Euskaraz Bizi Nahi Dut herri-lasterketa Oionen
Euskaraz Bizi Nahi Dut (EBND) herri-lasterketa Oionen urriaren 25ean.Carrera popular en Oyón el 25 de octubre en favor del deseo de vivir en euskera.
(Tienes la opción de leer el texto en castellano al final)
Data: urriaren 25a
Ordutegiak: 12:45ean Zunba herriko plazan
13:15ean herri-lasterketaren hasiera
13:45ean sarien zozketa (lau lote Euskaraz Bizi Nahi Dut, EBND, eta hiru liburu EBND)
14:00etan trikiti pintxo-poteoa (EBND pintxo berezia tabernetan) (trikiti taldea Oiana)
Ibilbidea: kilometro batekoa gutxi gorabehera. Plazan hasi eta plazan amaitu.
Antolatzaileak: Kontseilua, baina Oionen San Bizente Ikastola, CEIP Ramiro de Maeztu eta IKA euskaltegia.
Zer da Kontseilua:
Euskararen
unibertsoa izena hartu zuten jardunaldi batzuen ondoren sortu zen
Kontseilua. Duela hamabost bat urte, ostiral batean 400 pertsona inguru
sartu ginen Donostiako hotel batera burua ideiaz eta zalantzaz beteta.
Igande eguerdian barrea aurpegietan atera ginen 400 lagunak; pozik
geunden egindakoarekin, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua sortu
genuen.
Hasierartik bertatik, euskarak garapen osoa izatea helburu duten
gizarte erakunde ugariren bilgunea izan da Kontseilua, eta eginkizuna
ere oso zehatza izan du: Euskararen normalizazio prozesua areagotzea.
Horretarako bi jardunbide nagusi lantzen ditu: euskalgintzako erakundeen
artean kohesioa bultzatzea eta indarrak artikulatzea, batetik; eta
gizarte eragileak, indar ekonomikoak eta alderdi politikoak hizkuntz
normalizazio proiektuetan inplikaraztea, bestetik.
Gaur egun, 46 erakundek osatzen dugu Kontseilua: Ikastolen Elkartea,
Ikastetxe Publikoak, AEK, IKA, EHE, Elkar, Elhuyar…horien guztien arteko
elkarlanak aurrerapen asko ekarri du: “Bai Euskarari Ziurtagiria”, 400
enpresa handi baino gehaigo sartuta daude bide horretan (Euskadiko
Kutxa, Fagor …); herri askotan “Bai Euskarari” dinamika sortu da, Araban
Agurain eta Amurrio ditugu horretan; hizkuntza Eskubideen Behatokia
ere antolatu da, bertan herritarrok hizkuntza eskubideak urratzen
direnean salatzeko aukera dugu; Kontseilua osatzen dugun erakundeok
Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politika aztertu ohi dugu; Nafarroako
Gobernuarena; Iparraldeko egoera, ideiak eman…Kontseiluaren bileretan
herrietako udalen hizkuntz politika ere aztertzen da, nola hobetu
euskararen egoera aholkatzen da… Eta hamaika kontu gehiago, dena
zehazteak luze joko liguke, baina horietako bat dugu herrietako
lasterketa.
Parte hartzaileak:
14 urte arte 2 € balioko du izen emateak, eta hortik aurrera 5 €. Parte
hartzaileek kamiseta bost euroren truke erosteko aukera izango dute,
eta amaieran zozketan parte hartuko dute.
Korrika egiten ez duenarentzat kamisetak 10€ balio du.
Lehenbiziko
urtean, 100 korrikalari inguru aritu ziren; duela bi urte, 120 petotik
gora banatu genituen; iaz, marka guztiak gainditu ziren, 150 lagun
inguru. Aurten auskalo!
Izen ematea: aipatutako
hiru zentroetan eta Adonix tabernan. Azken unera arte egongo da izena
emateko aukera eta lasterketan parte hartzekoa, baina kamisetak lortzeko
lehentasuna aldez aurretik izena emandakoek izango dute.
Goizean zehar musika plazan. Esatariak ere izango dira plazako kioskoan, ikastolako eta eskolako DBHko haurrak.
Leloak: iaz
erabilitakoak:“Da, da, da, euskara polita da”, “Gin, gin, gin, euskaraz
hitz egin”, “Ari, ari, ari, euskara lehendakari”, “Hemen gaude
euskararen alde”...Aurtengoak eskolako eta ikastolako haurrak ari dira
asmatzen.
-----------------------------------------------------------------------------------------
CARRERA EN FAVOR DEL DESEO DE VIVIR EN EUSKERA
Ya es la cuarta edición
de esta carrera impulsada por el Consejo de Entidades Sociales del
Euskera Kontseilua y organizada por San Bizente Ikastola, Ramiro de
Maeztu e IKA Errioxa euskaltegia. El objetivo principal será reivindicar
el deseo que cada vez mas y mas personas tienen de vivir en euskera.
Esta carrera reivindicativa tendrá una extensión de un kilómetro y
estará rodeada de actividades; una jornada festiva para disfrutar en
familia, con los amigos y con el euskera. Puedes inscribirte en esta
carrera en cualquiera de los centros indicados anteriormente y también
en el bar Adonix de Oyón. La inscripción costará 2€ para niños/as de
hasta 14 años y a partir de ahí la inscripción será de 5€. En la primera
edición de esta carrera popular participaron 100 korrikalaris y en la
del año pasado 150! Este año seguro que superamos ese número!
No hay comentarios:
Publicar un comentario