INAUTERIETAKO ZOZKETA 2016
SORTEO DE CARNAVAL 2016
1.saria: 878
2.saria: 284
3.saria: 1160
2016/02/05
2016/02/04
Agate deuna 2016 Santa Ágeda
Urteroko legez, gaur kalegiran atera gara gure makilekin neguko hotzak uxatzeko asmoz. Kolpez kopez, eta koplaz kola Amalurraren espirutua esnatzen saiatu gara eta udaberrirari bidea markatu diogu.
Musikarik gabe, kalejirarik ez... beitu zeintzuk izan dira aurten lagundu diguten artistak....
Musikarik gabe, kalejirarik ez... beitu zeintzuk izan dira aurten lagundu diguten artistak....
Como todos los años hoy hemos salido en kalegira con nuestros palos a espantar los frios del invierno. Golpe a golpe, y copla a copla hemos ido despertando el espíritu de Amalurra y le hemos marcado el camino a la primavera. Y como no puede ser de otra manera, sin música no hay kalejira... Mirad quienes han sido este año nuestros artístas....
2016/02/03
Grease 2015
2016ko inauteriak gainean ditugunez, hona hemen iazko emanaldirik landuena, motorrak berotzen hasteko.
Aprovechando que tenemos el carnaval 2016 encima, aquí tenemos una de las actuaciones más trabajadas del año pasado para ir calentando motores.
Aprovechando que tenemos el carnaval 2016 encima, aquí tenemos una de las actuaciones más trabajadas del año pasado para ir calentando motores.
2016/02/02
2016/02/01
Gure idazleak, batzuk sarituak eta guzti
Gure ikastolako Gonzalez Urkola ahizpek irabazi dute Oiongo udalak antolatutako kontaketen sariketa euskarazko kategorian, Ainarak DBHko mailan eta Mireiak Lehen Hezkuntzakoan.
MIreiaren ipuinak Kai eta liburua du izenburua eta bi lagunen abenturak kontatzen ditu.
Ainararen ipuina, berriz, Richellen gutunak, munduko bigarren gerratean kokatuta dago eta bi anai-arreba judutarren pasadizoak kontatzen dira bertan du izenburu eta hemen irakur ditzakezue.
Zorionak, bikote!!
Bestalde, hemen dituzue ere Claudia Olivan eta Naiara Bellaren ipuinak. Ez dira sarituak izan baina oso politak dira eta irakurtzea merezi du.
Escritoras, algunas de ellas, premiadas
Las hermanas Gonzalez Urkola, alumnas de nuestra ikastola, han sido las ganadoras del V concurso de relatos organizado por el ayuntamiento de Oion en la categoría de euskara. Zorionak!
El cuento de Mireia, alumna de 5º curso de Educación Primaria se titula Kai eta liburua y narra las aventuras de dos amigos.
Richelen gutunak es el relato que ha escrito Ainara, alumna de 2º de Educación Secundaria, y en él se cuentan las vicisitudes de dos hermanos judíos durante la segunda guerra mundial.
Aquí tenéis los cuentos.
Richellen gutunak
Kai eta liburuak
También podéis leer los relatos escritos por Claudia Olivan y Naiara Bella, que aunque no han sido premiados bien merecen su lectura.
Hiltzaile baten egunerokoa
Kaio baten apustua
2016/01/29
2016/01/28
MOZORROAK PRESTATZEN
Inauteriak datoz eta H.H.ko gurasoak beti laguntzeko prest.
Hemen daude lan eta lan mozorroak egiten.
Eskerrik asko.
Ya queda poco para carnaval y los padres y madres de E.Infantil siempre dispuestos a ayudar. Aquí están preparando los disfraces.
Muchas gracias.
Hemen daude lan eta lan mozorroak egiten.
Eskerrik asko.
Ya queda poco para carnaval y los padres y madres de E.Infantil siempre dispuestos a ayudar. Aquí están preparando los disfraces.
Muchas gracias.
2016/01/26
Ikastolan, denok gara gu
Ikastolan, denok gara gu!
Ikastolan, denok gara gu!
Herritik sortu ginelako eta herriarentzat
dihardugulako. Kooperatiba garelako, herritik gertuen dagoen
erakundetze mota. Lan egin eta erabaki, taldean egiten dugulako. Euskara
eta euskal kultura, geurea hezkuntza euskalduna delako. Ikasle
euskaldun, eleanitz, buru-askeak formatu nahi ditugulako. Bikaintasuna
ikasle guztien hobekuntza dela sinesten dugulako. Irakasle eta
profesional trebe eta trebatuak ditugulako eta etengabeko formazioan
dihardutelako. Gurasoek ere buru-belarri dihardutelako. Eredu propioa
dugulako, Euskal Herrirako eredua, Europara ateak zabalik dituena.
Horregatik, zu, hura, zuek, haiek, gu, ni… ikastolan, denok gara GU.
Horrelakoak gara GU - GU, herritik eta herriarentzat: Herritik sortuak dira ikastolak eta herriarentzat eginak. Duela mende bat sortu zen lehenbiziko ikastola. Mende erditik gora dute, egungo ikastola aitzindariek. Historiaz eta ekimenez, ikastola guztiak biziki txertatuta daude herrietan. Etengabeko elkarrekintza bultzatzen dugu herriaren eta ikastolaren artean.
- GU, kooperatiba: Ikastolen komunitatea dinamikoa da. Kooperatibatan antolatuta gaude, herritarrengandik eta herriarengandik hurbilen dagoen erakundetze mota baita. Ondorioz, gurasoek eta irakasleek parte-hartze zuzena dute ikastolen eguneroko kudeaketan.
- GUk Euskal Curriculuma: Euskara eta euskal kultura, hezkuntza euskalduna da gurea. Euskal curriculuma dugu oinarri eta ardatz. Hura garatzen aitzindari, hura bultzatzen eragile. Euskal dimentsioa barne bilduz, ikasle euskaldun eleanitzak nahi ditugu, Informazio eta Komunikazio Teknologietan trebatuak.
- GUre pedagogia: Hezkuntza eredu propioa dugu. Pedagogia aurreratu eta aurrerakoia dugu. Ikasle buru-askeak izatea dugu helburu, beren burua eta ingurua ezagutzeko eta bizitzan zehar izango dituzten erronkei eta arazoei irtenbide egokiak bilatzeko tresnak eta baliabideak emanez. Bikaintasuna dugu xede, baina ikasle guztien hobekuntzan oinarrituta ulertzen dugu bikaintasuna.
- GUre irakasleak: Etengabeko hobekuntzan eta etengabeko prestakuntzan diharduen irakasle eta profesional taldea ditugu. Ikastolan eta proiektuan txertatuak daude, egonkortasunak ematen duen atxikimenduaz indarturik.
- GUre materialak: Ikasmaterialen sorkuntzan eta sortutakoaren etengabeko hobekuntzan aitzindari eta motor dira ikastolak. Lehenbiziko testu-lburuetatik egungo EKI proiektura eta EKI digitalera egin dugu jauzi. Geuk sortzen ditugu ikas materialak, bai, eta haiek erabiltzeko geuk prestatzen ditugu irakasleak ere.
- GUre prestakuntza: Prestakuntza gakoa da gure ereduan. Urtero, milaka irakasle, zuzendari, pedagogia arduradun eta administrarik hartzen dute parte gure ikastaroetan. Horri esker, gizarteak hezkuntzari egiten dizkion eskakizunei aurretiaz erantzuteko gai gara eta Europak ezarritako marko orokorra eta konpetentzietan oinarritutako eredua ezarriak ditugu..
- GUre eredua, Euskal Herrikoa: Euskal Herria eremu duen eta Euskal Herri osora hedatua dagoen hezkuntza taldea osatzen dute ikastolek. 108 ikastola, 4.500 irakasle, 500 langile ez irakasle, 54.000 ikasle eta dozenaka mila familiak osatzen dugu ikastola komunitatea. Euskal Herrirako eredua da geurea.
- GUre inGUrua eta inGUrumena: Garapen iraunkorra bultzatzen dugu, ingurumena zaintzen, bertokoa babesten dugu. Ekimen ugari eta askotarikoak bultzatzen ditugu, elkarrekintzan: energia kontsumoa eta kutsadura murrizteko, hondakinak berrerabili eta birziklatzeko, bertako ekonomia eta nekazaritza sustatzeko …
- Europa eta GU: Europar dimentsioa dugu. Sorreratik izan da Europa gure erreferentzia. Pedagogia korronte aurrerazaleak eta eskola eredu berritzaileak Europan aurkitu genituen. Eta gero eta europarrago izaten jarraitzen dugu: Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiban biltzen gara.
- Ikastolan denok gara GU: Euskaltasuna, elkartasuna, elkarlana, auzolana eta konpromisoa dira ikastolen ezaugarri nagusietakoak. Taldean egiten dugu lan eta hartzen ditugu erabakiak. Horregatik, ikastolan, zu, hura, zuek, haiek, gu, ni… denok gara GU.
Ikastola Eredua. Matrikulazio kanpaina
- 108 ikastola eta 54.000 ikasle biltzen gara Ikastolen Elkartean. Ikastola bakoitzak bere historia eta ibilbidea ditu, eta bere inguruaren errealitatera egokituta dago; baina guztiok partekatzen ditugu ezaugarri garrantzitsuak.
- Ezaugarri horien multzoari deitzen diogu Ikastola Eredua.
- Haurra ikastolara datorren lehenengo egunetik, familiarekin bat egiten dugu umearen garapen afektiboa, emozionala, sentsoriala eta kognitiboa sustatzeko. Testuinguru lasai eta natural batean, pertsona osasuntsuak eta buru askeak heztea dugu helburu.
- 0-6 etapatik hasita, beren burua eta ingurua ezagutzeko eta baloratzeko, eta bizitzan zehar izango dituzten erronkei eta arazoei irtenbide egokiak bilatzeko tresnak eta baliabideak eskaintzen dizkiegu ikasleei.
- Euskara eta euskal kultura, hezkuntza euskalduna da ikastolona. Ikasle euskaldun eleanitzak nahi ditugu, Informazio eta Komunikazio Teknologietan trebatuak.
- Gure hezkuntza eredua garatzeko ikas material propioak sortzen ditugu, eta etengabeko hobekuntzan eta prestakuntzan diharduen irakasle eta profesional talde handi baten eta guraso eta bazkide konprometituen gidaritzapean egiten dugu lan.
- Horrela lortu dugu ikastolok aitzindaritza pedagogikoa; geure-geureak ditugun ezaugarriekin lortu ere.
- Hori da gure eredua, hori da Ikastola eredua.
2016/01/19
Maider, sehaska prestatzera, Kristina, bi urtekoen gelako arduradun
Maider irakasleak amatasun baja hartu du eta maiatzean jaioko den bere semearen sehaska prestatzera joan da etxera. Beraz, hemendik aurrera, laguntzaile lanak egiten zituen Kristina irakasleak hartuko dio txanda.
Gure txikiek Maider faltan botako badute ere, Kristinarekin primeran egongo dira, izan ere elkar ezagutu eta maitatzen dute. Gainera, laguntzaile gisa Imanol egongo da. Ziur gaude oso ondo moldatuko direla, primeran pasatuko dutela eta etekin handia aterako diotela ikasturteari.
Maider, a preparar la cuna, Kristina, responsable del aula
La andereño Maider ha empezado a preparar la cuna para su hijo que nacerá en mayo, por eso a partir de esta semana la andereño Kristina, que hasta ahora estaba de apoyo, cogerá las riendas de los niños y niñas de dos años.
Aunque echaremos en falta a Maider, Kristina ya conoce y quiere al grupo, así que no hay duda de que lo pasarán muy bien y sabrán sacar provecho al curso. Además, ahí estará Imanol para ayudar en lo que haga falta.
2016/01/18
Oiongo jaietan etor zaitez gure ikasleekin batera salda eta patata erreak daztatzera!!!
Hurrengo larunbatean, Urtarrilak 23, animatu zaitez DBH 3. eta 4. mailako ikasleak prestatzen ari diren salda eta patata erreak daztatzera. Dakizuen bezala, Martxoaren amaieran DBHko bigarren zikloko ikasleak Londresera doaz ikasbidaian, eta irteera honi aurre egiteko zenbait ekintza antolatzen ari dira kurtsoan zehar.
Oraingoan, Patronoen jaiak ospatzeko gure ikasleek salda eta patata erreen daztamena proposatzen dute 1.50 euroren truke. Beraz, larunbatean bertaratu zaitezte San Vicente plazara!!!
El próximo sábado, 23 de Enero, anímate a degustar el caldo y las patatas asadas que están preparando los alumnos de 3º y 4º de la ESO. Como ya sabéis, a finales de Marzo los alumnos del segundo ciclo de Secundaria van a Londres de viaje de estudios, y para hacerle frente a este gasto, están organizando varias actividades durante el curso.
Esta vez, para celebrar las fiestas de los Patronos, nuestros alumnos proponen una degustación de caldo y patatas asadas por 1.50 euros. Por tanto, el sábado acercaos a la plaza San Vicente!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)













