2010/10/28

Unai Olalde Bertsolaria gurekin











Urtero legez, aurten ere bertsolari profesional bat daukagu, Unai Olalde, gure artean bertsotan hobeto trebatzeko. Iaz bezala hamabostero etorriko da gurera. L.H.3.ziklo eta DBHko 3, mailako ikasleek asko ikasiko dute berarekin eta lan honen emaitzak ikusten joango zarete emanaldiak emango baitute.
Como el año pasado este año también tenemos la oportunidad de aprender a hacer bertsos con Unai. Viene cada 15 días a trabajar con los alumnos de tercer ciclo de Primaria y de 3º de Secundaria. Tendremos ocasión de ver sus trabajos en las actuaciones que hagan.

Paraiso Antzerkia


2. eta 3. zikloko ikasleak Oiongo zineman egon gara "KAFE HAURRA" antzerkia ikusten. Urtero bezala Antzeki Paraisok proposamen berezi batzuk ditu gurekin konpartitzeko eta aurten hauxe izan da: guk munduko haurren istorioak landu ditugu klasean eta beraiek honen truke antzerkirako sarrerak eman dizkigute. Ikusi dugun obra oso interesgarria izan da eta umeak disfrutatu dute.
Egun batean Pedritok, bere herrialdean, Nikaraguan, kafea biltzen lan egiten zuen haurraren istoria kontatu digute.
Los alumnos de 2º y 3º ciclo de primaria hemos estado disfrutando de la obra de teatro que nos ha propuesto Teatro Paraiso. La historia de Pedro recogiendo café nos hace pensar y ver las diferentes situaciones en la que viven los niños de otras partes del mundo. Para reflexionar. Les ha gustado mucho.

L.H.6 mailako Arte galeria inauguratuta.



L.H.6. mailakoek Arte Galeria inauguratu dute ikastolako atarian.Ikusteko gonbidatuta zaudete. Galeria honetan arte lanak egin, biografiak idatzi eta metaforak landu dituzte. Bertan ere ipuinak eta textu instruktiboak aurki ditzakezue eta nahi izanez gero baita irakurri ere. Ez da lan makala artista eta idazle hauek egin dutena.
Picasso eta beste artista batzuen lanak bertan daude eta Gernika kuadroaren puzzlea egin dugu.
Argazkien aurkezpenean argazki batzuk ez daude ondo baina hurrengorako hobeto egingo dugu. Eskerrik asko zuen komentariok egiteagatik.
Los alumnos de 6º de Primaria han hecho un gran trabajo en la galería de arte. Han escrito cuentos sobre la Tierra, han redactado textos instructivos y metáforas, han trabajado las obras de algunos artistas conocidos , han pintado el Guernica de Picasso ...Podéis acercaros y contemplar todo el trabajo realizado. Os agradecemos de antemano los comentarios que nos habéis hecho y los que nos vais a hacer. La presentación de las fotografías la mejoraremos en los próximos trabajos.

2010/10/11

Mendimintza

Aupa mendizaleok!!!
Aurtengo ikasturteko mendimintzari hasiera emango diogu Urriaren 17an. Bitartean jolasean elkarteko beste ekintza bat delarik.
Irteera goizeko 9:30etan izango da Garai tabernan. 6 kilometrotako ibilbidea izango da Izki parke naturaletik eta bazkaltzerako etxean izango gara.
Animatzen zarete?
Gogoratu irteera hauek euskaraz hitz egin dezagun antolatzen direla eta beste batzuk bitartean ikas dezaten.
Informazio gehiago izateko:
http://bitarteanjolasean.blogspot.com/
http://www.facebook.com/home.php#!/profile.php?id=100001574533474&v=wall

¡¡¡Aupa montañer@s!!!

Aquí esta un curso mas el programa mendimintza para hacer paseos por el monte mientras hablamos en euskera y otr@s aprenden. Es una actividad más de la Asociación Entretanto Entretente.
Empezaremos con un paseo de 6 km por el parque natural de Izki. Saldremos el día 17 a las 9:30 del bar Garai.
¡¡Animaos!!

Para más información:
http://bitarteanjolasean.blogspot.com/
http://www.facebook.com/home.php#!/profile.php?id=100001574533474&v=wall

2010/10/08

IHINTZA aldizkarian....

Aupa!!
Irailean argitaratu zen IHINTZA aldizkarian agertzen gara. Zergatik? Urtero LH5.mailan Txanelako 3.gaiarekin batera "Bidezko Merkataritza" lantzen dugulako, eta aldizkari horretakoak gure bloga jarraitzen dutenez, ikastola deitu zuten proiektuarekin interesa azalduz. Eta hara non hilabete batzuk beranduago aldizkarian agertzen gara.
Uau!!
Artikulua gaztelaniaz dago eta eraikin gorriko sarreran jarri dugu zuek guztiak irakurri ahal izateko. Irakurritakoan iruzkinetan zuen inpresioak idatzi mesedez.


¡¡¡Qué buenooo!!!

Que por el blog nos sigue mucha gente ya lo sabíamos pero las puertas que nos abre son geniales. Tanto es así que a principios de Septiembre salimos en la revista IHINTZA con el proyecto que llevamos a cabo con Txanela en el 3er tema en 5º de Primaria.
Hemos puesto una fotokopia del artículo en la entrada del edificio rojo para tod@ aquel/lla que lo quiera leer y por favor escribid en los comentarios vuestras impresiones y opiniones. Necesitamos de retroalimentación. Gracias.

2010/10/05

Euskarazko filmak hamabostero!!!!!


Bitartean jolasean Elkartekoek Hamabostean behin Oiongo zineman Euskarazko marrazki bizidunetako filma jarriko dute.
Hurrengoa: "ALHAMBRAKO GILTZA"
Urriak 18, arratsaldeko 6retan (18tan)

La Asociación Entretanto Entretente nos va a traer al cine de Oyón cine de dibujos animados en Euskera cada 15 días.
La próxima: "EL EMBRUJO DEL SUR"
18 de Octubre a las 18h.

2010/09/24

Zinema Euskaraz


Aukera polita daukagu Oionen zinemara joateko.
Euskarazko marrazki bizidunetako TOTORO NIRE BIZILAGUNA filma, Bitartean Jolasean elkartearen eskutik.
URRIAREN 2an, 17:30etan, Oiongo zineman.
Erderazko azpitituluaekin.

Tenemos la oportunidad de ir al cine y ver una película en euskara con subtítulos en castellano: Mi AMIGO TOTORO. De parte de la asociación Entretanto Entretente.
2 de OCTUBRE a la 17:30 en el cine de Oion.

2010/09/23

DBH ZUHATZAN

Kaixo guztiok,
DBHko ikasle guztiak, gehi lau tutoreok, astea pasatzen ari gara Zuhatza irlan. Primeran pasatzen ari gara ur ekintza eta jolasetan. Gainera eguraldiarekin izugarrizko suertea izaten ari gara.


Todos los alumnos de ESO, con sus respectivos tutores, lo estamos pasando en grande esta semana en Zuhatza. Además, el buen tiempo nos está acompañando día y noche y estamos disfrutando del agua como niños pequeños.

2010/09/16

ostiral honetan Mikel Urdangarin Logroñon

Laminiturri elkartearen eskutik, ostiral honetal Mikel Urdangarin abeslariaren kontzertua entzuteko aukera izango dugu.
Arratsaldeko 20:00tan, Sagasta institutoan. Anima zaitezte eta parte hartu euskararen aldeko jaitxo honetan....



La asociación Laminiturri ha organizado un concierto este viernes del cantautor Mikel Urdangarin.
Será a las 8 en el instituto Sagasta. Animaos a participar en esta fiesta del euskara.

2010/09/09

Ongi etorriak!!!!

Hauxe dugu gure agurra ikastolara etortzen zareten guztiontzat.
Poz pozik eta indarberrituta etorri gara ikasturte berriari hasiera emateko.
Zer moduz igaro duzue uda? Topera disfrutatu al duzue? Lagun berriak egin al dituzue?
Leku berriak ezagutu dituzue? Euskeraz hitz egin al duzue? Libururik irakurri al duzue? Irakaslerik ikusi al duzue?...
Beno, galdeketa alde batera utziko dugu eta agurrarekin amaitzeko hona hemen argazkitxo bat. Non dago???
Ondo segi!!!

Aquí está nuestra bienvenida a tod@ aquel/la que se anime a venir a visitarnos. Hemos vuelto muy content@s y llen@s de energía de las vacaciones para empezar el nuevo curso.
¿Qué tal el verano? ¿Habéis disfrutado? ¿Habéis conocido nuevos lugares? ¿Habéis conocido gente? ¿Habéis hablado en Euskera? ¿Habéis leido algún libro? ¿Os habéis encontrado con algun/a profesor@?...
Y acabamos el interrogatorio para despedirnos con esta imagen. ¿Dónde está?

¡¡¡Qué os vaya bonito!!!

2010/06/29

Zorionak koadrila!!!

Urtero bezala gure ikasle ohiak, batxilerra egiten ari direnak, bisitan etorri zaizkigu kurtso bukaeran. Txintxo-txintxo, eta bere iazko tutorearen agindua jarraituz, notak hartu bezain pronto ikastolara hurbildu ziren etxetik pasa gabe. Espero bezala denek gainditu dute oso nota onekin. Batzuk inkluso gurean baino nota hobeak lortu dituzte. Zorionak Nerea, Adrian, Ibai, Josune, Pablo, Edurne eta Endika!!! Horrela jarraitu.

Halaber, duela bi urtetako ikasleek ere, nahiz eta aurten bisitan etorri ez, jakin badakigu batxilerra egitea erabaki zuten guztiek bukatu eta selektibitatea gainditu egin dutela, batzuk izugarri nota onekin gainera. Zorionak beraiei ere bai.


Un año más se repite la historia y nuestros alumnos que, una vez terminada secundaria, continuaron estudios en otros centros han superado con creces la prueba. Tanto los que acudieron a la Ikastola Assa de Lapuebla como los que decidieron hacer bachiller en Logroño, nada más recoger la notas en sus respectivos centros vinieron a la Ikastola a enseñarnoslas. Como era de esperar todo ellos han aprobado con buenas notas, tal y como lo hacían en nuestra ikastola, e incluso alguno de ellos ha subido la media que llevó de aquí. Zorionak Nerea, Adrián, Ibai, Josune, Pablo, Edurne y Endika!!! Seguid así.

En el mismo sentido, los alumnos de hace dos años que también hicieron bachiller, han aprobado sin problemas la selectividad, y alguno de ellos con sobresaliente. Zorionak también a vosotros.

2010/06/26

Kurtso amaierako emanaldia

Ikasturtea bukatu da, eta ospatzeko kontzertu bat antolatu genuen. Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5., eta 6. mailako ikasleek eta DBHko bi txapeldunek, emanaldi polita eskaini ziguten. ZORIONAK DENOI! oso ondo egin zenuten. Ondo pasa oporretan!!!



El curso ha terminado y para celebrarlo hicimos un concierto. Los alumnos de 3.º, 4.º, 5.º y 6.º de primaria junto con dos campeones de ESO, nos ofrecieron un bonito espectaculo. FELICIDADES A TODOS! Lo hicisteis muy bien. Pasadlo bien en vacaciones.

2010/06/24

KURTSO BUKAERAKO JAIA


Izugarrizko jaia prestatu ziguten Guraso Elkartekoek kurtsoari amaiera emateko: puzgarriak, zezen mekanikoa, eskulan tailerra, murala, hamaiketako bikaina eta apar festa.
Oso gustura ibili ginen guztiak eta horrelako jaialdiak pena merezi dutela ebaluatu ondoren Guraso Elkartekoei jakinarazi genien eta zoriondu egin ditugu egindako lanagatik eta izandako iniziatibagatik. Berriro ere zoriondu nahi ditugu: Mila esker!!!
Etorritako enpresatako langileak ere oso jatorrak ziren, bikain egon ziren ikasleekin eta irakasleekin. Eta ekarritako materiala primeran zegoen.
Ezin izango dugu horren errez jaia hau ahaztu. Eta horretarako bertan dituzue egun horretan egin ziren argazki batzuen aurkezpena, baita ere kontratatutako enpresakoek bidalitako argazki batzuk eta bideo batzuk.


¡¡¡ Qué bien que lo pasamos en la fiesta de fin de curso organizada por el AMPA !!! Todo salió muy bien hasta el tiempo acompañaba. Los empleados de la empresa contratada fueron muy agradables y el material que trajeros estaba genial. Dado que fue un éxito se lo hemos hecho saber al AMPA para que lo tenga en cuenta. Al mismo tiempo les dimos las gracias por la iniciativa y el trabajo que ello conllevó De todos modos no está de mas volverlo a hacer: ¡¡¡ Muchas gracias guapas!!! Dudo que podamos olvidarnos tan fácilmente de esta fiesta y para ello aquí tenemos algunas de las fotos hechas aquel día, junto con algunas fotos y videos que nos han mandado los de la empresa contratada.

2010/06/22

LH6koek gelaz gela

6.mailako azkenengo gaian 2 proiektu daude: mailaz maila joatea Txanela zer den azaltzen eta baita ere datorren ikasturtean bertan ikusi ahalko dutenaren sarrera aurkezpen bat egitearena. Eta bestetik, DBH 1ekoei elkarrizketa egitea gure datorren ikasturteari begira ditugun zalantzak argitzeko.


Hemen dituzue bietako proiektu baten argazkien aurkezpena non gu geu, LH6.mailako ikasleak , bikoteka eta irakaslearen papera hartuta HH5urteko gelatik LH5.mailara joan garen Txanela azaltzen. Esperientzia polita izan da eta gustora geratu gara. Mila esker guztioi eskeini diguzuen arreta eta interesagatik, estimatzekoa da.
DBHn egon ginen eta eskertzekoa izan zen eskeini ziguten harrera, baina horren argazkirik ez dauzkagu ahaztu zitzaigulako. Esperientzia hau ere interesgarria zein aberasgarria izan zen.

Hace unos días l@s alumn@s de 6º de Primaria fuimos de clase en clase explicando lo que es Txanela y adelantándoles algo de lo que iban a ver el curso que viene. Por parejas y poniéndonos el disfraz de profe fuimos de curso en curso desde la clase de Infantil de 5 años hasta la clase de 5º de Primaria. La esperiencia fue muy bonita y os queríamos agradecer a tod@s la atención y el interes prestado, es de agradecer.
Otro de los proyectos del último tema era ir a la clase de 1º de Secundaria a preguntar nuestras dudas de cara al año que viene y también lo hicimos aunque se nos olvidó hacer fotos.
La esperiencia igualmente fue interesante y enriquecedora, gracias a las que hicistéis esto posible.

LH Udako igerilekuetan

Eta lortu dugu!!! Eguraldi ederra izan dugu Oiongo udako igerilekuetara joateko. 11etan zabaltzen dituztenez musikako kontzertua bukatu ondoren ikastolako patioan taldeka elkartu gara eta igerilekuetarantz abiatu gara.
Poz-pozik eta nahiko urduri gindoazen bidetik, horrelako ekintzak oso gustukoak baititugu. Batzuk bidean iazko oroitzapenekin gogoratzen ibili dira, beste batzuk uraren tenperaturari buruz hitz egiten eta beste batzuk konturatu dira aurtengoa dela ikastolakoekin joaten diren azkenengo ikasturtea dela.
Gutxi batzuk ez dira ausartu baino gehiengoek uretara sartu dira nahiz eta nahiko hotza egon ausartak izan dira. Oso alai eta gogotsu aritu dira. Ondoren hamaiketakoa jan, apur bat jolastu (kartetan, harrapaketan, futbolean, tenisean, hizketan...) eta arropaz aldatzera ikastolarako bidea hartzeko.
Eta hemen dituzue bizi izan ditugun esperientzien argazkiak.
Politak ezta? kar, kar, kar
Eta orain biharko jaialdiaren zain...............


Aquí tenéis el reportaje fotográfico de tan ansiado día.¿ Son bonitas verdad? je, je,je.
Acabado el concierto de música nos hemos reunido en el patio de la ikastola y hemos tomado rumbo a las piscinas. De camino en los diferentes grupitos había diferentes conversaciones. sobre la temperatura del agua, que era la última vez que iban en grupo con la ikastola a las piscinas, recordando las anécdotas del curso pasado...
Si que hemos conseguido que en este segundo día de verano luciera el sol pero lo cierto es que el agua de la piscina todavía está bastante fría. Aun así tenemos much@s valientes que se han animado a bañarse, luego han almorzado, han jugado (cartas, fútbol, tenis, conversaciones...).
Ahora sólo falta esperar a la fista del AMPA de mañana.........