2008/03/31

HAURRENTZAKO WEB INTERESGARRIAK

Hona hemen haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzarako hainbat helbide elektroniko interesgarri

Aquí tenéis algunas direcciones interesantes para l@s alumn@s de educación infantil y primaria.

Betizu
Ipurbeltz
Olentzero
Kukubiltxo

Pirritx eta Porrotx
Txirri, Mirri eta Txiribiton

BERRIRO MARTXAN

Oporrak eta gero... jaieeeton!!!! Umore honekin hasi ziren ospatzen neska martxosa hauek oporren bukaera.Ikusitakoa ikusita, dantza eta parranda munduan badutela etorkizuna erakutsi digute. Eutsi beti umore horri!



¡Qué bien lo hemos pasado en vacaciones! y que mejor que celebrarlo a ritmo de jaieton. Así empezaron a celebrar estas neskas el fin de las vacaciones y nos demuestran que tienen futuro en el mundo del espectáculo y la parranda.! Que no decaiga ese humor!

EUSKAL GAZTEENTZAKO WEB ORRIAK

Gazteok euskaraz dituzuen web orrien bildumatxoa egin dugu Euskaraz Bizikook. Sar zaitezte eta saltseatu!

Matraka
Gaztezulo (Gaztetxulo berritua)
Gazte sarea
Gazte aukera
Kontaizu



Gazteon musikaren inguruko orriak:

Danbaka
Entzun
Euskalmusika
Euskadi gaztea
Boza

Xanti xaguaren 9. galdera

Dagoeneko iritsi gara Xanti xaguak antolaturiko lehiaketaren bederatzigarren galderara. Guztira 12 galdera izango ditugu, beraz oraindik ez dago ezer erabakita. Gogoratu gainera hainbat parte hartzailek jasoko dituztela sariak, ez lehenengoak bakarrik.

Aste Santutan bi galdera izan dituzue eta horretaz gain puntu gehigarria jaso dute Aitor eta Ederrek, binakako pilota finalerako Aimar Olaizola eta Oier Mendizabalen aldeko apustua egin zutelako.
Lehiaketan parte hartzeko klika ezazu
hemen.

Behin behineko sailkapena:
1. Ekhiñe (DBH1) 21p
2. Aitor (DBH2) 20p
3. Eder (DBH1) 13p

2008/03/18

ondo pasa

ondo pasa oporretan
energiak berritu azken txanpa falta zaigu eta...

HH5: Gorputza ezagutzen

Azkenengo unitate didaktikoan gure gorputza barrutik nolakoa den ikusi dugu eta umeak oso gustura ibili dira gai honekin. Besteak beste, giza gorputza hainbat organoz osaturik dagoela ikasi dute eta horrela bihotzaren, biriken, burmuinaren...funtzioak aztertu ditugu. Honetarako umeek etxetik ekarritako informazioa oso baliagarria izan da.
Bestalde, hau guztia ondo ulertu ahal izateko “Hezurtxo” eskeletoaren laguntza paregabea ere izan dugu; dena den, bere zereginekin jarraitu behar zuenez pena handiz agurtu beharra izan dugu.
Animo txapeldunak jarraitu ikasteko gogo bizi horrekin!



En la última unidad didáctica hemos tenido la oportunidad de ver cómo es nuestro cuerpo por dentro; así los niñ@s han conocido cuales son las funciones de algunos de nuestros órganos principales como el corazón, los pulmones, el cerebro y etc.
L@s niñ@s han estado muy motivados con este tema y también han colaborado trayendo información desde casa. Además para ayudarnos a entender mejor las cosas hemos contado con la ayuda inestimable de un esqueleto, nuestro amigo “Hezurtxo”.
¡Ánimo txapeldunak a ver si seguís con esas ganas por aprender!

2008/03/17

SAGAR FESTA

Astearte arratsaldean sagarrondo kanpainari amaiera emateko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleok sagar festa antolatu genuen. Kanpaina honek bi aste iraun ditu. Ikasleek euskaraz aritzeko ahalegin handia egin dute eta ondorioz sagorrondoak hosto ugariz jantzi dira eta sari eder bat eman nahian sagar festa polita antolatu genuen.
Hiru esparru osatu genituen: Haur Hezkuntza alde batetik, Lehen Hezkuntza 1 eta 2 bestetik eta azkenik L.H. 3tik 6ra artekoak, kanpaina osoan egin dugun bezala, laguntzaile lanetan ibili ziren. Adina kontutan hartu eta joko ezberdinak antolatu genituen: hala sagar dantza, nola erreleboak eta beste hainbat joko ere bai.
Bukatzeko, ikasleei sagarrak banatu zitzaizkien. Arratsalde zoragarria pasa genuen eta espero dugu hurrengo kanpaina batean ere halako emaitza onak lortzea.


La fiesta de la manzana
El pasada martes celebramos la fiesta de la manzana como final de la campaña del manzano cuya duración fue de dos semanas. Los participantes fueron l@s alumn@s de Educación Infantil y Primaria. Nuestros manzanos se llenaron de manzanas gracias al esfuerzo realizado por los alumnos en hablar euskara. Nos dividimos en tres grupos cada uno de los cuales tenía sus propios juegos. Al terminar dichos juegos a cada niño se le repartió una manzana. Pasamos una tarde muy entretenida y esperamos que en la próxima campaña obtengamos tan buenos resultados.

LH 3: EGIPTOKO ZIBILIZAZIOA


Martxoak 14ean L.H. 3.mailako ikasleak L.H. 2.mailakoen ikasleengana etorri ziren Txanelan landutako gaia azaltzera. Maketa bat egin zuten eta bikoteka edota banaka azalpenak prestatu zituzten. Gustora egon ginen entzuten, eta gero, gure txanda heldu zenean, galderak egin genizkien.

Elkarrekin asko ikasi dezakegu!!

El 14 de Marzo l@s alumn@s de 3º de Primaria se acercaron a las aulas de segundo, para enseñarnos lo que habían estudiado en Txanela. Hicieron una maqueta y para explicárnosla se prepararon unas presentaciones por parejas o de manera individual. Estuvimos muy a gusto escuchándoles y cuando llegó nuestro turno, les hicimos preguntas.

¡¡Junt@s podemos aprender mucho!!

2008/03/14

DBH: Elkarbizitza eguna eta Eski irteera

Ostiral honetan, martxoak 14, DBHn egun berezia izan dugu. DBH 3 eta 4koak oraindik Londonen daudenez beste bi geletako ikasleek zerbait berezia egiteko aukera izan dute. Batzuk Valdezcaray-ra joan dira eskiatzera edo snowboard egitera eta ikastolan gelditu direnek San Bizente ikastolako III Elkarbizitza Eguna ospatu dute. Hasieran "El aguador" filmea ikusi dute, pertsonen arteko harremanak lantzen dituen film dibertigarria, eta gero pelikularen analisia egin dute. Patioan jolas batzuk egin ondoren San Justora joan gara hamaiketakoa egitera.
Bai Valdezcarayn ibili direnek eta baita ikastolan gelditu direnek ere oso egun polita pasa dute.

Este viernes, día 14 de marzo, hemos tenido un día muy especial en DBH. Sólo quedaban l@s alumn@s de 1º y 2º de DBH, pues los otros cursos están todavía en Londres.
Un@s alumn@s han ido a esquiar a Valdezcaray y los demás han participado en el III Día de la Convivencia, en el cual han visto una película que trata de las relaciones entre personas, luego han analizado la película, han hecho unos juegos de cooperación y han terminado con el almuerzo en San Justo. Tanto unos como otros han disfrutado mucho en este día.

URPEKARITZA BATAIOA OIONEN

Oionen Igerileku berriak ireki dituztela eta, udaletxeak urpekaritza bataioa antolatu du. Larunbat honetan, martxoak 15, gure ikastolako ikasle asko animatu dira parte hartzera eta ilusio handiz daude, izan ere halako aukerak ez dira sarritan izaten inguruotan. Oso ondo pasa dezatela, baina hori bai, kontuz ibil daitezela igerilekuan bizi diren marrazoekin...

Con motivo de la reciente inauguración de las nuevas piscinas de Oion, el ayuntamiento ha organizado la actividad de Bautismo de submarinismo para este sábado, día 15de marzo. Much@s alumn@s se han apuntado a ello y están muy ilusionad@s, pues no es fácil realizar esta actividad en la Rioja Alavesa. Esperemos que se lo pasen bien, pero que tengan mucho cuidado con los tiburones que habitan la piscina.

2008/03/13

LH 2B: Irratitsaioa prestatzen

Irratitsaioa prestatzen
Komunikabideak lantzen ari garenez, irratitsaio bat prestatu behar dugu. Egin dugun lehenengo pausua elkarrizketa izan da. Lehenengo galderak prestatu eta idatzi genituen eta gero Txaro idazkariari deitu genion gelara etor zedin eta bertan egin genizkion galderak. Hor duzue lortutakoa.
Zelako kazetariak, ezta?

Preparando la sesión de radio.
En clase estamos trabajando sobre los medios de comunicación y hemos decidido preparar un programa de radio. Lo primero que hemos hecho ha sido una entrevista. Preparamos las preguntas, las escribimos y llamamos a Txaro la secretaria para que viniera a nuestra clase y poder así hacerle la entrevista. Ahí tenéis el resultado
Pedazo de periodistas, ¿verdad?

2008/03/12

GURE IKASLE OHIAK PRAKTIKETAN


Aurten, Alazne Garcia eta Imanol Sanchez, biak gure ikasle ohiak, San Bizente ikastolan egin dituzte praktikak. Alazne 3 urteko gelan egon da hiru astetan. Imanolek, berriz, oraindik 2 urteko gelan jarraitzen du . Oso esperientzia polita izan da bai haientzat bai haiekin egon diren irakasleentzat ere.

EX-ALUMNOS DE PRÁCTICAS

Este curso dos de nuestros ex-alumnos, Alazne Garcia e Imanol Sanchez, están realizando las prácticas en nuestra ikastola. Alazne ha estado durante 3 semanas en el aula de tres años. Imanol todavía continúa en el aula de 2 años. Ha sido una experiencia muy bonita, tanto para ellos como para las andereños con las que han estado.

LH 2B: maketa berria


Komunikabideen maketa prestatzen ari gara.
Etxetik ekarritako materiala bildu eta gero, talde lanean ibili gara gauza guztiak maketan jartzen.
Komunikatzaile onak izango gara gero?

Estamos preparando la maqueta de los Medios de Comunicación.
Después de juntar todo el material, hemos hecho mucho trabajo en grupo para poner todo lo traído en la maqueta.
¿Seremos buen@s comunicador@s?

ikastola berberanan


Jadanik kalean da Berberanaren martxoko zenbakia eta hara non gure ikastola eta bere bloga agertzen diren. Ikusi, ikusi....
Ya ha salido el número de Marzo de la revista Berberana y mira por dónde aparecen nuestra ikastola y su blog. Ikusi, ikusi...

2008/03/11

LH 2: Foncasal

Txanelaren 5. atalean elikagaien prozesuak ikasi genituenez lantegi batetara joan ginen ikasten jarraitzeko asmoz. FONCASAL ikasle ohi batzuen gurasoena da eta primeran egon ginen, asko gustatu zitzaigun. Garbi garbia zegoen arren gaizki usaintzen zuela iruditu zitzaigun, izan ere gu ez gaude arrainaren eta haragiaren usainera ohituta. Zapatak garbitzeko makina izugarri gustatu zitzaigun eta eman ziguten jantziarekin oso barregarri geunden, ezta?
Oso gustora egon ginen eta gainera opari ederra eman ziguten. Hau zortea!!





Hemos visto los procesos de los alimentos en el 5º Txanela y por eso fuimos a una fábrica para seguir aprendiendo, a FONCASAL, empresa de los padres de un@s ex-alumn@s. Nos gusto mucho y lo pasamos en grande. Estaba muy limpia aunque olía muy mal para nuestras poco acostumbradas narices. La máquina de limpiarnos los zapatos nos gustó mucho y los trajes que nos dieron eran muy graciosos verdad?
Además de lo bien que nos lo pasamos nos dieron un excelente regalo. ¡¡Qué suerte!!