2007/11/08

L.H. 2B mailakoak H.H.ko geletatik abesten:

Asteartean, urriaren 6an, Lehen Hezkuntzako 2.B mailakook Haur Hezkuntzako geletatik pasatu ginen ikasitako 3 abesti kantatzeko.

Gure helburuak hainbat ziren: denbora batez ikasle izatetik irakasle izatera pasatzea, buruz abesti batzuk eta euren keinuak ikastea, txikien erreakzioak ezagutzea eta hurrengo saio baterako hasiera egitea.

Oso pozik egon ginen egindako lanarekin eta atera genituen ondorioekin. Hurrengo baterako motibazioa eta autoestima lortu genituen. Laister berriro izango gara gela hauetan beste saio ezberdin batekin.

bideo 1 ------ bideo 2 ------ bideo 3


El martes 6, estuvimos l@s alumn@s de 2ºB de Primaria cantando 3 canciones por las aulas de infantil. Conseguimos nuestro objetivo de realzar nuestra autoestima, actuando ahora como profesor@s en lugar de alumn@s y salimos con la satisfacción de haber hecho un buen trabajo. Pronto volveremos.




Encison ere dinosauroak badaude

Encisoko museoan eta parke paleontologikoan

Txanelan lehenengo mailan dinosauroak ikusten direnez, eta hauei buruz ikasten jarraitzeko, Encison dagoen dinosauroen inguruko museora eta parkera joan ginen. Izugarri ondo pasa genuen egun osoan dinosauroen inguruan.

Tamaina errealeko dinosauroak ikusi genituen, beraiek utzitako aztarnak, eta nola bizi ziren. Gero museora joan ginen eta bertan Nanik azalpen argigarriak eman zizkigun bideo, kartel eta irudiak erabiliz.

Ondoren beste parke batera joan ginen bazkaltzera, kolunpiotan aritu eta paleontologiaren inguruan jolasak egin genituelarik. Azkenik autobusean ere gustora itzuli ginen pelikulak ikusten eta abesten.

Dado que en Txanela estudiamos los dinosaurios, nos acercamos al Parque y Museo Paleontológico de Enciso para seguir aprendiendo. Allí disfrutamos con los juegos, videos y fósiles de los dinosaurios. Luego fuimos a otro parque a comer donde jugamos en columpios, a ser paleontólogos, viendo a una vaca...

El viaje en autobús fue también de lo más entretenido.

2007/11/07

HELBIDE BERRIA

Hau da gure helbide berria:

www.sanbizenteikastola.org

Esta es nuestra nueva dirección.



esamoldeak ikasteko


Euskarak dituen hainbat esamolde ikasteko gunea.


Para aprender expresiones en euskera.

HH 3 urtekoak

Gure argazkiak, zerbitzarian gero eta gehiago ditugu, ikastolan burututako ekintzak zuekin partekatzeko. Oraingo honetan HH-ko 3 urteko ikasleen argazkiak aurkezten dizkizuegu, ea gustuko dituzuen.

Para compartir con tod@s lo que hacemos en la ikastola, cada vez tenemos más fotos en nuestro servidor. Esta vez os presentamos una colección de fotos de l@s alumn@s de 3 años. A ver si os gustan.

2007/11/06

Ikusi makusi, zer ikusi...





ba goaz????

Paraiso antzerkilari taldekoek Mario Ipuin Kontalaria bidali digute:


Lehen Hezkuntzako lehenengo ziklokook Marioren bisita izan genuen azaroak 5eko eguerdiko 12etan ikastolako gimnasioan. Mario ipuin kontalaria da, egurrezko jostailuak egiten dituena eta tarteka ipuinak kontatzen dituenez egurrezko tren bati gertatutakoa kontatu zigun.

Hantxe geuden lehenengo eta bigarren mailakoak txintxo txintxo istorioa entzuten.

Bukatzerakoan antzerki baterako sarrerak oparitu zizkigun. Antzerki horretan tren familia batean izandako abenturak kontatuko dizkigute. Beraz, hurrengoan, antzerkian ikusitakoa kontatuko dizuegu.

Hemos tenido la visita de Mario, un artesano de juguetes de madera, que nos a contado lo que le pasó a un tren. Después nos ha regalado unas entradas para un teatro. Ya os contaremos lo que hemos visto en el teatro en la próxima.

2007/11/05

KOOPERAZIOAREN INGURUKO ERAKUSKETA


Oiongo Bazterra aretoan Kooperazioaren inguruko erakusketa zegoela eta, DBHko ikasle guztiak mailaz maila bertara joan ginen.
Susana aurkitu genuen han eta dinamika politen bidez kooperazioa zer den ulertzen lagundu zigun. Munduan biztanleriaren araberako banaketa egin genuen hasieran eta gero aberastasunen banaketa, bien artean dagoen desoreka ongi ikusi genuelarik.
Azkenik bertan erakusgai zeuden argazkiak aztertu genituen, non kooperazioaren bidez lortu diren proiektuak azaltzen baitziren.

EXPOSICIÓN SOBRE LA COOPERACIÓN: La semana pasada l@s alumn@s de secundaria acudimos a la Sala Bazterra de Oion a ver la exposición sobre Cooperación Internacional y Ayuda al 3er mundo. Susana nos guió en esta exposición utilizando dinámicas para comprender qué significa cooperar, en contraposición a ayudar económicamente. Pudimos comprobar el desequilibrio que existe entre la distribución de la población y de la riqueza en las diferentes zonas del planeta. Por último, Susana nos explicó el significado las fotos de la exposición.

2007/10/31

ze polita den mendia!!

DBHko ikasleak Izkizera joan ginen, han gertatukoa irakurri nahi baduzue, begiratu Albaren blogean edo Ederren blogean.
Mario, Endika eta Eliren ikuspuntua irakurtzeko... hemen.
argazki guztiak ikusteko... hemen

L@s de DBh nos fuimos de paseo a Izki; si queréis leer lo que nos pasó echadle un ojo al blog de Alba o en el blog de Eder.
para ver todas las fotos... aquí.


2007/10/30

L.H. 2.mailan Erdi Aroa ari gara lantzen.


Honi buruz gauza anitz ikasteko, etxetik aurkitutako gauzak hartu eta gelara ekarri ditugu.
Bildutako gauza guztiekin Txanelaren Txoko Txuria bete dugu. Orain, gure asmoa da ezagutaraztea ematea.Lehendabizi, gurasoei pergamino batean maketa ikusteko gonbitea idatzi eta helarazi genien, eta orain ikastolako blogaren bitartez ikastolako edozeini gure lana ikusteko aukera eman nahi diogu.
Zer iruditzen?


En segundo estamos estudiando la Edad Media y por eso hemos hecho una maqueta con cosas traídas de casa. La intención es no sólo aprender sino que aprendaís con nosotr@s, por eso queremos haceros partícipes de nuestra obra. ¿Qué os parece?

2007/10/29

HH 5 magia ikustera joan ginen


5 urtekoen gelako umeok 6. mailako ikasleek eskeinitako magia ikuskizun paregabe bat ikustera joan ginen. Bertan magia truku ederrak ikusi genituen, guztiok parte hartu genuen eta trukuak egiten ere irakatsi ziguten. Oso ondo pasa genuen eta horregatik ia noiz bueltatzen zareten berriro gure gelara horrelako sorpresa polit bat ematera. Mila esker 6. maila! Argazki guztiak ikusteko.

L@s niñ@s de 5 años de educación infantil fuimos a ver un espectáculo de magia ofrecido por l@s alumn@s de 6º de primaria. Allí pudimos ver unos trucos fantásticos, nos hicieron a tod@s partícipes del espectáculo y pudimos aprender algún truquillo que otro. Nos lo pasamos genial y cuando queráis estamos dispuest@s a repetirlo. Eskerrik asko 6. maila! Para ver todas las fotos.

DBH 3koen zine txartelak


Gutxi barru zine-gela onenetan ikusgai...
Kartelera osoa ikusteko.

Proximamente en las mejores salas...
Para ver toda la cartelera.

2007/10/26

argazkiak direla eta.


eskubian dagoen botoia erabiliz aurtengo eta iazko argazkiak ikusi dezakezue. Beste urtetakoak ere noizbait egongo dira eta horrela gure "alopecien" garapena jarraitu ahal izango duzue. ;-)

usando el boton de la derecha podeis acceder a las fotos de este curso y el pasado. A ver si os gustan.

MURGILTZE ASTEA


Urtero gertatzen den bezala, DBH 4-ko ikasleek ikasturtea hastearekin batera murgiltze astea izan zuten Irailaren erdialdean. Uda pasa ondoren euskarazko erabilera jaitsita egoten denez ikasturtea sentsibilizazio bereziaz hastea zuen helburu aste berezi honek. Garazi monitore jatorra etorri zitzaigun horretarako eta jolasak, hausnarketak, idatziak eta hainbat ekintza ludiko erabiliz euskara ahotan izatea lortu zuten.

SEMANA DE LA INMERSIÓN EN EL EUSKARA

Tal y como viene sucediendo todos los años, los alumnos de 4º de secundaria tuvieron una semana muy especial con actividades enfocadas al uso del euskara. La monitora Garazi planteó unas sesiones lúdicas con juegos y reflexiones en torno al euskara, y con ello se consiguió que los alumnos empezarán el curso con una especial sensibilidad hacia el idioma.


DBH 1eko ZODIAKOA


DBH-ko lehenengo mailako ikasleok astronomia ikertzen ari garela eta zodiako erraldoia egin dugu. Bertan DBH osoko ikasleak eta irakasleak jarri ditugu, bakoitza dagokion konstelazioaren ondoan. Honetaz gain eguzki sistema erraldoia ere egin genuen Ikastolako patioan. Oso ondo pasa dugu zodiakoa egiten eta asko ikasi dugu.


EL ZODIACO DE 1º DE SECUNDARIA
L@s
alumn@s de primero de secundaria estamos estudiando la astronomía y hemos pintado un zodiaco donde hemos puesto las fotos de much@s alumn@s de secundaria e incluso de algun@s profesor@s. También realizamos un enorme sistema solar en el patio de la ikastola. Lo hemos pasado muy bien y hemos aprendido mucho.