2009/11/18

Gu ere bertsolari Errioxan




Proiektu honetan jasotzen diren helburuak Bertsolaritza Curriculuma osatzeko egindako hausnarketa eta ikerketa lanaren ondorio dira. Ikuspegi globalizatzaile edo bateratzaile batetik 4 arlo lantzen dira: Hizkuntza, kultura, musika eta trebetasun pertsonal eta sozialak. Gela bakoitzarekin, bai 6. mailan bai 5. mailan, hamabostean behin ordu betez lantzea da proposamena, urritik ekainera bitartean. Argazkietan ondo pasatzen dugula eta asko ikasten dugula ikus daiteke.
En este proyecto que llevamos adelante los cursos de 5º y 6º de Primaria vamos a trabajar, con la ayuda del betsolari Iñigo, diversos objetivos del Curriculum referidos al bertsolarismo. Desde un punto de vista global e integrador se van a trabajar cuatro aspectos: euskara, cultura, música y estrategias personales y sociales. Estará con nosotros cada 15 días hasta junio. En estas fotografías podéis ver lo bien que trabajamos y lo bien que lo pasamos.

2009/10/30

Pasiloak Artelanez josita


Geroz eta artelan gehiago ikus daitezke eraikin gorriko pasiloetan: originalak, berriak, adin ezberdinetakoak, koloretsuak... Arte galeria baten egongo bazina bezala sentitzen naiz hemendik pasiatzen dudan bakoitzean. Sentzazio paregabea da eta zuekin konpartitzea iruditu zait. Hori bai, askoz aberasgarriagoa eta emozionanteagoa da hona hurbiltzea eta zuzenean disfrutatzea.
Anima zaitezte!!!


Cada vez hay más obras de arte en los pasillos del edificio rojo. Me da la sensación de estar en una galería de arte y es tan agradable la sensación que he decidido invitaros a que la viváis en vivo y en directo.
Gana mucho.


¡¡¡Animáos!!

2009/10/28

LH 6 maila Txanela Lengua castellana.Arte Galeria













LH6. mailako egindako lanak. Biografia landu dugu, testu instruktiboak eta metaforak .
Etorri gure Arte Galeria ikustera. Artistak gara!
Los alumnos/as de 6º de Primaria hemos trabajado las metáforas, la biografía y los textos instructivos. Podéis pasaros a ver las obras que hemos hecho en torno al proyecto "Una Galería de Arte".

2009/10/27

Hamelingo txistularia. LH 3.4.5.6. mailarako











Teatro Paraisok eskaini digun azken obra hau "Hamelingo txirularia" ikusgarria, benetan. Ezkutuko hitzarmen bat dago Saguen Jaunaren eta Hamelingo alkatearen artean. Saguak janari eta Alkateak urrezko txanpon gosea daukate. Hori dela eta, inbasio bat gertatu da....Ez da ipuin bat bakarrik izan ikusle gazteak gobernatzaileen zintzotasunaren garrantziaen gaineko hausnarketa egitera bultzatzen dituen errima, musika eta antzeki joko bat izan da. Munduaren historia, neska-mutikoen ekintzen eta desioen arabera aldatu daitekeen errealitate bat bezala aurkertu da.
Impresionante el espectáculo ofrecido por Teatro Paraíso. Una lección de trabajo en equipo, de filosofía, de ganas de cambiar el mundo cuando los gobernates no responden y actúan bajo sus propios intereses. No sólo es un cuento, es la oportunidad de observar la realidad. Zorionak desde San Bizente Ikastola.

2009/10/26

Ikastola pasiloak

Ikastolako sarrera eta pasiolak hasi dira ikasleen lanekin betetzen. Hau dela eta, ahal duzuenean ikastolara gerturatzen gonbidantzen zaituztegu. Eta noski, ideiaren bat bururatzen bazaizue iruzkinetan idatzi.
Egun polita izan!!!




Los pasillos y entrada de la ikastola ya se están empezando a llenar con trabajos de l@s alumn@s. Es por eso que aprovechamos para invitaros a que os acerquéis cuando podáis. ¡Ah!, y cómo no, aceptamos ideas, sugerencias y comentarios.
¡¡Que tengáis un bonito día!!

ANTZERKIA


Urriak 29an, Lapueblako ikastolako antzokian helduentzako "Larru haizetara" antzerkia izango duzue ikusgai TTiki-TTakaren eskutik. Arratsaldeko 20etan izango da. Zuen zain egongo gara elkarrekin momentu atsegina eta dibertigarria izateko.
Laister arte!!!
TTiki-TTaka



El 29 de Octubre y de mano de TTiki-TTaka tendremos teatro en la ikastola de Lapuebla. Será a las 20 bajo el nombre de "Larru haizetara". Os estaremos esperando para pasar un rato entretenido.
¡¡¡Hasta pronto!!!
TTiki-TTaka

2009/10/16

GORTINA BERRIAK



H.H 3 eta H.H 4n gortina berriak dituzte; polit politak geratu dira.



En clase de H.H 3 y de H. H 4 hay cortinas nuevas; ¡han quedado genial!

2009/10/05

PARAISO ANTZERKI TALDEA

Hilabete honetan Paraiso antzerki taldea gure ikastolara dator antzezlan polita aurkeztera. Ostegun honetan, urriaren 8an, 11etan L.H lehenengo ziklo eta H.H-rako eta urriaren 22an 11:30etan L.H bigarren eta hirugarren ziklorako izango da.
Aurten gainera 25 urte betetzen dituzte eta antzezlana berezia izango da. Eskerrik asko Paraiso antzerki taldea!!

Esta semana el grupo de teatro Paraiso vendrá a la ikastola a representar una obra de teatro. Este jueves, 8 de octubre, a las 11 será para los niñ@s del primer ciclo de Primaria e Infantil y el próximo 22 de octubre a las 11:30 será para el segundo y tercer ciclo de primaria. Además; este año cumplen 25 años y el espectáculo va a ser especial. ¡Eskerrik asko al grupo de teatro Paraiso!

2009/06/30

ENJOY ENGLISH ikastolan

Aurten ikastolan gauza berriak egiteko gogoz gaude eta Enjoy English programa martxan jarri dugu.
Zertan datza Enjoy English?
Ba, umeek ingeles ikasi eta aldi berean ondo pasatzean datza proiektuak. Joku eta eskulan desberdinak egiten dituzte Galestik (Isabel Gundy) eta Irlandatik (Sara Reidy) etorri diren monitoreekin, eta lotura lanak egiten ari den Sandra Gonzalez ikasle ohiarekin. Egiten den lehen urtea denez 14 ume dauzkagu bakarrik baina espero dugu datorren urtean askoz gehiago etortzea.
Este año hemos comenzado en la ikastola con el programa Enjoy English, el cual consiste en aprender ingles con monitores nativos pero jugando y pasándolo bien. La irlandesa Sara Reidy, la galesa Isabel Gundy y la ex-alumna Sandra Gonzalez. Han comenzado con 14 alumnos y esperan ir incrementando en años sucesivos.

2009/06/29

OION, MUGA EDERREAN

Euskaltzaindiaren izenean, Arabako ordezkari bezala, zuen artean izatea eta zuekin hitz egiteko abagunea edukitzea ohore handia da niretzat.

Euskaltzaindia pozik dator gaur zuen festa alai honetan parte hartzera.

Araba Euskarazko ospakizuna aurten Oionen egiten da. Muga herria da Oion. Muga ederra.

Adibide sinboliko bat erabiliz, Oiongo oihaneko zuhaitz sendo bezala ikusten zaituztet zuek, hemen zareten San Bizente ikastolako eta ikastola guztietako kideok. Guraso, arduradun, irakasle, ikasle eta alde askotatik etorritako lagunok.

Dakizuen bezala, oihana mota askotako landareek osatzen dute. Eta horrez gain, oihanez oihan aldatuz doa haien osaketa. Ez da gauza bera Iratiko izei-pagadoia, Labrazako pinaduia (gaurko piñudia), zein Oionen litzatekeen Artederreta basoa; eta, hala ere, denak dira oihanak, basoak, tokian tokiko landarez osatuta.

Euskal oihanekin gertatzen dena, gure herriekin ere horrelako zerbait jazoten da. Herriz herri bagabiltza aldaerak nabaritzen dira haien artean, baina, hala izanda ere, euskal herrien artean badago hizkera lotura amankomun bat, itxuraz herri diferenteak direnak, izaeraz haiek batzen dituena. Euskal Herrian hizkera lotura hori euskara da. Euskara da gehien eta nabarien batzen gaituena, izena eman diguna eta izana azaltzen lagun duguna.

Oion hemen dago, Historiaren bilakaera luze baten ondoren, muga batean jarrita. Muga batean izatea, alde askotatik begiratuta eta batez ere kulturaren aldetik muga izate horri begiratzen badiogu, egoera hori aukera askoren gunea gerta liteke.

Gero eta gehiago, gaurko munduan, pertsona bakar bakoitza muga askoren artean mugitzen da; muga horietan aurkitzen diren balore ederrenak ongi eta egoki hautatzean pertsona horren bilakaera harmonikoa eta oparoa gerta daiteke.

Horretarako sortu ziren ikastolak. Gizon eta emakume euskaldunak sortzeko eta pertsona prestuak osatzeko. Horretan dihardu egunez egun Oiongo ikastola honek.

Kementsu ari zarete guztiok hemen, muga-herri eder honetan, gizon eta emakume osoak egiten laguntzeko adore handiz irakasten eta zuengan daukazuen hoberena ume eta nerabeei ematen.

Oiondarrak eta oiondartuak, muga herrian diharduzue. Muga ederrean. Araba, Nafarroa, Errioxa. Gune aproposa lan mamitsuak egiteko. Hitzaldi hau Euskaltzaindiaren lemak dioenarekin amaituko dut: Ekin eta Jarrai!

Oionen, 2009ko ekainaren 21ean
Manu Ruiz Urrestarazu
Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaria



Saludo de Manu Ruiz Urrestarazu, representante de Euskaltzaindia de Álava, el día21 de junio en la fiesta del Araba Euskaraz de Oion. "En nombre de Euskaltzaindia os puedo decir que hemos venido muy contentos a la fiesta del Araba Euskaraz, a este pueblo que está en la muga con la Rioja y Navarra".

"Los bosques los forman muchos tipos de árboles, no es lo mismo la selva de Irati que el pinar de Labraza, con los pueblos ocurre lo mismo: somos de aspecto y hasta de carácter diferente, pero lo que nos une y nos da nombre es el euskara."

"Las ikastolas surgieron para hacer euskaldunas a las personas, y así trabajáis en San Bizente ikastola. En esta tierra fronteriza estáis dando lo mejor para educar a vuestros niños y niñas y adolescentes. Como dice el lema de Euskaltzaindia seguid trabajando (EKIN ETA JARRAI)".



Ttiki Ttaka Elkarteak eskutitza bidali digu

San Bizente Ikastolako lagun Agurgarriok!

Nahiz eta zuek ere Ttiki-Ttaka Elkartearen bazkide eta partaide izan, ezin da denbora gehiago pasatzen utzi Araba Euskaraz 2009ko omenduen artean gure elkartea, Ttiki-Ttaka Arabako Errioxako eta Bianako Euskaldunon Elkartea, izaterakoan jaso dugun poztasuna eta esker ona zuei adierazteko.

Ttiki-Ttaka Elkartea 1992an jaio zenean eta egun dituen helburuak zoritxarrez hor jarraitzen du:
“Euskararen normalizazioa, euskararen presentzia: kalean, tabernan, dendan, futbol partiduetan, mahastietan, aurrezki kutxetan... leku guztietan".

Zoritxarrez denbora aurrera doa eta hezkuntza da, ikastolei esker, esparru bakarra gure eskualdean %50a gure hizkuntza bereganatzen dutelarik. Gainontzeko eskolek ez dutelarik ikasleen hizkuntzaren euskara maila egokia bermatzen.

Bizi dugun egoera ez da kasualitate hutsa, bi arrazoi nagusi daudelarik:

1- Gure eskualdeko gizartea, biztanleak konformatu, egokitu, ohitu egin gara bizi dugun egoera linguistikora.
2- Gaur egun arte gugandik hurbilen dauden administrazioek, hau da, udalek eta kuadrillak euskara anekdotikoki eta folklorikoki erabiltzen dute, benetan lehentasunen barruan ez dagoelarik hizkuntzaren normalkuntzaren aldeko lana eta baliabideak mahai gainean jartzea.

Ondorioz Ttiki-Ttaka Elkartea kultur ekintzak egiteaz gain, ume, gazte eta helduentzat, beti helburu nagusiaren bila lanean jarraituko du: etorkizunean benetan gure eskualde hau euskalduna izatea, gure ume eta gazteek euskara edozein lekutan erabiltzeko aukera izan dezaten.

Bukatzeko bene-benetan eskerrik asko eta besarkada handi bat San Bizente Ikastola osatzen duzuen guztioi izan duzuen detaile horrengatik eta ea denon lanarekin ttiki-ttaka, urratsez urrats, lortzen dugun gure helburua. Bitartean osasuna opa dizuegu denoi euskararen alde, gure hizkuntzaren alde lanean jarraitzeko.

Ttiki-Ttaka,
Arabako Errioxa eta Vianako Euskaltzaleon Elkartea

2009/06/23

LH igerilekuetan ikasturteari agur esateko


Aurten urtero bezala kurtsoari amaiera emateko igerilekuetara joan gara LHko ikasle eta irakasleak.
Eguraldi bikaina izan dugu baina ura oraindik oso hotza zegoen.
Ordu eta erdi bat besterik ez dugu izan bertan egoteko baino biziki disfrutatu
ditugu bertan emandako minutuak. Gogotsu eta urduri geunden ikastolan, bertara joateko itxoiten ematen dugun denbora antzekoa izan delako.
Eñaut irakaslearen agurra ere izan dugu. Ikasleekin bainatu da eta hemen dugu berataz gogoratzeko irudi bat. Ondo izan Eñaut eta zaindu zaitez.
Guk ez zaitugu ahaztuko, eta zuk gu? Kar, kar, kar.


Ondo pasa oporretan!!!




Como todos los años y para despedir el curso hemos estado en las piscinas.
Nos ha hecho
muy buen tiempo y hemos disfrutado un montón.
Aquí tenemos una foto de Eñaut al que no olvidaremos.
¿Lo hará él...?



Pasadlo muy bien y disfrutad en vacaciones.

2009/06/22

ARABA EUSKARAZ komunikabideetan

Jadanik bukatu da aurtengo Araba Euskaraz, eta egia esan ohiartzun handia izan du euskal komunikabideetan. Horren adibide duzueETBn egindako bideoa, eta baita beste hainbat komunikabideetako artikuluak ere.

Ayer tuvo lugar por fin el Araba Euskaraz, y hoy los medios de comunicación han reflejado el ambiente que tuvimos ayer en Oion. Aquí tenemos el video que se emitió en ETB, así como los artículos de muchos periódicos.



Hona hemen hainbat komunikabidetan ateratako artikulu eta argazkiak:

BERRIA: Oionen barrena euskararen alde
GARA: Euskaltzaletasuna lau haizetara oihukatu dute milaka lagunek Oionen
EiTB: Araba euskaraz Oionen (argazkiak)

El Correo: Un baño de sol y euskera a 5 kilómetros de Logroño
El Correo: Araba Euskaraz 2009 en Oion (fotos)
Noticias de Alava: Miles de personas avivan las brasas...
Deia: Miles de personas avivan las brasas...

2009/06/19

Araba Euskarazeko kontzertuak

Hona hemen ekainaren 21ean Araba Euskaraz egunean izango diren musika kontzertuen zerrenda. Bakoitzaren gainean klikatzen baduzu beraiei buruzko informazio eta bideoak ikusi ahal izango dituzu.







1 Gunean (San Bizente Ikastola):

16:30 Pirritx, Porrotx eta Marimotots
18:00 San Prudentzio Egunsentia Abesbatza (Oion)

2 Gunean (Igerilekuak):

13:00 En Tol Sarmiento
14:00 Zaunka
15:30 Seiren
17:00 Amaiur

4 Gunean (Hauspoa):

10:30 La Tercera Llave
11:30 Oihu
12:30 Deabruak Teilatuetan
14:00 Noraezean
15:00 Hyperakusia
16:00 Ezinean
18:00 Kauta

Patioan ekainak 19an



Ikasturtearen azkenengo patio orduak topera disfrutatzen dira.
Gehienak oso alai agertzen dira. Are gehiago egun hauetan, laister Araba Euskaraz hementxe ospatuko baitugu.
Gora gu eta gutarrak!!!

Estamos disfrutando a tope las últimas horas de patio del curso. La mayoría nos mostramos muy content@s. Y más, teniendo en cuenta que aquí mismo y en breve vamos a celebrar el Araba Euskaraz.
Gora gu eta gutarrak!!!