IKASTOLATIK, HERRIRA!
SEDENTARISMOARI STOP
Oiongo
San Bizente Ikastolako Jai
eta Jolas-orduen batzordeak Oiongo
adinduen egoera fisikoa eta bizi ohituren analisia egin zuen kurtso
hasieran. Lehen balorazio honetan, garbi geratu zen adinean aurrera
joan ahala, mugimendua eskatzen duten ariketa edo aktibitateak
egiteari uzten diogula eta, honek zuzenean gure osasunari eragiten
diola. Horri aurre egite aldera, Sedentarismoari
STOP
izeneko
proiektua martxan jarri genuen. Gure proiektuaren helburu nagusia
Oiongo herritarrek bizi aktibo eta osasuntsu bat izan dezaten
beharrezko laguntza ematea da. Hori gerta dadin, hilean behin
ordubetez ekintza edo irteeraren bat antolatzea erabaki dugu.
Astelehen honetan, hilaren 11an, gure lehen saioa egin dugu herriko Zaharren Egoitzan. Eguraldiak erabat laguntzen ez zigula eta, petankan jolastu genuen egoitzan bertan. Bukatzeko, aipatzekoa da batzordekideek (DBHko lehen mailatik hasi eta laugarren mailara arteko ikasleek) dinamizatuko dituztela hilean behin egingo ditugun ekintzak, haiek proiektu honen protagonista nagusiak izanik.
IKASTOLATIK,
HERRIRA! STOP SEDENTARISMOA!
A
principios de curso, el "batzorde" de fiestas y recreos de
San Bizente Ikastola, analizó el estado físico y la forma de vida
de los ancianos de Oyón. En esta primera valoración, quedó claro
que a medida que pasan los años, dejamos de hacer actividades que
piden movimiento, y esto afecta directamente a nuestra salud. Para
hacer frente a eso, pusimos en marcha el proyecto STOP al
sedentarismo. Nuestro objetivo principal es proporcionar ayuda a los
pueblerinos para que tengan una vida más activa y saludable. Para
ello, hemos decidido preparar una vez al mes alguna salida o
actividad de una hora.
Este
lunes, 11 de Febrero, hemos celebrado nuestra primera sesión en la
residencia de ancianos. Como el tiempo no acompañaba, hemos jugado a
la petanca en la misma residencia. Para terminar, cabe mencionar que
los alumnos del "batzorde" (desde 1ºESO hasta 4ºESO) van
a dinamizar todas las actividades que haremos una vez al mes, siendo
los protagonistas principales del proyecto.
DE
LA IKASTOLA AL PUEBLO, STOP AL SEDENTARISMO!
No hay comentarios:
Publicar un comentario