Iritsi zaigu gure mintzalagun egitasmotxoa martxan jartzeko unea. Honekin batera bi kontutxo dituzue: bata, lehen urteko balorazioa (ekainean egin genuena), eta bestea, bigarren mintzalagun honetan parte hartzeko fitxa (iazko bera da, hala ere, denok bete).
1.mintzalagun ondo baloratu genuen proiektu honetan ibilitako guztiok (klikatu ondoko irudian balorazioa ikusteko). Egia esan, ibili gabeko askok ere ongi baloratu zuten, nahiz eta beraiek ez parte hartu edo gutxi hartu. Hori bai, horiek ere 2. mintzalagunen parte hartzeko asmoa aipatu zuten. Jende berria sartzea ere oso inportantea da; beraz, ez ahaztu, hasi belarria berotzen euskaldunei.
Gure ideia honakoa da:
- Aste honetan fitxak bete.
- Datorren astean taldeak osatu.
- Hurrengoan gelditu osatutako taldeak egokiak diren edo ez aztertzeko.
- Eta hasi!
Bigarren mintzalgun honek aurrekoa gainditzea nahi dugu: partaide gehiago, ekintza gehiago…Ea bada, anima gaitezen guztiok.
No hay comentarios:
Publicar un comentario