2016/04/19






APIRILAREN 24AN, EGUERDIKO 12:30ETAN
IZANGO DA EKITALDIA

OIONGO PLAZAKO KIOSKOA 
"EUSKALDUN BERRIEN KIOSKOA" 
IZANGO DA HEMENDIK AURRERA

BERTSOLARI ETA TRIKITILARIEK PARTE HARTUKO DUTE


Pozik egon gaitezke euskaldunOk eta euskal zaleak, izan ere, Oiongo plazako kioskoa "Euskaldun berrien kioskoa" izango da datorren igandetik aurrera. Ekimen honekin gure herriko euskaldun berriak goraipatu nahi izan dira, hots, egin duten saiakera, jarri duten ilusioa eta eskaini dioten denbora baloratzeko aukera da.

Plazako kioskoa betidanik izan da euskal kultura eta euskararen aldeko ekimen anitzeko lekukoa izan da, beraz primeran datorkio izena. Bestalde, "Euskaldun berrien kioskoa" bezala izendatzea euskararen aldeko aletxoa da. Goza dezagun euskara eta jarrai gaitezen euskaldun berrien kopurua handitzen, badaukagu non elkartu eta!

Arturo zuzendariak hitz batzuk esango ditu, eta, bestalde, 5. eta 6. mailako hainbat ikaslek Oihane Perearekin prestatutako bertso batzuk kantatuko dituzte.

EUSKARA, EUSKARA, JALGI HADI OIONGO PLAZARA

IGANDE EGUERDIAN EUSKALDUN BERRIEN KIOSKOAN ELKARTUKO GARA.





EL KIOSKO DE LA PLAZA DE OION 
SE LLAMARÁ 
"EUSKALDUN BERRIEN KIOSKOA"

SE CELEBRARÁ UN PEQUEÑO ACTO
EL DOMINGO 24 DE ABRIL A LAS 12:30
CON BERTSOLARIS Y TRIKITILARIS


Estamos de enhorabuena, a partir del próximo domingo el kiosko de la plaza de Oion se llamará "Euskaldun berrien kioskoa". Con este pequeño gesto se quiere homenajear a los euskaldunberris, y valorar su esfuerzo, su ilusión, el tiempo dedicado a la recuperación del euskara en su vida.


Ese kiosko suele ser testigo de muchos actos y fiestas en favor del euskara, por lo tanto, el nombre es muy apropiado; además es gesto muy positivo por parte del ayuntamiento. Para seguir disfrutando de nuestra lengua y seguir aumentando el número de euskaldun berris...

Arturo, nuestro director dirá unas palabras y parte del alumnado de 5º y 6º de Educación Primaria cantará unos bertso que han preparado con Oihane Perea.

YA TENEMOS PUNTO DE ENCUENTRO, NOS VEMOS EL DOMINGO "EUSKALDUN BERRIEN KIOSKOA"N.

EUSKARA, EUSKARA, JALGI HADI OIONGO PLAZARA!










No hay comentarios: