Martxoaren 12an, arratsaldeko 19;30ean, Biasteriko zineman (kale nagusian)...... LABURBIRA
Hamabigarrenez heldu da LABURBIRA,Ttiki-Ttaka elkartearen eskutik, film laburren zirkuitua, euskarazko zinemagintzaren perla txikiak ikus-entzuleei eskaintzera. 2015eko martxoaren 4tik 28ra, 29 herritan izango da zirkuitua: Areatza, Arespalditza, Aretxabaleta, Arrasate, Asparrena, Atarrabia, Azkoitia, Azpeitia, Basauri, Berriozar, Biasteri, Durango, Ea, Erandio, Ermua, Etxebarri, Gasteiz, Hernani, Hondarribia, Igorre, Lazkao, Mutriku, Ordizia, Paris, Soraluze, Urkabustaiz, Usurbil, València eta Zumaia.
Zortzi lan ikusgai, zortzi lan ezberdin; euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzaren
aniztasun eta kalitatearen erakusgarri. Zuzendari esperientziadunek,
hasiberriek eta bidea urratzen dabiltzanek dute lekua 2015eko edizio honetan. Ordu eta laurden
inguruko emanaldia da; lasai eseri eta gozatu!
Zineman ikusiko?
Zineman ikusiko?
No hay comentarios:
Publicar un comentario