2011/11/22

IPUIN KONTALARIA



JOXE MARI CARRERE
HELDUENTZAKO IPUIN KONTALARIA

Azaroaren 24an (20:00)
Navarro Villoslada aretoan (Viana)
Antolatzailea: Ttiki-Ttaka
--
JOXE MARI CARRERE
CUENTA CUENTOS PARA ADULTOS/AS

24 de noviembre (20:00)
Sala Navarro Villoslada (Viana)
Organiza: Ttiki-Ttaka

2011/11/18

EUSKAL AZOKA

AZAROAREN 21, 22, 24 eta 25ean arratsaldeko 4:30etatik 5:30etara, eraikin gorriko sarreran Euskal Azoka izango dugu: euskaraz argitaratutako materialarekin (Jolasak, liburuak, CDak, DVDak, SEASKAKO egutegiak, BASERRITAR jantziak eta 2012an Bastidan ospatuko den ARABA EUSKARAZeko arropa...).


Urtero bezala materiala ekartzen dugu eta AMPAren laguntzaz prestatzen dugu zuek ikus eta aukera dezazuen. Gero guk, eskatuko dugu argitaletxeetara eta ahalik eta azkarren hots egingo zaituztegu noiz etor zaitezketen bila esateko.Animatu zaitezte!! agian Olentzerori eskatzeko zerbait interesgarria aurki dezakezue.


EL 21, 22, 24 y 25 de noviembre de 4:30 a 5:30, habrá “Euskal Azoka” en el hall del edificio rojo: exposición y venta de material editado en euskera ( juegos, libros, CDs, DVDs, calendarios de SEASKA, trajes de CASER@S, ropa del ARABA EUSKARAZ 2012 Bastida...)

Como todos los años traemos el material y con la ayuda del AMPA lo exponemos para que vosotr@s veáis y elijáis el material que os gusta. Luego nosotr@s lo pedimos a las editoriales y cuando lo tengamos os llamaremos para que vengáis a recogerlo.

Animaos, seguro que encontráis algo interesante para pedirle a Olentzero.







ASANBLADA





Datorren asteazkenean, Azaroaren 23an, arratsaldeko 19:30etan, Ikastolako Asanblada izango da. Urtero bezala, gonbidatuta zaudete guztiok!!



El próximo miércoles día 23 de noviembre, se celebrará la Asanblea de la Ikastola. Como en anteriores ocasiones, estais todos invitados!!

EUSKARA ARABAKO ERRIOXAN/ EL EUSKERA EN LA RIOJA ALAVESA





Euskararen Aholku Batzordeko kideek, Azaroaren 18an arratsaldeko 19.30tan ,Oiongo Bazterra Aretoan, Arabako Errioxan Euskararen egoera zein den aztertzeko, jardunaldi batzuk antolatu dituzte. Bertan aipatuko dira ,zein proiektu dagoen Euskararen sustapenerako, zenbat eragile dauden horretarako, zein konpromizo har dezakegu euskararekin, zertan lagundu dezaket hizkuntza sustatzeko..EUSKARAK BEHAR ZAITU! ANIMA ZAITEZ!




El día 18 de Noviembre, a las 19.30 en la Sala Bazterra de Oyón, los miembros de la Comisión Consultiva del Euskera, realizarán una jornada sobre la situación del Euskera en la Rioja Alavesa. Nos hablarán sobre el plan para fomentar el eukera en la Rioja Alavesa, cuántos Agentes promotores hay para su fomento, cuáles son los compromisos que podemos adoptar con este idioma, cómo podemos facilitar su desarrollo sin saber euskera... El EUSKERA TE NECESITA! ANIMATE!!

2011/11/11

Euskaraz Biziko erregistroak



Euskara indartzeko kanpainak egin ohi ditugu Euskaraz Biziko taldetik eta hauxe dugu oraingoan: Mahatsaren kanpaina.
Gela bakoitzeko kupela bat dute eta egiten duten euskararen arabera mahats mordo gorria edo morea lortuko dute. Kontua da astea bukatutakoan mahats mordu guztiekin mostoa egingo dugu ia zelako zukua lortzen duten : EDANGARRIA... edo EDANGABEA

Desde el grupo del proyecto Euskaraz Bizi solemos hacer kampañas para motivar a l@s alumn@s a que hablen más euskera y la de ahora es: Mahatsaren kanpaina.
En cada clase tienen una barrica que han de llenar durante la semana consiguiendo racimos rojos o morados segun el euskera que hablen. Al finalizar la campaña recogemos las barrrricas para hacer el mosto que se han de beber y comprobar si el zumo resultante es: BEBIBLE o INBEBIBLE.

L.H.KO 3.MAILAN BISITA BEREZIAK











3.mailako ikasleek bisita asko izan zituzten aurreko egunetan haien gelan.
Jose Mari Trullen, Alejandroren aita eta Murilloko dentista etorri zen. Hortzei buruzko gauza interesgarriak azaldu zizkigun eta hortz-haginak osasuntsuak izateko hainbat aholku.
Aste horretan ere, H.H. ko ikasleak agertu ziren klasean prestatutako txotxongilo antzerki polit bat ikusteko. Oso arrakastatsua izan zenez, ostegun arratsaldean familiari errepikatu genion eta aitak, amak, aitonak, amonak... agertu ziren gelan.
Ikasleak urduri samar zeuden baina zirrara handia sentitu zuten. Beraz, beste batean ere gonbidatuko zaituztegu.

Hace unos días, los alumnos de 3º de primaria, tuvieron unas visitas muy especiales en clase.
Jose Mari Trullen, padre de Alejandro y dentista de Murillo, nos contó cosas muy interesantes sobre los dientes y nos dio unos consejillos para mantenerlos siempre sanos. También los alumnos prepararon un teatro de marionetas sobre los dientes para los más pequeños. Como tuvo tanto éxito, se les ocurrió invitar a la familia y la clase se llenó de padres, madres, abuelos, abuelas...Fue muy entrañable y aunque estaban nerviosos por la emoción decidieron repetir la experiencia cuando surja algo nuevo.

ESKERRIK ASKO DENEI ETORTZEAGATIK

Maite Mtz de la Puente

2011/11/09

Gure Lanak



Hemen dituzue eraikin gorriko pasilo zein geletan aurkitu ditzazkezuen lan batzuk.
Gertutik ikustea merezi du.
Etorri!!!

Aquí tenéis algunos de los trabajos expuestos en el edificio rojo dentro de las aulas y por los pasillos. merece la pena verlos.
¡¡Venid!!

2011/11/07

SEASKAKO EGUTEGIA


SEASKAko egutegiak salgai ditugu 4€tan.
Iparraldeko ikastolei laguntzeko ekimena da.
Egutegi polita, egunero nor zoriondu jakin dezagun, euskal izenak eta hauen jatorria ikasteko, argazki politak disfrutatzeko...
ARRAZOI GEHIAGO BEHAR AL DITUZU?
Gerturatu ikastolara eta Txarori edota Maite Floresi eskatu.
Mila esker, Esker anitz.


Calendarios de SEASKA a la venta.
Iniciativa para apoyar a las ikastolas de iparralde.
Es un bonito calendario, a diario sabremos a quien felicitar, para aprender nombres en euskera y su procedencia, para disfrutar de unas bellas fotografías...
¿NECESITAS MÁS RAZONES?
Acercate a la ikastola y pide el tuyo por 4€ a Txaro o Maite Flores.
Mila esker, Esker anitz.

2011/10/21

L.H. 6 SEGURAKO BARNETEGIAN

Urriaren 17tik 21era L.H. 6.mailakoak Segurako Barnetegian izan gara. Gurekin tutoreak etorri dira eta bertan 4 begirale izan ditugu: Txema, Amaia, Agustin (Takolo) eta Ainhoa. Barnetegia oso polita eta handia zen, janaria oso goxoa eta ekintzak nahiko bereziak. Euskara eta hizkuntzen inguruan dexente hausnartu dugu. Pasiatzera joan ginen egun batean eta Zeraingo museoa ezagutzera joan ginen.
Azkenengo gauean gu geu prestatutako antzezlanak gainontzekoei aurkeztu genien eta dantzaldia izan genuen.
Emozioak agertu ziren eta gustora egin genuen lo.
Errepikatzeko gogoekin itzuli gara.

L@s alumn@s de 6º de primaria hemos estado en el barnetegi de Segura del 17 al 21 de octubre. A parte de nuestros tutores allí hemos tenido 4 monitores: Txema, Amaia, Agustin (Takolo) y Ainhoa. El albergue además de grande estaba muy bien, la comida ha sido buena y las actividades especiales. Hemos tenido la oportunidad de reflexionar mucho sobre el euskera y otros idiomas. Además hemos ido de paseo, conocido el museo de Zerain, karaoke... Ah!! y para el último día preparamos unas graciosas actuaciones. En este las emociones estuvieron a flor de piel. Tod@s nos hemos quedado con ganas de repetir

H.H5 URTEKOEN ESKULTURAK




Jorge Oteizak egin zituen klarionezko eskulturak eta guk ere antzekoak egin ditugu. Zer politak!!! Gure maskotak esaten duen bezala: hauek artistak tximistak!
Jorge Oteiza hizo unas esculturas con tizas y nosotros hemos hecho unas parecidas. ¡Que bonitas!

IRAKURZALETASUNA:


Gaur egun, sekula baino arrisku handiagoa dago haurrek irakurketa guraso eta irakasleen inposaketa gisa har dezaten; gauzak horrela zaletasun hori galtzeko arriskua ikusten da eta beraz, honako galdera hau sortzen da: euren denboraren zati bat letra artean murgilduta egon barik eta hegoaldeko itsasoetako abentura liluragarririk gabe hazi daitezke gaur egungo neska-mutikoak?

Bizitzako lehen hamarkadan hartzen dugu, hain zuzen ere, ohitura hori; hamar urte horietan izaten da irakurtzeko nahia eskuratzeko aukera. Pedagogoek diote irakurketaz gozatzen ikasi egiten dela eta, horrenbestez, irakatsi egin daitekeela izan behar dela kontuan.

Horretarako funtsezkoa da familia; irakurketa prozesua bereganatu ahal izateko gurasoek ere asko lagundu diezaiokete euren seme-alabei, hori bai haurraren izaera, motibazioak, zaletasunak eta interesak kontuan izanda. Azken batean, liburuenganako jakin-mina suspertzea da erronka.

Zer egin dezakezuen zuen seme-alabek irakur dezaten:

-Ez behartu irakurtzera.

-Liburuak eskura jarri.

-Liburu dendak bisitatu.

-Irakurketa eguneroko ohitura bihurtu.

-Zalantzak argitu.

-Liburutegiko bazkide egin...


Ikastolan egunero saiatzen gara irakurketarako gogoa pixten eta txiki-txikienetatik hasita gainera; baina, esan bezala, irakurzaletasuna suspertzeko ikastolan egindako lana ez da nahikoa izango; beraz, animo guztion esku baitago!

AFICIÓN A LA LECTURA:

Cada vez es mayor el peligro de que l@s niñ@s de hoy en día comprendan la lectura como algo impuesto por sus profesores/as; es por eso que está en peligro esa afición natural que surge en ellos hacia la lectura.

Los primeros diez años son claves para empezar a sentir la necesidad de leer libros, por lo tanto durante esos años tienen la posibilidad de aficionarse a la lectura.
L@s pedagog@s dicen que se aprende a disfrutar leyendo, por lo tanto que es algo que podemos enseñar a l@s niñ@s.

Para todo esto es imprescindible también la labor de la familia; l@s padres/madres pueden ayudar mucho en la asimililación del proceso de lecto-escritura de sus hij@s; pero eso sí, siempre se tiene que tener en cuenta cuales son sus intereses, motivaciones, aficiones... y partir desde ahí.

Qué podéis hacer para que vuestr@s hij@s lean:

-No les obligéis a leer.

-Que siempre tengan los libros a mano.

-Llevarles a visitar librerías.

-Convertir la lectura en un hábito diario.

-Aclararles las dudas.

-Hacerles socios de alguna biblioteca...

En la ikastola todos los días intentamos que nuestr@s alumn@s sientan esa afición hacia la lectura pero necesitamos vuestra colaboración, ¡ánimo!

2011/10/18

Baratza negurako prestatzen. Preparando la huerta para el invierno

Uda pasa da eta jada hasi gara gure baratza negurako prestatzen landare zaharrak kentzen eta berriak jartzen.
Prozesua jarraitu nahi baduzue, eta argazkiak ikusi sartu hemen

Ya pasó el verano y hemos comenzado a preparar nuestra huerta para el invierno quitando las plantas viejas para dejar sitio a las nuevas.
Si quieres seguir el proceso y ver las fotos entra aquí.


2011/10/14

LH6koak SEGURAKO barnetegira goaz

Bai, bai, penaz gelditzen zarete gu gabe ikastolan baina aukera ezin hobea dugu: bost egun euskal girotze barnetegi batean izan. Gainera komentatu digute begiraleak oso jatorrak direla, janaria oso goxo dagoela eta bertan egingo ditugun ekintzak primerakoak direla.
Irrikitan gaude.
ondo zaindu ikastola laister bueltan izango baikara.


Si,si que os quedáis con mucha pena pero tenemos que aprovechar esta oportunidad. Nos han dicho que l@s monitor@s son muy majos, la comida que es buena y que las actividades son geniales. ¡Qué ganas tenemos!
Cuidad la ikastola en nuestra ausencia.

2011/10/13

HIZKUNTZEN INGURUKO HAUSNARKETA. REFLEXIÓN SOBRE LAS LENGUAS.

Sei mila hizkuntza inguru daude gaur egun munduan. Hizkuntzalarien arabera, hizkuntza bat ez galtzeko ehun mila hiztun behar ditu gutxienez, eta datu oso garrantzitsua da munduan dauden sei mila hizkuntzetatik erdiak, gutxi gora behera, hamar mila hiztun baino gutxiago dituztela jakitea eta laurdenek ezta mila ere, hala ere, ikaragarriagoa da hogei hizkuntza bakarrik izatea milioi hiztun izatera heltzen direnak, horien artean, arabiera, gaztelania, ingelesa, portugesa eta txinera adibidez. Aintzinan, hizkutz asko sortu eta desagertu ziren, baina aztarnarik utzi ez zutenez ez dago hizkuntz horien zenbaki zehatzik,asko existitu zirela frogatzen duten frogarik ez daude eta zenbat denbora iraun zuten ez dakite ezta ere, baina esaten dutenaren arabera, oso hizkuntza guzti iraun dute bi mila urte baino gehiago, Euskera, Presiera, Grekoa, Latina Txinera eta Egiptotarra dira bakarrak. Egia esan, hizkuntzen etorkizunak ez du batere aurrera egingo, gaur egun hitz egiten diren hizkuntz horien ehuneko laurogeita hamabosta hil egingo dela mende honetan esaten dutelako adituek, eta horrek esan nahi du, bataz besteko hamar hizkuntz hiltzen dohazela urtean. Eta gertatzen denaren errudunak gizakiak gara. Nor bestela? Gu gara hizkuntzak zabaldu behar ditugunak, erabili behar dugunak, bai familiarekin, lagunekin, lanean... eta garrantzitsuena gure seme-alabei erakustea da, haiek izango direlako etorkizuna, hau da, zabaldu behar dutenek, beraz, haiei ere iritsi behar zaie, eta hori gure esku dago. Horixe da arrazoi bakarra. Eta denok dakigu horrelako jarrera izaten jarraitzen baldin badugu, ondorio kezkagarriak ekar ditzazke hizkuntzak desagertzea, azkenean hizkuntz bakarra hitz egitea adibidez, eta hori ezinezkoa da! Hizkuntza ezberdina izateak ezberdinak egiten gaituena da, bakarrak. Gure ohiturak isladatzen duena da hizkuntza. Denok berdin adieraziko bagina, non egongo litzateke berezitasuna eta ezberdintasuna? Gure hizkuntza, gure kultura da, gure bizitza, eta ez baldin badugu galdu nahi, pixka bat saiatu beharko gara, eta ez jakin arren, mintzatzearekin soilik asko egiten ari gara, eta ez zaigu batere kostatzen. Egin dezagun! Egilea: Virginia Eusebio. (DBH3)

Haurrentzako masaje ikastaroa


Egun on,

hementxe daukazue ikastolan egingo den haurrentzako masaje ikastaro interesgarriaren informazio osoa: datak, lekua ,...
Anima zaitezte! Aukera bikaina da zuen haurtxoekin momentu politak pasatzeko!


HAURRENTZAKO MASAJE IKASTAROA


“Egiozu opari hau zure haurtxoari”

0 hilabete eta 12 hilabete tarteko umeen gurasoei zuzendua.

Emalea:Alazne Gómez de Segura Ortiz, Haurrentzako Masaje Hezitzailea eta Haur Hezkuntzako Goi-Mailako Teknikaria.

  • Masajeek haurtxoen sabelminak arintzen dute.
  • Masajeei esker lokarri afektiboak indartzen dira eta konpartitzen den denbora zoragarria da.
  • Haurtxoek hobeto jaten dute eta lasaiago egiten dute lo.

DATAK ETA ORDUTEGIAK:
(5 SAIO) 17:15etik 18:45ak arte gutxi gora behera.
Azaroak 7 (astelehena)
Azaroak 14 (astelehena)
Azaroak 21 (astelehena)
Azaroak 28 (astelehena)
Azaroak 30 (asteazkena)

Tokia: San bizente Ikastolan (Oion).
Informazio gehiago: Zenbaki honetara deituz: 674847263 edo
Blog: http://bebemasajeinfantil.blogspot.com
E-mail: sanbizente.alazne@gmail.com
Prezioa: 60 euro (5 sesioak). Gurasoek masajea etxean praktikatzeko materiala barne).



CURSO DE MASAJE INFANTIL
“Regálale un masaje a tu bebé”

Dirigido a mamás y papás con bebés entre 0 y 12 meses.

Impartido por:Alazne Gómez de Segura Ortiz, Educadora de Masaje Infantil y Técnico Superior en Educación Infantil.

  • Los masajes alivian los gases y cólicos que molestan al bebé.
  • Con el masaje se refuerzan los vínculos afectivos y se comparte un tiempo fabuloso.
  • Los bebés comen mejor y duermen más tranquilos después de un masaje.

FECHAS Y HORARIOS:
(5 SESIONES)- De las 17:15 a las 18:45 aproximadamente.
7 de noviembre (lunes)
14 de noviembre (lnes)
21 de noviembre (lunes)
28 de noviembre (lunes)
30 de noviembre (miércoles)

Lugar: Ikastola San Bizente (Oyón).
Más información: Llamando al 674847263
Blog: http://bebemasajeinfantil.blogspot.com
E-mail: sanbizente.alazne@gmail.com
Precio: 60 euros las 5 sesiones. (Incluye material de repaso para que los padres/madres puedan practicar el masaje en casa).