cine de Oion para el 16 de septiembre a las 20:00 horas.
Allí nos vemos.

2011/09/05

Ikastolako Baratzaren fruituak

Udan baratza martxan jarraitu du eta fruitu goxoak eman dizkigu. Hemen dituzue jaso ditugun azkenengotarikoak.
Zer diozue?

La huerta ha estado a pleno rendimiento en verano y aquí tenéis la muestra de los últimos frutos recogidos.
¿Qué os parece?

2011/07/26

Uztailan ere Baratza Martxan...


xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
Udan ere Baratza zaintzen dugu eta ematen dizkigun fruitu goxoak hartzen ditugu. Horretarako ludotekan dauden ikasleen laguntza izan dugu.
Hemen dituzue argazki batzuk.

En Verano también nos ocupamos de la huerta y para ello hemos tenido ayudantes. Aquí tenéis algunas fotillos.

Bielorusiako Haurrak ikastolan



Atzo uztailak 25 Bielorrusiako 24 haur eta beraien 6 begirale izan ziren oiongo San Bizente Ikastola ikusten, baita ortua ere.

Oso pozik egon ziren eta oso gustukoa izan zuten.

Hainbat udatan etorri izan dira aspalditik Eltziekoko gizon baten iniziatibaz. Batzuk Arabar Errioxako familiatan geratzen dira egoten diren 2 hilabetetan eta gehienak Lezako aterpetxean izaten dira. Aurten bada lehenengo aldiz Oion aldera gerturatzen direla eta ikastola bisitatzea proposatu genien. Hori dela eta gurean izan ziren gelaz-gela.


Ayer 25 de Julio 24 niñ@s Bielorus@s y sus 6 monitoras estuvieron visitando la Ikastola. Hace bastantes años que vienen a pasar 2 meses a Rioja Alavesa pero la primera vez qaue se acercan a Oion y como no los llevamos a ver nuestra preciosa Ikastola y su huerta. Quedaron impresionad@s a la par que encantad@s.

2011/07/07


Azken hilabete honetan landareak ureztatu dituzte txikiak. Ur asko botatzen zituzten txikiak eta landareak itotzen zituzten orduan gauza bat bururatu zitzaigun. Landare bakoitzaren kupeleetan fitxa batzuk jarri genituen. Bertan zenbat ur bota behar zen landare bakoitzari jarri genuen, landareak ez itotzeko.




En este último mes los niños
pequeños de la ikastola han regado nuestra maravillosa huerta. Como ahogaban a las plantas de tanta agua que le echaban se nos ocurrio la brillante idea de poner carteles con las necesidades hidricas.

2011/06/23

AMPAkoen Jaia





Aurten ere AMPAk ikasturteari agur esateko kriston jaialdia prestatu digu: puzgarriekin, eskulan tailerrak, hennazko tatuajeak, perkusioa eta afrikar-dantza, mural erraldoia eta nola ez hamaiketako goxo-goxoa.






Este año también el AMPA nos ha amenizado el fin de curso con una fiesta espectacular: danza y percusión africana, talleres de manualidades, tatuajes de henna, almuerzo...
Gracias AMPA



Musika kontzertua


Hona hemen ikasturte amaierako musika emanaldiako argazkiak. Gela guztiek parte-hartu zuten dantza egiten edo txirula jotzen. Bukatzeko DBH 1.mailako ikasleek rock kontzertu didaktikoa eskeini ziguten eta oso ondo pasa genuen.

Aqui teneís las fotos del concierto de música de final de curso. Participaron todas las clases, bailando o tocando la txirula. Para terminar los alumnos de 1º de la ESO nos ofrecieron un concierto didáctico de rock y lo pasamos muy bien.

DBH 4ko IKASLEEN AGURRA

Kaixo lagunak:
Dakizuenez hau gure azken urtea izan da ikastolan (espero dugu) eta horregatik agurtu nahi zaituztegu.
Lau urte hauetan DBHn oso momentu onak izan ditugu gure klasekideekin baita irakasleekin ere. Adibidez, DBH 1 eta 2an Mariarekin Faustinora Aritz Aranburu ikustera joan ginenean edo parkera marraztera joaten ginenean.
Eugeniorekin ere oso ondo pasa dugu, bai ikasbidaian bai hemen ikastolan, nahiz eta behin "tximuak" deitu.
Ibon iritsi zenetik lanak gehiagotu dira baina azterketak murriztu dira. Lasai Ibon, ez negarrik egin, Kuban ikusiko gara.
Gariri esker "pilak jarri" ditugu eta uste baduzu ez garela berriz ikusiko: "ez flipatu!", bisitan etorriko gara eta.
"A ver, ¡eii!", Bearen txanda dela. Kostatu zaigun arren, azkenean lortu dugu Beak farre egitea.
Azken urte honetan Xango ezagutu dugu, baina pena bat da lehenago ez ezagutu izana, orain arte ez genekielako aditza ONDO erabiltzen.
Abrahamekin asko nekatu gara (batzuk) eta oso ondo psa genuen Bardeetara joan ginenean, nahiz eta urte honetan ezin izan garen joan. Gainera oso eskuzabala izan zen izozkitara gonbidatu gintuenean. Mila esker!
Arturo! Ez garela zutaz ahaztu, nahiz eta urte honetan guri klaserik ez eman bisitan etorri zara. Garantziak zure semeari.
Ah!, eta nola ez, David! Zurekin informatikari buruz asko ikasi dugu baita farre asko egin zure "txisteekin". Ah! Ez ahaztu!: "Olentzero gurasoak dira, oki doki?"
Ez ditugu ahaztu joan zirenak: Mikel, Ortzi, Alex (x2), Maite, Myriam, Amaia...

Honekin agurtzen zaituztegu eta eskerrak ematen dizkizuegu urte hauetan gurekin egoteagatik.

Andoni, Raquel, Eka, Janire, Julen, Oihane, Eder eta Nekane.